Zer izan nahi zenuen umetan?
Futbolaria. La Sallen jokatzen nuen eta nahikoabila nintzen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Bihotzekoa izan ondoren, denbora asko dut.Denbora librearen %90 Goierriri ematen diot. Diabetikoen Urgadiel elkartekokidea ere banaiz. Asteburuan, berriz, bizikletan ibiltzea atsegin dut.
Bizitzeko toki bat?
Urretxu. Emaztea Donostiakoa da eta duela urtebatzuk bertara joatekotan izan ginen, baina oso gogorra egingo litzaidake.
Gustuko kirola eta kirolaria?
Futbola. Jokalari kuttunena Athletic-enjokatzen zuen Dani dut.
Gustuko txirrindularia?
Joseba Beloki oso gustukoa dut. SantaBarbarako sari banaketara etorri zen behin eta berarekin argazkia atera nuen.
Kirola egiteko, ikusteko ala antolatzekonahiago?
Ikustea ere atsegin dut. Areto futbola,saskibaloia eta pilota ikusten ditut gustuen.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
Egindako azken oparia?
Emazteari lehengoan erositako gona eta poltsa.
Eta jasotakoa?
Seme-alabek oparitutako CDa. Musika askoatsegin dut.
Data bat?
Duela 14 urteko San Martin eguna nirebizitzako garrantzitsuena izan zen. Bihotzekoa izan nuen eta 8.00etankirofanora jaitsi ninduten. Esnatu nintzenean, bigarrengoz jaiotzea izan zen. Izanere, oso operazio zaila izan zen: diabetikoa naiz, lau by-pass eginzizkidaten… Eskerrak eman beharrean naiz.
Neska eta mutil izen bana?
Txaro eta Xabier.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Elkartean hartzen ditugunak: Noticias deGipuzkoa eta DV. Etxera Hitza bidaltzen dute eta seme-alabek itzultzen didate.
Gustuko telebista saioa?
Dokumentalak atsegin ditut gehienbat.
Bereziki gorroto duzuna?
Azkenaldian asko ikusten diren horiek: Salsarosa-eta. Diruaren truke trapu zaharrak ateratzea izugarria iruditzen zait.
Liburu bat?
Irakurtzeko alferra izan naiz beti. Prentsasoilik irakurtzen dut.
Abesti bat?
La oreja de Van Gogh taldearenak. Donostiakokontzertuan izan nintzen.
Soinu bat?
Bateriarena. Urte askotan atabala jo nuenLurra dantza taldearekin eta Urretxuko txistulariekin. Legazpiko Korostitaldearekin ere jo nuen. Santi zenarekin ikasi nuen.
Usain bat?
Arrosarena.
Janari bat?
Usoa. Ez naiz ehiztaria, baina lagunak bai.
Ura ala…
Sagardoa. Jatetxeetan ere sagardoa eskatzendut.