Maria Teresa Guridi
Ez nekien ezer, baina gaizki iruditzen zait.Hemen bi herrietako jendea dabilenez, ez da logikoa. Plaza erdiko eskailerahoriek kenduko nituzke, plazak zabala izan behar duelako eta haurrentzakoarriskutsua delako.
Miren, Jesusa, Bixi eta Juanita
Badakigu eta oso gaizki iruditzen zaigu. Biudalek bat egin arte, ezer ez aldatzea komeni da. Aldatzekotan, lehentasunazebrabide batek eduki beharko luke. Eskapada asko izan ditugu hemen. Bestalde,erdiko eskailera horiek oso zatarrak dira.
Inge Hernández eta Maria Jordana
Bi udalak ados jarri beharko dira. Gero,gerokoak. Guk erdiko eskailerak kenduko genituzke, oso arriskutsua eta zatarrabaita. Zer edo zer jartzekotan, jezarleku erosoagoak eta zakarrontziak jarrikogenituzke.
Mirian Caballero
Zer edo zer entzun dut eta gaizki iruditzenzait. Bi udalak ados jarri beharko lirateke. Errotondarekin berbera gertatu da.Ez dut uste onerako izango denik. Nik bidegorriari jarraipena emango nioke etaautoen bidea aldatuko nuke.