Beti iruditu izan zait Gipuzkoan ahaztuta gauden eta "prestigio"txikiko herri eta bailara batean bizi garela, hainbat kontu aterakoditut plazara eta norberak pentsa dezala ados ote dagoen edo ez.
Euskararen erabilera gora egiten ari da mendeetan atzera besterikegin ez duen ingurune honetan. Berreskurapen lanaren perlak izandaitezke kantu afaria, Otamotz, Hitza, Martxoan-Bertsoa edotabertso eskolaren loraldia. Euskararen egoera beltza prentsarenkontsumoan, lan munduan edota telebista kontsumoan ikusten dut. Azkenaipamenaren adibide txiki bat botako dizuet, esadazue zenbattabernatan erosten den Realaren partida euskarazko esatariarekin.Txikikeriak izango dira baina…
Beste kontu bat. Herrian azken 2 hamarkadetan biztanleria galtzenibili ondoren XXI. mendean biztanleria mantentzen hasi garelairakurri berri dut. Berri ona da bai eta itxaropenaren kandela piztudut. Susmoa daukat ekonomiak txarrera egindakoan egur handia jasokoez ote dugun eta lehen aipatu datu horrek beherantz egingo ez oteduen.
Biztanleria mantentzearen arrazoietako bat etorkinen olatu berriaizan da. Etorrera hori egoera ekonomikoak ekarri du eta ez gurepaisaia erakargarriek. Badirudi integratzen hasiak direla eta badaudeeuskaraz hitz egiten duten poloniar edota marokoar jatorriko umeak.Horrelakoak ikustea eta entzutea oso pozgarria da, baina ez al daudegure bizimodutik oso urruti? 60. hamarkadan jaso genuen jende uholdeaeta oraingo uholderako denok prest egon beharko dugu gizarteanhausturarik egoterik nahi ez badugu. Gai honek emango duaurrerantzean zeresana, bai, eta komunitateak gerturatzen izango dugugaltza bete lan.
Aipatu ditudan gaiak gure gizartearen lorpen eta arazoak dira. Biherritan banaturik gaude, bi nortasuneko errealitatea osatzen dugubaina erdiguneko beharrak berak dira. Ikaragarria iruditzen zaitgaltzen ari garen baliabide eta sinergien galera. Zer esan nahidudan? Salbuespen batzuk izan ezik herrigintzan denok bateragabiltzala baina hirigintzan, ordea, bakoitza berearekin dabilela(gogoratu errotonda, Areizaga-Kalebarren plaza, azpiegiturenbikoizketa, trafiko edota kotxe ilaren arazoa, Irimo lantegian eginnahi den merkatal zentroa, azken finean… arau subsidiarioak)
Herrigintzatik hirigintzara salto egin dut eta hurrengo saltoanzer tokatzen da? naziogintza? Aurten tiro hotsak gutxiago entzutenditut martxoaz geroztik baina pilota jokoan trebeak direnak atzeraeta atzera ari dira aurkaria noiz nekatuko. Zein teilatutan dagoorain pilota? Pilota erresistentzia eta pazientziazko kirola da etabakegintza ere halakoa dela esan daiteke, "oso erresistentea".Begiak itxi eta lagun eta egoera ugari datozkit burura etazorabiatzen hasi naiz, enfin…
Urtebete barru lerro hauek iraungita edo kadukatuta ikusteanahiko nuke eta neure buruari barre egin zein lelokeria idaztennituen ikusita. Ea hala den.
Ibon Garmendia