Egun, asko dira inongo profesionalen aholkurik gabe medikamentuak kontsumitzen dituztenak. Hauen artean %59 emakumezkoak dira eta %44 gizonezkoak. Ehuneko hau % 82-ra igotzen da 65 urtetik gorakoen artean. Antibiotikoen erabilera kontrolatzen hasia dagoela dirudi, baina antiinflamatorioena mantendu egiten da, hauek dakarten arriskuekin.
Kalean entzunenak direnen artean
Algiasdin, Espidifen, Neobrufen, Ibuprofeno, Antalgin, Airtal, Voltaren, Diclofenaco eta
Feldene daude. Askotan zer diren jakin gabe hartzen dira. Garrantzitsua da hauen erabilera egokia ezagutzea, beti ere profesional baten oniritziarekin, ondorio kaltegarriak eragin baititzakete:
gastritisa, urdail-odoljarioa, urdail-zulaketa eta aurretik dauden liseri aparatuko arazoen txartzea, besteak beste. Minaren sorburua ezagutu behar da, honi aurre egiteko dauden medikamentuen artean egokiena aukeratzeko.
Deiane Pérez
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide