Mozilla Firefox, Interneteko nabigatzaile bat da, Explorer-aren modukoa. Explorer-a Microsoft-ena da eta Firefox, aldiz, software librekoa. Honela, euskarazko bertsioan deskarga dezakegu honako helbidean:
www.librezale.org/mozilla/firefox.
Firefox-ek, abantaila ugari ditu Explorer-arekiko. Besteak beste, doakoa da eta interneten leiho berriak irekitzeko nahikoa da nabigatzailea irekia dugunean
Cntrl+T sakatzea pantailan beste pestaña bat irekitzeko. Hala ere, puntu ahulak ere baditu Firefox-ek; erabiltzean Microsoft ekipoetan memoria kopuru handia kontsumitzen duela esaterako. Hau ekiditeko, Firefox-a ireki, eta helbideen barran
about:config idatzi eta
return sakatu. Ondoren, pantailaren gainean eskuin botoiari eman eta
berria-boolearra sakatu. Hemen,
config.trim_on_minimize idatzi eta ondoren, hurrengo leihoan
true sakatu. Azkenik, itxi leiho guztiak eta abiarazi Firefox berriro.
Alex Areizaga