Non jaio zinen Juan Mari?
Zumarragar peto-petoa naiz, udaletxean jaionintzen! Garai hartan balkoiaren solairua soilik hartzen zuen Udalak.Etxebizitzak ere bazeuden. Azpian gu bizi ginen eta gainean aguazila. Gainera,egun sarrera dagoen tokian, Mordo taberna zegoen. Ostatua zen eta tabernakoakere bertan bizi ziren.
Non egin zenituen ikasketak?
Hermanotan ikasi nuen, ofizialtza egin nueneta Orbegozon hasi nintzen lanean, 16 urterekin. Maiatzean aurre-jubilatunintzen. Oso gustura nago. Oraindik sasoi onean naiz eta egun guztia niretzatdut. Dena den, orain ere denboraz larri ibiltzen naiz. Izan ere, Ostadarrengehiago laguntzen dut, gehiago bidaiatzen dut…
40 urtetik gora eman dituzu lanean, lehenengoOrbegozon eta gero Arcelorren. Denetik ikusiko zenuen…
1962an hasi nintzen lanean eta sekulakomiseria zegoen. Kanpotik etorritakoek oso gogor lan egin behar zuten eta osogutxi irabazten zen. Grebak ere ezagutu genituen. Mutil koskorra nintzen garaihartan eta lehen lerroan nengoen. Gehienak CCOOkoak ziren eta gazteokpropaganda botatzen eta antzerako lanetan aritzen ginen. Legez kanpokoa zen, noski.Franco hil zenean ELAn sartu nintzen eta delegatua izan nintzen.
Nolatan hasi zinen mendian?
Eraikin hau, orain besteak beste Ostadarrenegoitza hartzen duena, parrokiarena zen. Oarguiren bulegoak hemen zeuden.Oargui zen herriak kultur ekitaldiak antolatzen zituen bakarra, elizarenbabespean. Mutikotan hona etortzen ginen, jolasak eta taberna txiki batbaitzeuden. Telebista eta liburutegia ere jarri zituzten. Hemen Oarguiren mendisaileko Manuel Iraola, Urkiola… ezagutu genituen eta beraiekin mendira joatenhastea erabaki genuen. Lehen irteera hartan Silverio Buronek, Ignacio Carrilloketa hirurok izena eman genuela gogoratzen dut. Hurrengo urtean dagoeneko dominabat eman ziguten, irteera asko egin genituelako.
Azkar hasi al zinen laguntzen?
1968 inguruan mendi saileko arduradun jarrininduten. Guk antolatzen genituen mendi irteerak. Garai hartan ia inork autorikez zuenez, trena hartzeko edo inguruko mendietara joateko aukera bakarrikgenuen. Urbian, Aralarren… mendi talde indartsuak ezagutu genituen. Gurea osopobrea zen: ez genuen materialik, ez kanpin dendarik… Izan ere, Oarguik gauzaasko antolatzen zituen (argazki lehiaketa, danborrada, errege kabalgata…) etabazkideek oso diru gutxi ordaintzen zuten. Ez zen ia ezertarako heltzen eta udalekez zuten dirulaguntzarik ematen. Ia diru guztia merkatariei eta herritarreieskatuz lortzen genuen. Hori dela eta, Oarguiren barruan mendi taldea sortzeaerabaki genuen 1970ean: Izazpi. Gure zuzendaritza genuen eta materiala erostekoaparteko dirua jartzen genuen.
Lagun asko zenbiltzaten?
20 bat lagun izango ziren saltsa hartangenbiltzanak. Pioletak eta kanpin dendak erosi genituen, txangoak antolatugenituen… Autobusa betetzen zenean soilik joaten ginen: betetzen ez bazen,Barretxeri deitu eta bertan behera gelditu zela esaten genion. Ez genuen, orainbezala, dirulaguntzen babesa.
Nora joaten zineten?
Candanchura egiten genuenak arrakasta handiaizaten zuen. Gorbeara, Anbotora… ere joaten ginen. Beranduago, irteeraegutegia egiten hasi ginen, lehiaketak antolatu genituen, domina banaketak,Belokiko gurutzearen urteurrena… Babes beharra geroz eta txikiagoa zen eta,pixkanaka, Oargui elkarteak desegin egin ziren. 1982an Eusko Jaurlaritzakelkarte bakoitzak bere estatutuak izan behar zituela agindu zuen eta OarguikGipuzkoa osorako bakarra zuen. Gazte talde batek Ostadar sortzea erabaki zueneta guk beraiekin elkartzea erabaki genuen.
Mendizaletasunari dagokionez, asko aldatukoziren gauzak ordutik hona.
Dena aldatu da: mendizaleen maila, arropa,garraioa… Orain egun bakarrerako joan daiteke Pirinioetara. Ni 20 baturterekin joan nintzen lehen aldiz eta garai hartan hiru egun behar genituenjoateko bakarrik: trenean Altsasura, han beste tren bat Iruñera, gaua zelairenbatean pasatu eta hurrengo egunean, goizean goiz, autobusean Huescara, handikBarbastrora… Benasquera bigarren eguneko gauean heltzen ginen. Oporretanbakarrik joan gintezkeen bertara. Abentura zen, baina oso polita. Garai bateanlau katu ginen han ibiltzen ginenak eta aterbetxeetan nahi adina toki izatengenuen. Urtero joaten hasi ginen eta dagoeneko 3.000 metroko mendi nagusiguztiak igo ditut. Gazteek ospetsuenak ezagutu nahi dituzte beti eta batzuetansei edo zazpi aldiz izan naiz Ostadarrekin. Dena den, jendea zaletzeko etagozarazteko bada, oso gustura joaten naiz.
Zein da urte hauetan guztietan zirrarahandiena eragin dizun mendia?
Pirinioetan igo nuen lehenengoa, Perdidomendia. Pirinioez han zeudela besterik ez genekien eta joan ginen lehen aldian3.000 metrokoa igotzea sekulakoa izan zen.
Nondik nora ibili zara Euskal Herrikomugetatik kanpo?
Nire helburu nagusia Mont Blanc zen eta1975ean igo nuen. Hemengo lau lagun joan ginen, beste Oargui batzuetakokideekin: Aitor Mujika, Gurutz Larrañaga, Joxe Aranguren eta ni. Alemaniako Alpeetan,Jugoslavian, Eskandinavian, Grezian… ere izan gara. Urte batean, Nepalerajoan ginen trekking egitera. Pakistan, India eta Nepal ezagutu genituen, mendihandietan sartu gabe. Izan ere, niri ondo zapal daitezkeen tokiak gustatzenzaizkit.
Gainera, Ehun Mendien Lehiaketan parte hartzenduzu. Nolatan?
Federazioak Euskal Herriko tokiak ezagutzeraemateko lehiaketa hori abian jarri zuen. Ez zuen nahi jendea beti toki beretarajoatea. Mendien zerrenda bat dago eta egunean bakarra igo daiteke. Bost eta hamarurte bitartean igo behar dira 100 mendi. %20 Euskal Herritik kanpoko mendiezagunek osa dezakete. Lehen ehunak oso erraz egiten dira, baina pixkanakaurrutiago joan behar da. Dagoeneko 500 mendi baino gehiago igo ditut.
Zerrendako gailur guztietara igotzea lortukoduzula uste duzu?
Oraindik beste ehuneko batzuk egiteko asmoadut. Ahal dudan bitartean jarraitu egingo dut. Elkarteko lanak denbora kentzendit, baina orain jubilatuta nagoenez… Lan egiten nuenean ez nintzen egunerojoaten mendira. Orain, Beloki, Irimo… aldera joaten naiz egunero eta tartekazerrendako gailurren batera igotzen naiz. Igandetan astegunetan lehen bainogehiagotan ibiltzen naizela nabaritzen dut.
Bestalde, argazkilaria ere bazara.
Beti gustatu izan zait egon naizen tokiko oroigarriaizatea. Lehen aldian eguraldi txarra egiten badu, eguraldi ona egiten dueneanitzultzen naiz argazki hobea ateratzera. Foto Luz dendan kamera erosi nuen 20bat urterekin eta hala hasi nintzen. Ordutik, makina asko erosi ditut. Nirekabuz ikasi dut. Ostadarren Mendi Astean ia urtero erakutsi ditut nirediapositibak. Milaka ditut.
Zure bizitzako makina bat ordu eman dituzumendian.
Ez dago zenbatzerik. Ezkongabea naiz, bestelaez zen posible izango. Izan ere, ia astebururo eta oporretan urtero mendira joannaiz. Hemendik kanpora, nahiago dut taldean joan. Toki ezezagunen baterabakarrik joaten banaiz, bertako jendearekin hitz egiten dut eta aholkuaeskatzen diet. Jendeak oso ondo hartu nau beti Euskal Herriko toki guztietan.Guztiei eskerrak eman beharrean nago. Garai batean ez zegoen egungodokumentaziorik eta galdezka heltzen ginen tokietara.
Herrian bertan lagun asko egingo zenituenOstadarri esker.
Urte hauetan guztietan mendian ibili direnguztiak ezagutzen ditut: agiriak egitera etortzen direla, pioleta hartzera…Garai batean gobernadorearen baimena ere behar zen Pirinioetara joateko. Egun,berriz, 20 urteko edozein mutikok egun bakarrean egiten du Perdidora joanetorria.
Ba al duzu hitzez azaltzerik mendia zuretzatzer den?
Asebete egin nau beti: argia, usaina,gailurra, paisaia, argazkigintza, errekaren soinua, ur jauziak… mundua da.Mendia ez da gailurrera igotzea bakarrik, nahiz eta batzuk bidean ez duten ezerikusten.
Une ahantzezinak biziko zenituen…
Zailtasunak gainditu ondoren gailurreraheltzea gauza handia da. Kolperik latzena, berriz, Anjel Etxeberriaren heriotzaizan zen.
Nola ikusten duzu mendizaletasunaren egungoegoera?
Gauzak asko aldatu dira. Garraiobideak etainformazio jarioa direla eta, jende asko bere kontura joaten da. Politena jendehorrek mendi taldeen irteeretan ere parte hartzea izango litzateke, bainaulertzen ditut. Guk ere, gaztetan, erronkak eta zailtasunak atsegin genituen.Pena da, Ostadarrekin eta Goierrirekin egiten diren mendi asko ez baitituzteezagutzen. Horregatik hasi nintzen hemen inguruotako diapositibak ematen mendiastean.
Musika ere atsegin omen duzu.
Juan Carlos Irizar, Benito Lertxundi…entzutea asko gustatzen zait. Ostadarren mendi irteerak prestatzeko, mendirajoateaz gain, dokumentazioa landu behar da eta musika oso ondo dago irakurtzenari naizenerako. Eskiatzea ere atsegin dut, nahiz eta jada ez dudan gaztetanbezainbeste arriskatzen. Legaristi zenarekin ikasi nuen. Bere garaian fenomenoazen.
Ehiztaria ere ba omen zara.
Bolada batean asko aritu nintzen, bainaibiltzea atsegin nuen batik bat eta eskopeta bastoiarengatik ordezkatu nuen.Gainera, atzenerako, argazki kamera eramaten nuen eta usoak pasatzen zirenean,tiro bota beharrean, argazkia ateratzen nien. Mendiari zukua atera diot,mendian egin daitekeen guztia egin dut: argazkiak atera, eskiatu, ehizan,perretxikoak bilatu…