OnintzaAltzelai: “Merkataritza arloan oraindik badago zeregin eta planak gauzak hobetzeko balioko duela uste dut”
OnintzaAltzelai urretxuarrak duela sei urte ireki zuenLabeaga kaleko mertzeria eta hasieratik bere bezeroekin euskaraz egiten saiatuzen. "Jende asko euskaraz etortzen zait, baina batzuk gazteleraz ere bai.Euskaldunak direla dakitenei, euskaraz egiten diet. Beste batzuekin gaztelaniazhasten naiz, baina euskaraz dakitela konturatzen banaiz, hizkuntzaz aldatzendut", aitortu digu Onintza Altzelaik.
Bezeroek ere euskaraz egiteko ahalegina egitendutela dio. "Bezero askok euskaraz egiten dute. Dezenterekin egiten duteuskaraz. Merkatariekin ere horretan ahalegintzen naiz, nahiz eta ingurukobatzuk ez diren euskaldunak", dio.
Dendari urretxuarrak ez zuen espero aipamenhau jasotzea. "Nire lanarengatik aipamena jaso behar nuela esanzidatenean, poztu egin nintzen, noski. Duela hilabete batzuk euskararenerabilerari buruzko inkesta bat egin nuen, baina ez nuen uste halakoriktokatuko zitzaidanik".
Altzelaik merkataritza planarekin bat egin du eta, eskualdeko beste 29dendarirekin batera, ekintza planean parte hartu behar du. Helburua ahozkoaneta irudian euskararen erabilera handitzea, motibazioa lantzea eta euskararenonurak gizarteratzea da. "Oraindik badago zer egin. Hala, planarekin bategitea erabaki dut. Gauzak hobetzeko balioko duela uste dut".
Mari Jose Cobos: “Euskaraz lan egitea ezzait batere zaila iruditzen: lana nirea da eta ni prest nago”
MariJose Cobos euskaldun berria da. Gainontzeko euskaldunberri gehienak bezala, oso gogotsu mintzo da euskararekin duen harremanez."14 bat urterekin hasi nintzen Gau Eskolara joaten, Ordizian. Gero, honaetorri ginen bizitzera eta jarraitu egin nuen. Gau Eskolan, HABEn eta AEKnaritu nintzen. Zeuden guztietan". Ahizpak Urdanetan kalean zuensupermerkatuan lanean hasi arte, ingelesa ikasten ere aritu zen. "Laneanhasi nintzenean, denbora gutxiago nuenez, ingelesa uztea erabaki nuen".
MariJosek benetako konpromezua zuen, baina beste arrazoibat ere bai… Izan ere, bere senarra Joxe Mari Etxaniz zen: ZumarragakoUdaleko euskara teknikaria eta Zintzo-Mintzoelkarteko sortzaileetako bat. "Hasieran erdaraz hitz egiten nuenberarekin, oso hiztegi mugatua bainuen. Zutaz pentsatzen dudanean, erdarazpentsatu behar dut, esaten zidan. Hori dela eta, berarekin euskaraz hitz egitensaiatzea erabaki nuen", dio.
Ordutik, MariJose Cobosek etxean euskaraz egiten du: lehenengo Joxe Marizenarekin eta orain Josu eta Itziar seme-alabekin. Haserretzendenean, ordea, gazteleraz egiten duela dio. "Euskarak oso doinu suabea dueta haserretzen nintzenean erdaraz egitea erabaki nuen. Joxe Mariksemeari kontuz, ama gaztelaniaz hasi da!, esaten zion". Egun, euskarazhitz egiten du hizkuntza ezagutzen duten guztiekin. "Euskaraz egiteko gaiizateak poz handia ematen dit".
Kux-Kux arropadenda 1989ko irailean ireki zuten eta MariJosek hasieratik dihardu bertan lanean. Bezeroei euskaraz egiten die,noski. "Bezeroekin euskaraz hasteko ohitura dut. Erdaldunak badira,gaztelerara pasa eta kito. Ez da ezer gertatzen. Euskaltegira doazela esatendidatenek, euskara beste aukerarik ez dute nirekin, noski!".
Urretxu-Zumarragako euskaldunok, oro har,dendetara euskaraz jotzeko ohitura dugula dio. "Gazteak eta adinekoakeuskaraz etortzen zaizkit. Euskaraz dakienak euskaraz egiten du lehen hitza.Inguruko herri txikietako jendea eta baserrietako jendea ere etortzen zait etahoriei ezin zaie gaztelaniaz egin. Euskara erabiltzen duen jendea geroz etagehiago dela iruditzen zait", dio.
Karteletan-eta euskara erabiltzen ere saiatzenda, baina agiriak ezin ditu euskaraz jaso. "Lehengoan deitu zidatenUdaletik, harremana euskara hutsean izatea nahi nuen galdezka. Ez zait inporta,baina denda nire ahizparena da, gutunak hark irekitzen ditu eta ez dakieuskaraz".
Merkatarien artean oraindik gaztelera nagusidela uste du. "Euskaraz dakitenekin euskaraz egiten dut, baina gureekitaldi guztiak erdaraz izaten dira: hitzaldiak, ikastaroak… Urretxu etaZumarragan 20 merkatarik parte hartu behar dugu, oraingoz, lehenengo ekintzaplanean; baina 100 bat gara guztira", aipatu du.
MariJosek inongo zalantzarik gabe bat egin duegitasmoarekin. "Euskaraz lan egitea ez zait batere zaila iruditzen: lananirea da eta ni prest nago. Halako egitasmoak oso ondo daude gure jarduneanlaguntzeko, baina norberaren borondaterik gabe ez dago ezer egiterik".
MariJose Cobosek pozez hartu du merkataritza planarenarduradunek eskaini dioten errekonozimendua. "Eskerrak eman nahi dizkiet,estimulu handia baita. Horrek orain arte egindakoari eustera behartzen nau.Josu semeari aita ere poztuko zela esan nion. Ilusio handia egin dit: nire lanaegin dut eta ikusi dela esan nahi du", azaldu du.