Zer izan nahi zenuen umetan?
Ezer ere ez bereziki.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Menditik eta bidegorritik paseotxoak emateaeta musika entzutea. Euskal musika entzuten dut batez ere..
Bizitzeko toki bat?
Urretxu.
Gustuko irratsaioa?
Bertsoen ingurukoak atsegin ditut, batez ere.
Gustuko irrati esataria?
Segura Irratiko Lierni Elortza oso onairuditzen zait. Bertso munduari buruzko Kontu Kantari saioa aurkezten du etagaiari buruz asko daki.
Nor elkarrizketatuko zenuke gustura zure irratsaioan?
Estitxu Fernández. Hiru aldiz izan naizBertatik bertara saioan eta dagoeneko ezaguna dut. Oso neska jatorra da.
Zure saioan egin dituzun elkarrizketenartean, nori egindakoa gogoratzen duzu bereziki?
Andoni Salamerori egindakoa. Oso gustura egon ginenbiok.
Gustuko bertsolaria?
Azkenaldi honetan, Xabi Paya. Andoni Egaña ereasko atsegin dut, baina dagoeneko toki guztietan azaltzen da.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Beltzaranak.
Egindako azken oparia?
Gona bat.
Eta jasotakoa?
Eraztun bat.
Data bat?
Iazko abuztuaren 30a. Egun horretan neska osoberezia ezagutu nuen.
Neska eta mutil izen bana?
Agurtzane eta Gaizka.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Etxean Berria jasotzen dut. Interneten besteasko irakurtzen ditut, lana dela eta: DV, Noticias de Gipuzkoa, Hitza…
Gustoko telebista saioa?
Hitzetik hortzera.
Bereziki gorroto duzuna?
Mira quién baila.
Liburu bat?
Izarren hautsa, Xabi Ormazabali buruzkoa.
Abesti bat?
Oso zaila zait erantzutea, musika askogustatzen baitzait. Azkenaldi honetan Gozategiren azkena asko ari naizentzuten: Porru patata.
Soinu bat?
Trikitixarena.
Usain bat?
Mendikoak.
Janari bat?
Lasagna.
Ura ala…
Ura eta laranja zukua.