Nire ustez, egon, kirol guztietan dago dopina. Dena den, txirrindularitzaren egoera puztuta dagoela uste dut. Nire ustez, publikoak eta antolatzaileek bultzatzen dituzte txirrindulariak dopatzera. Tourra gogorra da eta, azkenean, zerbait hartzea beharrezkoa da. Irtenbidea? Tourra biguntzea, agian.
Jose Gonzalez
Hori hemendik kanpo gertatzen da, ezta? Euskaditik kanpo, esan nahi dut. Hemen zer edo zer egon da, Gurpegirena, esaterako. Orokorrean, jendea ez dela dopatzen uste dut. Dopatuko balira, kirolak galduko luke. Bestalde, politika eta kirola nahastu direla uste dut.
Jose Mari Azkarate
Txirrindularitza zigortzen ari dira. Kirol horretan beti hartu izan da eta hartzen da, baina beste kiroletan ere bai, noski. Kontrolak denei edo inori ez. Tourrean, esaterako, sekulako aldapak jartzen dituzte eta, gainera, markak nahi dituzte. Hori, dopinik gabe, ez da posible. Bide okerretik goaz.
Mirari Azkarate
Ez dut ulertzen markak gainditzeagatik kirolariek euren osasuna arriskutan jartzea. Dena den, eliteko kirola ez da kirola. Kirolariei ezin zaie dena eskatu: alde batetik, sekulako markak egitea eta, bestetik, garbi jokatzea. Dirudienez, dopina dago. Bestela, zertarako egiten dira horrenbeste kontrol?