Inoiz testuren bat zentsuratu digun arren, OTAMOTZberria estreinatzen dugun honetan, beste inork egingo ez duela eta,bidezkoa iruditu zaigu gure kaleak bere argazki makina etabizikletarekin alderik alde zeharkatu dituen pertsonaia honi gureeskerrak ematea. Izan ere, jendeak uste baino buruhauste askozgehiago ematen du halako aldizkari bat hilero kaleratzeak.
Amaia eta Balentxiren lana jarraituz, Asier izan duguOTAMOTZen arima, hotzari aurre egiteko hiru galtzerdi parebeharrezkoak ziren lokal zaharrean hasi eta paperez bete duen gelagoxoagoan orain. Elkarrizketa eta erreportajeek utzi dioten tarteapurrean pasatu da gure Asier taberna zuloak uztetik Euskal Herrikoerrepideak bere makinan zeharkatzera, Ducadosak alde batera laga etasekula barkatuko ez diogun urretxuartze prozesura. Erabaki zail etagogorrak guztiak, zuzenak batzuk eta okerrak besteak.
Urte hauetan guztietan anekdota ugari izan dira. "Kalekogalderan" irteteko ile apaindegira joan nahi zuen emakumearenistorioarekin hasi eta azken hauteskundeetan Zumarragako Udalagaltzearen erruduntzat aldizkari hau jo zuen alderdi politikoarenpataleta arte. Nahiago genuke bai halako indarra izan, baina lasai,dena helduko da.
Antzeko lanetan gabiltzanok zortzi urte hauetan utziduzun nekea eta osasuna zenbaterainokoa izan den ondo dakigulako,sarrio ko(s)mikoaren eta pottoki marmartiaren partez, bejondeialaGargamel!
Jon & Jon