-Zer izan nahi zenuen umetan?
Realeko futbolaria, baina laister konturatu nintzen ez nuela lortuko.
-Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Alaska tabernan egotea eta lagunekin poteak hartzea. Kirol pixka bat ere egiten dut.
-Bizitzeko toki bat?
Hauxe. Oporretan egoteko, berriz, Cadiz.
-Alaska tabernako terraza ala Ispillako aulkia?
Biak bere neurrian. Beti aulki berean eserita egotea aspergarria izango litzateke.
-Tinta usaina ala Ispillako aldagelakoa?
Ispillako aldagelakoa. Ez da oso ona, baina dagoeneko ohituta nago.
-Gustuko eskubaloi jokalaria?
Perunicic bere garai honetan, Bidasoan zegoenean, eta Bogdan Wenta.
-Urola ikusi duzun jokalaririk onena?
Iker Soraluzeren inteligentzia, Gorka Mendiaren buru-estimua eta Rafa Ramosen kalitatea hartuko nituzke.
-Izan dituzun entrenatzaileen artean, nor azpimarratuko zenuke?
Miso Basic bosniarraren eta gure mentalitatearen arteko aldea azpimarratuko nuke.
-Ilehoriak ala beltzaranak?
Guztiak.
-Egindako azken oparia?
Aitari oparitu diodan motozerra. Palentzian etxetxoa du eta joaten nintzen bakoitzean eskuak babaz beteta bukaten nuen.
-Eta jasotakoa?
Semea bizkarrean eramateko aulkitxoa.
-Data bat?
Santa Isabel eguna.
-Neska eta mutil izen bana?
Iñigo eta Ainhoa.
-Zein egunkari irakurtzen duzu?
Kafea hartzen dudan tokian erosten dutena. Nik ez dut egunkaria erosteko ohiturarik.
-Gustuko telebista saioa?
Batere ez. Ez dut telebista atsegin, lokartzeko ezagutzen dudan gauzarik onena da.
-Bereziki gorroto duzuna?
Gran Hermano eta halakoak debekatuta daude etxean.
-Liburu bat?
El codigo Da Vinci eta Los pilares de la tierra.
-Pelikula bat?
Ez dut oroitzen zein den ikusi dudan azkena. Ezinezkoa iruditzen zait etxean pelikula bat ikusten ari naizela loak ez hartzea. Horregatik utzi nion filmak alokatzeari.
-Soinu bat?
Ez naiz musikazalea. Olatuena esango dut.
-Usain bat?
Batere ez.
-Janari bat?
Sagardotegikoa. Denboraldia hasten denean, ia astero joaten naiz.
-Ura ala…
Garagardoa eta ardo beltza. Baita gin-tonic-a ere, baina bakarra.