Latifa Khaldoun: “Hango lasaitasuna botatzen dut faltan batez ere;hemen maileguak, fakturak, paperak… baititugu”
LatifaKhaldoun duela 15 urte heldu zen Euskal Herrira,alargun gelditu eta gero. Hainbat familiaren etxeetan lan egin zuen. Gero,merkatuetan mertzeria produktuak saltzeari ekin zion eta beranduago denda irekizuen Urretxun. Zumarragako Bidezar kaleko Nora mertzeriako nagusia da eta beresemeak harategia du ondoan.
Latifa Marrakexekoa da eta bertako ospitaleanlan egiten zuen, garbiketa lanak egiten. Diru apur bat gehiago lortzeko, etxeanmertzeria gaiak saltzen zituen. 1991n etorri zen. "Lagun batek ekarrininduen. Donostian lan egiten zuen, etxeetan, eta niretzat ere lana aurkituzuen, kontratu eta guzti. Bakarrik etorri nintzen. 1993an semea etorri zen etagero alaba".
Gainontzekoak bezala, bizimodu hobearen bilaetorri zen. "Gazteleraz hitz egiten ere ez nekien. Etxeetan lanean hasinintzen eta aurrera egitea lortu nuen. Seme-alabei ahalik eta gehien bidaltzennien. Semea etorri zenean merkatuetan saltzea erabaki genuen. Gero, Urretxundenda txiki bat ireki genuen eta duela zazpi urte Zumarragara etorriginen".
Merkatuetan lan egiten zuten urteetan ezagutuzituzten Urretxu eta Zumarraga. "Donostian etxebizitzak garestiagoak zireneta jendeak hau toki ona zela esan zigun. Hasieran Urretxun bizi ginen, bainagero Zumarragan etxea erosi nuen".
Ez da Euskal Herrira etorri izanaz damu."Marokon handiak txikia jaten du. Aberastasuna ez dago ondo banatua etalegeak ez dira betearazten. Hemen osasun publikoa hobea da eta bankuekmaileguak ematen dituzte. Han duenari bakarrik ematen diote", azaldu du.
Latifa oso gustura dago bere lanarekin."Hasieran arropa saltzen genuen eta gero mertzeria gaiekin hasi ginen.Ondo joan zaigu. Urretxuko dendan ezaguna egin nintzen eta txikia geldituzitzaidan".
Berak aipatu bezala, oso ezaguna da."Jainkoari eskerrak, jende asko ezagutzen dut. Ez naiz inoren kexu.Marokoarra naiz, baina hemen lortu dut bizitza aurrera ateratzea. Bilobak erehemen jaio dira".
Marokoar jatorriko haur dezente daudedagoeneko ikastetxeetan, duela urte batzuk baino askoz ere gehiago."Etorri nintzenean oso gutxi geunden. Orain gehiago gaude. Gainera,dendari eta semearen harategiari esker, asko ezagutu ditugu".
Harategian mertzerian baino euskaldun gutxiagosartzen dira. "Jendeak haragia hangoa dela uste du, baina hemengoa da.Berezitasun bakarra ganadua gure erara hildakoa dela da. Guk zintzurraebakitzen diogu eta odolustu egiten dugu. Probatu dutenek gustuko dutela esandigute".
Erretiroa hartzen dutenean, badute dendak noriutzi. "Sei biloba ditut, hiru semearenak eta hiru alabarenak, eta gehiagonahi ditut. Euskara, gaztelera eta arabiera dakite". Musulmanek,orokorrean, seme-alaba asko dituzte. Euskaldunok ere geroz eta gehiago ditugulajabetu da Latifa. "Etorri nintzenean orain baino haur gutxiago ikustenziren kalean", esan du.
Hainbeste haurrekin, atseden hartzeko denboragutxi du. "Goizean eta arratsaldean denda ireki behar dut. Eguerdian,berriz, etxeko lanekin eta haurrekin nahikoa dut. Bestalde, semeak ez duatsedenik hartzen asteburuan. Izan ere, orduan etortzen dira beste herrietakomusulmanak aste osorako haragia erostera".
Euskal Herrian ere ez da erraza bizitzaaurrera ateratzea. "Lan asko egin behar da". Latifa eta bere seme-alabakurtean behin itzultzen dira Marokora. "Ondo gaudela esaten diegu, besterikez. Jendeak auto berria dugula ikusi eta hau paradisua dela uste du, bainahemen dena mailegu bitartez lortzen da. Anaia-arrebei hemen ere gauzak ezdirela errazak esaten diet".
Gainera, geroz eta zailagoa da Marokotik honaetortzea. "Alanbradako irudiak ikustea oso gogorra da, baina ezin duguezer egin. Gobernuen esku dago. Hori gelditu beharra dute, baina alde batekoeta besteko poliziak erosita daudela uste dut".
Latifak ez du Marokora itzultzeko asmorik."Nire bizitzako garrantzitsuena seme-alabak eta bilobak dira eta horiekhemen daude. Nire ama Marokon bizi da, baina nire anaia-arrebek ondo zaintzendute. Hango lasaitasuna botatzen dut faltan batez ere, hemen maileguak, fakturak,paperak… baititugu. Bestalde, senitartekoren bat hiltzen denean jaioterritikurrun egotea gogorra da".
Arrazakeria ez du pairatu, baina MadrilgoAtocha geltokiko atentatuen ostean oso gaizki pasatu omen zuen. "Ez dagojakiterik zein gaizki pasatu nuen, baina jendea oso ondo portatu zen. Herritarasko dendara etorri ziren, ondo ezagutzen nautela, nolakoa naizen badakitelaeta lasai egoteko esatera", dio esker onez.
Rachid Errahali:“Herriz herriko salmentak behera egin duenez, harategia, mintzalekua etajatetxea irekitzea erabaki dugu”
Rachid Errahali Samlali 1995ean atera zen Marokotik. Madrilera joan zen ikastera, bainaikasketak utzi egin zituen oso garestiak zirelako eta lan egiteari ekin zion.Duela gutxi harategia, mintzalekua eta jatetxea ireki ditu Filipinar Uharteakkalean. Emaztea eta bi seme-alaba ditu.
Hamar urte baino gehiago daramatza jadajaioterritik kanpo. "Bakarrik irten nintzen, ikasteko asmoarekin. Lau urteeman nituen Madrilen geologia ikasten eta tesia egiten ari nintzenean utzi eginnuen. Oso garestia zen familiarentzat. 1999an lagun batzuekin Euskal Herriraetorri nintzen eta lanean hasi nintzen. Paisaia gustatu zitzaidan gehien".
Gure herrialdean gelditzea erabaki zuen.Azoketan lan egin du orain arte, bere aitaginarrebarekin "Herriz herrikosalmentak behera egin duenez, harategia, mintzalekua eta jatetxea irekitzeaerabaki dugu. Alternatiba behar genuen eta ea ondo ateratzen den".
Bere negozioetan zer eskaintzen duen azaltzekoeskatu diogu. "Harategia jende guztiari begira ireki dugu, ez bakarrikmusulmanentzat. Ganadua gure erara akabatzen dugu, baina gainontzeko guztiahiltzen den hiltegi berean. Gure haragiak gainontzekoaren osasun baldintzaberak betetzen ditu. Zaporean apenas dago alderik", azaldu du.
Mintzalekuan, berriz, telefonoz besteherrialde batzuetara merke deitzeko aukera eskaintzen dute. "Etxekotelefono aparailua edota mugikorra erabiltzea baino merkeagoa da etaatzerritarrentzat probetxu handikoa da. Mintzaleku behar handia zegoen, etorkinkopurua asko igo baita azken urteotan. Lehen familia gutxi batzuk bakarrikgeunden".
Jatetxea azaroa erdialdean ireki zuten."Jendeari ezagutzera emateko lanean ari gara. Gainontzeko jatetxeetanbezala, eguneko menua eta karta ditugu. Gainera, Marokoko plater tipikoakeskaintzen ditugu: kus-kus, txitxi-burduntziak, plater konbinatuak, tearekinhartu behar diren gozoak… Alkoholdun edaririk ez dugu eskaintzen, baina nahiduenak etxetik ekar dezake. Goizeko 10etan irekitzen dugu eta afalosteanitxi", dio.
Geroz eta gehiago dira musulmanek irekitakonegozioak, baina Rachid-ek gehienaklantegietan ari direla dio. "%80 fabriketan lan egiten duela esango nuke.%20-edo soilik da merkataritzan ari dena".
Rachid gustura bizi da Euskal Herrian. "Ez dut integrazio arazorik izan.Beste toki batzuetan baino hobeto sentitzen gara eta bizilagun guztiekin ondomoldatzen gara. Espainia erdialdean eta hegoaldean, ordea, gutako batzuekarazoak dituzte".
Hala ere, gero eta gehiago dira Marokotikirteten direnak. "Han lan gutxiago dago eta jendeak alternatibak nahiditu. Horietako bat Europara etortzea da. Askorentzat helburu bakarra da,bizimodua hobetzeko modu bakarra. Beste batzuek han aurrera egitea lortzendute".
Rachid-ek jaioterrian gelditzea aholkatzen die bere herrikideei. "Hemengauzak gero eta zailagoak direla iruditzen zait. Marokon dena egiteke dago,merkatu birjina da eta ia negozio guztiek etorkizuna izan dezakete. Hemen,ordea, denetik dago jada".
Familia botatzen du faltan batez ere. "Bianai etorri dira, baina gurasoak han bizi dira. Dena den, noizean behinetortzen dira. Zortea dugu, beste batzuek ez baitute denbora luzean etxekoakikusteko aukerarik izaten".
Nazir Ahmed:“Pozik nago, jende asko etortzen baita: Kolonbiakoa, Ekuadorrekoa, Boliviakoa,Errumaniakoa…”
NazirAhmed pakistandarra duela sei urte irten zen bereherrialdetik. 2003an Euskal Herrira etorri eta lantegi batean lanean hasi zen.Iaz, berriz, Ipeñarrieta kalean denda ireki zuen. Bertan Interneten nabigatzekoeta atzerrira telefonoz merke deitzeko aukera eskaintzen du. Gainera, janariapur bat saltzen du eta Indiako filmeak alokatzen ditu. Ez doakio bateregaizki. Berarekin izan ginen tartean herrialde askotako jendea pasatu zendendatik.
Ahmed Gujerat eskualdekoa da eta nekazariazen. Bere herrialdetik irten eta Bartzelonara joan zen lehendabizi."Bertan, paperak lortzeko aukera izan nuen. Bartzelonatik Logroñora joannintzen, handik Galiziara eta 2003an Gipuzkoara etorri nintzen", dio.
Bere iloba hemen zegoelako etorri zen."Azkoitian zegoen. Berak bertan etxea erosi zuen eta orain nik Zumarraganerosi dut. Bertako jendea ona da eta oso gustura nago. Nire nagusiek,esaterako, asko lagundu didate etxebizitza erosteko eta denda irekitzekoorduan".
Gustura dago bere negozioarekin."Mintzalekua, Internet eta atzerrira dirua bidaltzeko aukera eskaintzenditut. Pozik nago, jende asko etortzen baita: Kolonbiakoa, Ekuadorrekoa,Boliviakoa, Errumaniakoa, Kubakoa… Izan ere, kanpoko jende gero eta gehiagodago. Bertakoak ere sartzen dira dendara".
Urretxun eta Zumarragan Pakistango jendegutxiago dago, baina gero eta gehiago dira handik Euskal Herrira etorriak."Zegaman, Azkoitian, Beasainen, Ordizian, Tolosan… herrikideak ditut,baina gutxi gara oraindik. Nirera etortzen dira telefonoz hitz egitera etadirua bidaltzera. Izan ere, ez daude mintzaleku asko inguru honetan".
Pakistandarrak oraindik ez dira oso ezagunakgure artean. "Askok marokoarrak garela uste dute. Gu ere musulmanak gara,baina ezberdinak!", dio txantxetan.
NazirAhmed-ek herrimina eta, batez ere, familia mina du."Ezkonduta nago, baina familia guztia han dut. Nire asmoa emazteabehintzat hona ekartzea da". Izan ere, Euskal Herrian luzaroan hemengelditzeko asmoa du. "Dena atsegin dut, bizimodua oso lasaia baita.Janaria ere atsegin dut. Txerrikia ezin dut jan, baina gainontzeko guztia osogustura jaten dut", dio.