Emule, Internet bidez artxiboak elkar trukatzeko balio duen programa da: abestiak, pelikulak, programak… gure ordenagailura jaistea ahalbideratzen duena. www.emule-project.net helbidean deskargatu dezakegu gaztelaniazko bertsioan eta doan.
Behin instalatuta, goialdean aukera ezberdinak daudela ikusiko dugu: zerbitzariak, erremintak, Kad, Trafikoa… Hasteko, zerbitzari (servidor) batera konektatu behar dugu, zeinak zerbitzari berdinera konektatuta dauden pertsonekin “harremanetan” jarriko gaituen, guztien artean informazioa trukatzea ahalbidetuz. Zerbitzari asko daude aukeran, baina ezagunena agian, Razorback3a da. Honez gain, Kad edo Kademlia sarera ere konektatzea gomendatzen da (zerbitzaririk erabiltzen ez duen sarea da hau), nahiz eta oro har hau automatikoki egiten duen. (Jarraituko du).
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide