Europa mailan, eritasun kutsakorren bigarren sorburu garrantzitsuena dira, arnas bidez kutsatutakoen atzetik. Honek guztiak zerikusia dauka antisorgailuen erabilerarekin, gehienetan hauek haurdunaldia eragozteko erabiltzen baitira, STG-ei garrantzirik eman gabe.
Kontuan izan beharrekoa da, norberaren orientazio sexualaren independentziarekin, gaixotasun benereoengandik babesten duen bakarra dela preserbatiboa. Gaztetxoenen artean erabiliena izan beharko litzateke, baina ez hauen artean soilik. Izan ere, azken ikerketan arabera, 30 urte ingurukoen artean asko igo da
IHES-aren transmisio tasa. Hala ere, ezin ahaztu beste zenbait gaixotasun kutxa daitezkeela sexu bidez:
herpes genitala,
sifilia, Papiloma birusak sortutako
garatxoak (uteroaren lepoko minbiziaren aitzindaria). Beraz, erabili burua eta jarri preserbatiboa!
Miren Arrieta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide