Urte zaharreko gau magikoan
alboan utzirik lotsak,
ez bitez egun hauek bilaka
aspergarri eta hotzak.
Nahiko genuke zoriontsuak
izatea guztiontzat,
urtea pozik amai dezagun
adituaz kanpai hotsak,
itxaropenak piztu ditzala
herritar denon bihotzak.
Munduan zehar izan ditugu
gerrak eta sarraskiak,
oroimenean iltzatzen diren
urteroko argazkiak…
Behin Olentzerok bete ondoren
opariz ohe azpiak,
urte berriak eskaini ditu
bere lehenengo izpiak,
seiak ekarri ez duen oro
ekar dezala zazpiak.
Doinua: Txepetxarena
Bertsoeskola