Daria Beristain
Zer edo zer egongo da. Itxura hori ematen du behintzat. Sekula ez dut aurtengoaren moduko udazkenik ezagutu. Garai batean San Martin egunaren bueltan bero bolada etortzen zen. Orain, berriz, askoz ere luzeagoa. Urtaro bakoitzak bere ohiko klima izan beharko luke.
Aitor Gabirondo
Aldaketa klimatikoa nabaritzen dela uste dut. Hori bai, hedabideetan gehiegi hitz egiten dute horretaz. Zerbait egin behar delakoan nago. Gustura egoten naiz eguraldi honekin, baina kalterako dela uste dudanez, nahiago dut betikoa.
Mari Carmen Valiente
Zer edo zer gertatzen ari da eta arduratuta egoteko modukoa da. Gure ohiturak aldatu beharko genituzke, natura ez kaltetzeko. Lehengoa nahiago dut, oraingoak beldur pixka bat ematen du eta.
Daneth Mendez
Aldaketa handia eman da. Venezuelatik duela 22 urte etorri nintzen eta orduan euria besterik ez zuen egiten. Egia esan, gustura nago eguraldi honekin, nire jaioterrikoaren antza handiagoa du. Zenbat eta bero handiagoa, orduan eta hobeto.