Otamotzek aurpegiberria aurkeztu digun honetan, lehenik eta behin, eskertu egin nahiko genukeiritzia emateko tartea utzi izana. Kaleetan, Otamotzekoaz gain,hainbat aurpegi berri ari dira azaltzen: etorkinak hain zuzen ere. Horreladeitzen diegu kanpotarrak direlako. Multzo plural eta gero eta handiagoaosatzen dute.
Ezezagunak beti ematen du zeresana etainmigrazioaren gaia noiz edo noiz denon ahotan egoten denez, gai hau sakonagoaztertzea erabaki genuen Lekaio kultur elkarteko kideok. Gaia lantzeko ideiakasko izan badira ere, hiru hitzaldi burutu ditugu eta erantzuna ikusitajendartean kezka badagoela ikusi dugu.
Lehenengo hitzaldian Urretxun jaio eta lehenurteak bertan bizi izan zituen Jon Maia izan genuen. 60. hamarkadan lehen jendeuholdea bizi izan genuen herrian eta lehen txokearen bizipenei buruz hitz eginzigun. Hitzaldi honetan ikasi genuen gauzetariko bat izan zen, orain arteeuskaldunon komunitatean gutxitan azaldu izan zaigun bertsioa ere badagoela.Etorkinek eta beren ondorengoek bizi izan dituzten bizipen, sentsazio etaaskoren konplexuen berri eman zigun Jon Maiak. Urretxutik Zumaira joateanlagunartean sumatu zituen aldaketek eta kontraesanek bere bizitzan izan duteneragina azaldu zigun. Baserritarren eta euskararen desprestigioaren bertsioaaskotan entzun izan dugu, baina belarrimotx edo maketoen bertsioa gutxitanezagutu ahal izan dugu bertatik bertara.
Lehen inmigrante horien gaia alde baterautzirik bigarren saio bat izan genuen. Bertan, gaur egun Euskal Herrianetorkinek izan dezaketen papera eta aurrera begirako erronkei buruzko gogoetaizan genuen. Obdu eta Victoria izan genituen solaskide eta beraiek Euskal Herrisoberanista batean sustraiak ezin dituztela ahaztu gogorarazi ziguten (dena denbeti gogoan izan behar dugu Bertold Brech-en esaldi hau, gogoaren kontra,egoerak behartuta, herria, sendia, etxea utzi behar duena ez da inmigrantea,erbesteratua baizik). Integrazioaz aritu ziren eta herri honetara etorri badiraeskubide eta betebehar guztiekin etorri direla esaten ziguten. Komunitatebakoitzetik onena aukeratzea eta aprobetxatzea da biderik zentzuzkoena;hartara, denok batera aurrera egitea lortuko dugu eta ez aurre egitea.Euskaldunoi zera leporatzen ziguten, etorkinei inork ez diela azaltzen euskalkultura zer den eta hemengo ohiturak zeintzuk diren. Badaukagu zer landu.
Hirugarren hitzaldian, berriz, azken urtehauetan gure artean ezagunak egiten ari diren lau protagonista izan genituen.Jendaurrean lan egiten dutenez, gehienok ezagutzen ditugu: Patagonia jatetxekoMercedes Sías (argentinarra), Galeperra elkarteko langilea den Tatiana Tancheva(bulgariarra), Palacio Oriental jatetxe txinatarreko Yang Xian Jun (txinatarra)eta Urretxu-Zumarragan 30 urte pasatxo daramatzan Driss Elmssioui merkatari etaherriko mezkitako arduraduna (marokoarra). Bakoitza mundu desberdin batetiketorri denez, bakoitzak bere esperientzia pertsonala azaldu zigun. Garbi dagolauak merkatariak izanik ekintzaileak direla, beren herrian ezin bizirik edozerbait hobea aurkitzeko esperantzan bidaia bati ekin baitzioten. Beraiensentimenduak, bizipenak, ilusioak… plazaratu zizkiguten eta beraientzatnormalak diren kontu batzuk eta guretzat hain arrotzak diren beste batzukberaien ahotik entzuteko parada izan genuen.
Hiru saio hauen ondoren Lekaiok baloraziotxiki bat egin du eta hemen zabaldu nahi genuen. Hiru jardunaldi hauekin garbidaukagu ez dugula gaia errotik heldu eta landu, besteak beste, etorkineninguruan hamaika gai baititugu lantzeko. Gaiari aurten atera diogunargazkiarekin gustura gaude, baina gaur egun ez denez oso ederra, ez gaude koadrobatean eskegitzeko prest. Batik bat euskal komunitatearentzat izan dirainteresgarri hiru jardunaldi hauek eta hitzaldietan eman den partehartzearekinneurtu ahal izan dugu. Bukatzeko, aurrerantzean gizarte talde eta kulturtaldeon artean landu beharreko gaia dela pentsatzen dugu, batik bat datozenekgizarte jantzia merezi dutelako.