Ez ote da posible Azpeitia bezalako herri euskaldun batean horrelako edo antzerako ekitaldiak euskara ardatz hartuta egitea? Gainera Azpeitian euskara biziberritzeko plana martxan izanik, ez al du udalak horrelakoetan zerbait esan behar? Badakit filmeen banda doinuak zela gaia, baina ez ote zen posible hauek euskaratzea? Azpeitiko Euskara Patronatuak badu zerbitzu hori! eta uste dut doan dela! Beraz, hurrengo urtean eta aurrerantzean kontuan hartu beharko litzateke, eta gainera euskaldunok dugun euskal kanta errepertorio aberatsa, euskal mitologia, dantzak…izanik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide