Gabiriako Bekoetxe baserrian jaio zen 1923aneta, bere seme Joxe Marik askotan entzun zionez, bertan sortu zitzaion bertsozaletasuna. Bospasei urte zituelaharrituta utzi zuen etxe ondoko Argindegi baserrian entzun zuen bertso modukobatek. "Erantzun azkar eta dotoreak harridura ez ezik lilura eragin zioneta handik aurrera sarritan ibiltzen zen errimak bilatzen", dio Joxe MariGabiriak.
Beste asko eta asko bezala, lanak ekarri zuenZumarragara. Foru Aldundiko langilea zen eta 1957an hona bidali zuten. GeroAurrezki Kutxa Probintzialean lan egin zuen, bulegoa ireki zenetik jubilatu zenarte. Ofizioak asko markatu zuen, bezeroekin harreman oso zuzena baitzuen,baina zaletasunek ere bai. Gizon jantzia zen, asko irakurtzen baitzuen, etabere kabuz euskaraz alfabetatua. Dena den, literatura baino gehiago bertsoamaite zuen.
1961ean Zumarragako lehen bertso afariofiziala antolatu zuen, beste lagun batzuekin batera, Galeperra elkartean.Ordurako Urretxuko Pasiotarren babesean euskara eta euskal kultura suspertzekolehen ahaleginak abian ziren. Helburu berarekin, hango antzerki taldean partehartzeaz gain, bertsolaritza bultzatzea erabaki zuen.
Ordura arte bertsolariak gehienetan binaka etagai jartzailerik gabe aritzen ziren. Galeperrakoa izan zen bertso afarianartean lehenengoetakoa. Lehiaketa ere bazen. Inguruko bertsolariek partehartzen zuten eta epai mahaikideak Joxe Lizaso eta Lazkao Txiki izaten ziren.
1961etik 1967ra bitartean antolatu ziren zazpiekitaldietan bertsolari askok parte hartu zuten: Zaldibiako Patxi Iraolak,Gabiriako Euxebio Igartzabalek, Segurako Jesus Imazek, Telleriarteko Patxi etaAgustin Belokik eta Brinkolako Jesus Alberrok, Bittor Agirrek eta IñakiAzarolak, besteak beste.
60ko hamarkada bukaeran Galeperra elkartekozuzendaritza aldatu zen eta sartu berriek bertso lehiaketarekin ez jarraitzeaerabaki zuten. Gabiria ez zegoen amore emateko prest ordea, eta berejaioterrira eraman zuen saioa. Bertan Osinalde elkartea egiten ari ziren etaEuxebio Igartzabalekin batera Osinalde Saria jarri zuen abian. Lehiaketa haugazteentzako antolatzen direnen artean garrantzitsuena da egun.
LuzioGabiriak bere jaioterritik eta Zumarragatik kanpo erelan egin zuen. Aizpurutxoko eta Zeraingo saioetan, esaterako, askotan aritu zengai jartzaile. Gainera, lehiaketa askotan epaile izan zen: Idiazabalgo Zepaieta Errenteriako Xenpelar sariketetan, adibidez.
Horretaz gain, Juan Mari Balentziagalagunarekin batera, Urretxu eta Zumarragako lehen bertso eskola jarri zuenabian. Balentziagak primeran oroi-tzen du saiakera hura. "Bertsolari etabertsozale gazteak behar zirela ikusita, 1970 inguruan Ikastolako haurreibertsoak irakasteari ekin genion. Hainbat alditan Arabako txapelketa irabaziduen Asier Otamendi, adibidez, gurekin hasitakoa da", dio.
Bi herriotako auzoetako festa batzordeetatikhaurrekin kantatzera joateko deitzen zieten. Auzoz auzo ibilitako bat JuanMariren semea da: Jon Balentziaga Euskadi Irratiko esataria.
Gabiriak Zumarragan Xalbadorri egindakoomenaldia ere bultzatu zuen. Anoetan txistuak entzun ondoren eskaini zitzaionlehenengoa izan zen. "Xalbadorrek eta Uztapidek gure etxean lo egin zuteneta antzokia leporaino bete zen. Artean ume koxkorra zen Joseba Apaolazaaktoreak nire aitak idatzitako bertsoa kantatu zion Xalbadorri", oroitzendu Gabiriak.
Izan ere, epai mahaikide, gai jartzaile etaantolatzailea ez ezik, bertsolaria ere bazen. "1972an herriko bertsolarientxapelketa antolatu zen Gabirian eta aitak irabazi zuen", dio. Txapelketahartan Iñaki Muruak ere parte hartu zuen.
Baina, nolakoa zen Luzio Gabiria lanetik eta bertso mundutik kanpo? Semeak ehiza,arrantza, perretxikoak eta bere jaioterria asko maite zituela oroitzen du."Lehen Zumarragako eta Gabiriako festak garai berean izaten ziren eta 17urte bete nituen arte ez nuen santaixabelez gozatzeko aukerarik izan".Juan Mari Balentziagak, berriz, bere umorea azpimarratu du. "Broma zaleazen, gazteen artean ibiltzeko aproposa. Bestalde, bertsolari sena zuen".