Lasa-Pérez de Albeniz sendia: “Haurrei gertadakiekeen onena beraien kargu egingo diren gurasoak topatzea da”
JoseLuis Lasak eta AmaiaPerez de Albenizek Kolonbiatik etorritako bi seme-alaba dituzte: Miren eta Jon. Ez zuten Amaiahaurdun gelditzea lortzen eta bi haur adoptatzea erabaki zuten. "Oso arginuen bide hau hartu nahi nuela eta anaia-arrebak eskatu genituen, baina neskapolit hau eman ziguten eta iaz bigarrengoaren bila joan ginen", azaldu du Amaiak.
Lasatarrek Hego Amerikara jo nahi zuten. "Argi genuen herrialde latindarbatekoak nahi genituela, adopzio prozesuko gorabeherak ahalik eta ongienulertzeko".
Hala ere, bidea ez zen batere erraza izan."Aldundira jo genuen informazio eske eta adopzioak lantzen dituen Bilbokoelkarte batekin harremanetan jarri gintuen. Honek Kolonbiara jotzea gomendatugintuen. Lehenengo psikologoen egokitasun zertifikatua lortu behar da eta geropaper asko eskatzen dituzte. Kolonbiak serio lan egiten du eta ez ditu haurrakberehala ematen", dio Amaiak.Besteak beste, gutxieneko soldata izatea eskatzen dute. "Eurak diraumeentzat gurasoak bilatzen dituztenak, ez gara gu haurrak bilatzenditugunak", dio Jose Luis Lasak.
Zorroztasuna beharrezkoa dela uste dute."Lehen haurrak familia batzuengana bidaltzen zirela uste zen eta bestefamilia batzuetan bukatzen zuten. Hori ekiditeko, jarraipena egiten da. Mirenekin bi urteko jarraipena eginziguten eta orain hirukoa egiten da. Beste herrialde batzuetan bizitza osokoada. Normala da, baina gogorra ere bai", esan dute.
Hala, bigarren haurra ekartzea lehena bainogehiago kostatu zaie. "Bost urte kostatu zaigu. Geldialdia egon zen eta,gainera, epaitegi-kontuak hemen baino motelago doaz. Haurrak errazegi ematendituztela salatuko dituzten beldur dira eta, gainera, gerrilla haurrak adopzioanematearen aurka dago. Mutikoa gerrilla nagusi den lurraldekoa da eta ezin izanginen bere jaiotze-agiriaren bila joan: mandatari batek joan behar izanzuen".
Adopzioak medio, Lasatarrek nahiko ondo ezagutzen dute Kolonbia. "Bi aldiz izangara eta aldi bakoitzean hilabete eman dugu, haurrekin, adaptazio moduan.Haurra ez bada gurasoekin moldatzen, ez dute ematen. Bestalde, oso garestia da.Bidaiaz gain, tramite guztiengatik ordaindu behar da, ahalik eta azkarren eginditzaten. Bigarren aldian askoz ere erosoago ibili ginen, noski. Gainera, lehenpistola gehiago ikusten ziren kalean. Hemen askoz ere hobeto bizi gara, bainahango jendea izugarri jatorra da. Dena den, Kolonbian eman dugun denbora osoluzea egin zaigu, ezin baita hemengo askatasunarekin mugitu eta ez baikaraoporretara joan", diote.
Amerikara joatea azterketa batera joatearenmodukoa izan da beraientzat eta edozein huskeriarengatik suspenditu daiteke."Mutikoari izena aldatu genion eta berarekin elkarrizketa izan nahi zutenbere izen berriarekin ados ote zegoen jakiteko. Abokatuak arazoak izanzitezkeela esan izan baligu, ez genion aldatuko!".
Seme-alabak izatea aspaldiko ametsa zuten etaguztiak merezi izan du. "Mirenhiru urterekin etorri zen eta berehala moldatu zen. Jon, ordea, sei urterekin etorri da eta zailagoa egiten ari zaigu.Han sustraiak eta lagunak zituen, kaleko legea besterik ez zuen ezagutzen,jasandako tratu txarrak gogoratzen ditu, Lehen Hezkuntzako lehen mailan hasibehar izan du eskolan… Dena den, primeran moldatzen ari da eta dagoenekoeuskaraz hitz egiten hasi da", diote gurasoek harro.
JoseLuisek eta Amaiakhaurrak adoptatu dituzten beste familiabatzuekin harremana dute, Kolonbian eraikin berean eman baitzuten hilabete."Guztiek haurrek arauak ez dituztela ezagutzen diote. Gainera, hasieran,hona etorri eta eskean ematen dute egun guztia. Mutikoak ez du ulertzenzergatik joan behar den bi aldiz ikastolara egun bakarrean eta nahi zuen orduanjan eta lo egitera ohitua zegoen".
Bestelakoan, gainontzeko gurasoen arazo berakdituzte. "Izugarri maite ditugu eta ez genituzke ezergatik aldatuko.Gainera, haur hauek irekiagoak eta goxoagoak dira". Mirenek Jon anaiatxikiari asko laguntzen dio. "Gure asmoa bakoitzak bere gela izatea denarren, ez dute elkar banandu nahi. Jonenerreferentzia bere arreba da eta horrek asko pozten gaitu eta laguntza handikoada".
Adoptatzeko asmoa dutenei, zalantzarik ezizateko gomendatzen diete. "Haurra ematen dizuten unea zoragarria da,nahiz eta gero gogor samarra den etxean bat gehiago izatera moldatzea. Neskakez zuen gurekin etorri nahi eta negarrez hasi zen. Mutikoa, ordea, gure zainzegoen eta besarkada bat eman zigun. Egia esan, gogorra da halako gauza txikianorberarentzat hartzea. Ez dakigu ondo zer pasatu daitekeen haurren burutik, bainagerta dakiekeen onena beraien kargu egingo diren gurasoak topatzea da. Han,kalea beste irtenbiderik ez dute: familiak eta estatuak ez dute euren karguegiterik".
Dena den, seme-alabek euren jatorrizkoherrialdea ezagutzea nahi dute. "Jonenbila joan ginenean Miren eramangenuen eta ez zuen hura ezagutzeko gogorik erakutsi. Hori aldatu egingo delapentsatzen dugu. Guretzat ere Kolonbia herrialde berezia da eta bere familiaezagutu nahi badu, ez diogu ukatuko".
Lasatarrek ez dute beste haurrik adoptatzeko asmorik. "Gazteagoak izangobagina bai, baina bigarrengoa ekartzea gehiegi kostatu zaigu… Txinatar batekartzeaz hitz egin genuen, baina asmoa alde batera utzi beharko dugu".
Casado-Prieto sendia: “Ez da komeniherrialde batekin tematzea, denbora eta indarra galtzen baita”
SantiagoCasadok eta MariaLuisa Prietok ezin zuten haurrik izan eta adoptatzea erabaki zuten. Perunsaiakera antzua egin ondoren, Txinara joan ziren eta Nuria ekarri zuten. Ondoren, Iker ekarri zuten Ukrainiatik. Haurrikgabeko familiari zer edo zer falta zaiola uste dute eta zalapartarik ez dafalta Zumarragako Urola kaleko euren etxean.
Medikuengana hamaika joan-etorri egin ondoren,90eko hamarkada erdialdean Maria Luisaketa Santiagok adoptatzea erabakizuten. "Bikote gaztea ginen eta etxean zer edo zer falta zitzaigula ustegenuen. Lehen ahaleginak Perun egin genituen, baina asko ari zen luzatzen etaTxinara joatea erabaki genuen", diote.
MariaLuisa arduratu zen lan guztiaz. "Ez genekien zeregin behar zen eta Eusko Jaurlaritzara jo nuen. Hemengo haurren bat hartzekoeskaera ere egin genuen, baina ia ezinezkoa da lortzea. Hori dela eta,kanpoaldera begira jarri ginen. Marisol Hurtado abokatuak lagundu zigun. Lehenahalegina Perun egin genuen, baina istilu politikoak izan ziren eta gobernuakadopzioak mugatu zituen. Zorionez, lortutako agiriak bigarren saiakerarakobaliagarriak ziren", dio.
Horri esker, uste baino azkarrago lortu zutenTxinatik Nuria ekartzea."Bertara heldu eta berehala ezagutu genuen umea, hotelean bertan. Ezustekohandia izan zen, hurrengo egunerako espero baikenuen. Lehen egunean negar askoegin zuen, baina halako batean lo hartu zuen. Lasai eta zoriontsu esnatu zen,ezer gertatu ez balitz bezala. Ondorengo egunetan Txinako gobernuak eskatzenzituen paperak egin behar izan genituen", diote.
Nuria bi urte bete aurretik etorri zen Euskal Herrira eta berehala moldatuzen. "Hasieran keinu bidez moldatzen ginen berarekin, baina ez genuenarazorik izan. Eskolan primeran zihoala ikusi genuenean, bigarrenaren bilajoatea erabaki genuen. Mutikoa nahi genuen eta Ukrainiara joatea gomendatuziguten. Lehen aldian lortutako agiri guztiak baliagarriak izan ziren. Izanere, bost urteko balioa dute", azaldu dute.
Hala ere, ez zen batere samurra izan."Gogorra izan zen, Ukrainiara bakarrik joan baikinen. Familia baten etxeanizan ginen, galduta sentitzen ginen. Ez ziguten haurra utzi eta eguneroumezurtz-etxera joan behar izaten genuen bisitatzera. Han bakarrik genuenitzultzailearen laguntza".
Haurra Odesan hartu zuten eta, ondoren,Kiev-era joan ziren. "Espainiar estatuaren adopzio baimenarekin joan gineneta han ukraniarrena lortu genuen. Estatuak Iker utzi besterik ez digu egin: 18urte bete arte bi nazionalitate izango ditu eta, orduan, berak aukeratuko duzer nahi duen. Futbolari ona bada, Athletic-era joan dadila behintzat!",dio aitak txantxetan.
Iker 2001ean etorri zen, bi urte zituela, etahasieratik oso ondo moldatu zen bere arrebarekin. "Egun haserrealdigehiago dituzte, adinaren kontua izango da…", azaldu dute Santiagok eta Maria Luisak.
Casado-Prieto familiak gertutik jarraitzen ditu Txinako eta Ukrainiako gertakariak."Herrialde atzeratuak dira, gurearen parean. Egunen batean itzultzekoasmoa dugu, baina dirua behar… Haurrek euren dokumentazio guztia dute.Badakite elkarren beharra genuela eta horregatik etorri zirela. Bai guk eta bai beraiek arreta berezia jartzendugu telebistan Txinaz edo Ukrainiaz hitz egiten dutenean".
MariaLuisak eta Santiagokez dute hirugarrengo haurra ekartzeko asmorik. "Hobe bi ondo egotea, hirugaizki baino", diote. Haurren bat adoptatzeko asmoa dutenei aurreraegiteko gomendatzen diete. "Jendea etorri izan zaigu informazio eske.Haurra ekarriz gero, biologikoa izango balitz bezainbeste maiteko ote dutenbeldur ez izateko esaten diegu". Beste gomendio bat ere badute."Oztopo gutxien jartzen dituzten herrialdeetan egin behar dira eskaerak.Ez da komeni herrialde batekin tematzea, denbora eta indarra galtzen baita.Marisol Hurtado abokatuari eskerrak eman beharrean gaude, asko lagundu baikintuanagiri kontuan. Maria Hurtadorengurasoekin ere harremanetan jarri ginen. Izan ere, beraiek izan ziren herriratxinatar ume bat ekartzen lehenak. Besteen esperientzia oso baliagarriada", dio Maria Luisak.
Yolanda Luzuriaga: “Hiru urtetan stresshandia jasan nuen eta helburua lortu nuenean ez nuen sinesten”
YolandaLuzuriaga eta AntonGarcia 1993an ezkondu ziren eta, seme-alabarik ezin zutenez izan, haur batadoptatzea erabaki zuten. 1998an Janayekarri zuten Errumaniatik. Iaz Yolandaalargun gelditu zen eta alaba laguntza handikoa izaten ari zaio aurreraegiteko.
Seme-alabarik izateko zailtasunak zituztelajakinik, berehala erabaki zuten adopzioaren aukera hartzea. "In vitro-abaztertu eta lanean hasi ginen. Hiru urte kosta zitzaigun. Lehen saiakera gaizkiirten zen eta bigarrengoan gure helburua lortu genuen. Umea ezagutu eta ezinekarri izana oso gogorra izan zen. Hasieran gure kontura jardun genuen,Errumaniako abokatuen laguntzaz, eta bigarren saiakeran Elorrioko elkarte batenlaguntzaz aritu ginen", dio Yolandak.
Garai hartan bikote askok hautatu zutenErrumania. "Gu horretan geundela zailtasunak jartzen hasi ziren. Hemenegokitasun testa egiten hasi ziren garai berean gertatu zen hori. Euskadimailan, gu izan ginen test hori egiten lehenak. Asko mugitu ginen eta telefonoasutan egoten zen. Oso urte gogorrak izan ziren, ez dizkiot inori opa. Semea edoalaba izateko gogo handia nuen, dena ondo irtetea nahi nuen… eta gaizkipasatu nuen. Urte asko igaro dira ordutik eta arraro samarra egiten zait berriro gai horri buruz hitzegitea".
Janayk 21 hilabete zituen Euskal Herrira etorri zenean. "Bost egunbesterik ez genituen eman Errumanian berarekin. Pentsa zer nolako hotza egingozuen abendua izanik, baina nik ez nuen sentitu: oso urduri geunden eta gaueanez genuen loak hartzea lortzen. Umeari begira igaro nituen gauak".
Umea hartzea pozgarria, baina aldi bereangogorra izan zela dio. "Oso pozik nengoen, baina kontuan izan behar dahaurra bat-batean ematen dutela. Bat-batean ama nintzen, ez nekien zer zetorkidangainera eta beldurra eman zidan. Egia esan, haurra primeran moldatu zen. Niregehiago kostatu zitzaidan etxeko egoera berrira moldatzea. Nire ustez, hiruurtetan stress handia jasan nuen eta helburua lortu nuenean ez nuen sinesten.Gainera, mundu guztiak zoriondu egiten ninduen eta ni lur jota sentitzennintzen".
YolandaLuzuriagak erditzearen ondorengo depresioaren modukozer edo zer izan zuela uste du. "Erditzea zer den ez dakit, baina hau osogogorra da. Haurdunaldian egoera kontrolatua dago, baina adopzio prozesuan ez.Arazoren bat sor daitekeen arren, haurdun dagoenak ekografiak ditu, badakihaurra noiz jaio behar den… Haurra hartu ondoren, gaizki pasatu nuen. Jendeaskok ez zuen ulertzen zer gertatzen zitzaidan eta nik ere ez askotan. Alabarekineta senarrarekin etxean lasai egoten uztea besterik ez nuen nahi, baina jendeasko etortzen zen haurra ikustera".
Zorionez, bolada txar hark gutxi iraun zuen."Normaltasuna lortu genuen eta umeak ez zuen inongo arazorik izan eskolan.Haurtxoa zela ekarri genuen eta hori oso mesedegarria da", dio Yolandak.
Ama-alabak ez dira Errumaniara itzuli."Oso argi dut egunen batean berriro joango naizela. Niretzat herrialdeberezia da eta alabarentzat ere bai. Hazten joan den heinean bere bizitzarenistorioa kontatu diogu, bere hobe beharrez, adopzioa gauza normala da eta.Telebistan Errumaniari buruzko zer edo zer ateratzen den bakoitzean, biok adientzuten dugu".
Urretxu-Zumarragan gero eta errumaniar gehiagodaude. "Ospe txarra dute, baina guztiak ez dira berdinak. Hara joan etanola bizi diren ikusi behar da. Beraien aldean, gure bizimodua luxuzkoada".
YolandaLuzuriagak eta AntonGarciak ez zuten bigarren seme-alaba adoptatzea pentsatu. "Ezkonduaurretik ere, neska bat izateaz hitz egiten genuen. Lortu genuen eta ez genuenseme-alaba gehiago izateaz hitz egin".
Yolanda oso gustura dago alabarekin. "Jainkoari eskerrak eman behardizkiot Janay izateagatik. Alargungelditu ondorengo hilabete hauek oraindik eta gogorragoak izango ziren hemen ezbalitz. Bai nik eta bai ingurukoek neure-neurea ikusten eta sentitzen dugu etahala da. Bere istorioa du eta hori errespetatzen dugu, baina ez dugu adoptatubezala ikusten".
Adoptatzeko asmoa dutenei, aurrera egiteagomendatzen die. "Esperientzia gogorra izan zen, baina polita. Gainera,elkarri laguntzen diogu: gu asebete gintuen eta haurrari han izango zuenbizimodua baino hobea eskaini diogu. Hango umezurztegietan haurrek gurekinekartzeko erregutzen zigutela ikusita, inongo zalantzarik gabe gomendatzen dutadopzioa".
Luzuriagak asko erreparatzen die adoptatutakoumeei. "Haur hauek bereziak direla uste dut eta gai hau telebistanjorratzen den bakoitzean arreta berezia jartzen diet. Errumanian ezagutugenituen familiekin harremana dugu eta bazkariak egin izan ditugu. Oso lagunbereziak dira eta asko lagundu izan diogu elkarri zailtasun uneetan. Adopzioprozesuak asko elkartzen ditu familiak".
Mari Jose Fernández: “Bagenekien ezer gutxikonponduko genuela, baina baten bizimodua hobetuko genuen sikira”
Askok gogoratuko duzuen moduan, duela 10 baturte txinatar umezurtz-etxeetako baldintza kaxkarrei buruzko erreportaje osogogorrak eskaini zituzten telebistan. Hura ikusita, Pedro Luis Hurtadok eta MariJose Fernándezek neskatxa txinatar bat adoptatzea erabaki zuten. Bikote honekbi seme-alaba zituen dagoeneko.
MariJosek txinatar umezurztegiei buruzko dokumentalek askohunkitu zutela dio. "Seme-alaba bakarra izaten uzten zieten eta, neskajaioz gero, abandonatu egiten zuten. Umezurtz-etxeak neskaz josita zeuden etaoso baldintza txarretan bizi ziren. Haur bat ekartzea erabaki genuen.Bagenekien gure erabakiarekin ezer gutxi konponduko genuela, baina batenbizimodua hobetuko genuen sikira".
Mariak urtebete eskas zuen Euskal Herrira etorri zenean, duela hamar urte."Unaik bi urte bakarrik zituen Mariaekarri genuenean, baina dokumentalak ikusi aurretik ez genuen hirugarrenseme-alaba izateaz hitz egin".
Ez zen lan erraza izan. "Garai hartanEspainiak ez zuen oraindik hitzarmenik Txinarekin eta oso zaila zen informazioalortzea. Gu helburua lortu zuen Puerto de Santa Mariako familia batekin harremanetan jarri ginen eta haiek esanziguten zer agiri behar genituen. Asko izan ginen Txinako umeak adoptatzekoasmoa azaldu genuenak eta azkenean Txinak eta Espainiak hitzarmena sinatu zuten.Ordurako guk agiri guztiak prest genituen eta prozesua ez zen luzea izan:agiriak txinerara itzuli behar ziren eta, ondoren, legeztatu. Dokumentuakentregatu eta bederatzi hilabetera Mariarenbila joan ginen", laburbildu du MariJosek.
Egun prozesua luzeagoa da, baina baitaerrazagoa ere. "Oso ondo antolatuta dago, horretaz arduratzen direnelkarteak baitaude. Guk, ordea, gure kabuz egin genuen. Dena den, ez zitzaidanprozesua luzea edo gogorra iruditu. Seme-alabarik ez duenari, seguruenik,luzeagoa egingo zaio", aitortu du.
MariJose eta bere senarra Txinara joan behar izan zuten."Maria Hong Kong ondokoprobintzia batekoa da. Pekinera joan behar izan genuen eta handik Mariarengana. 11 egun eman genituenbertan eta ez genuen egokitasun probarik pasa behar izan. Zazpi familia joanginen".
Maria haurra zen oraindik etorri zenean eta berehala egokitu zen EuskalHerriko bizimodura. "Alaba nagusiak, Laiak, 10 urte zituen eta oso gusturahartu zuen. Unai, berriz, oso txikia zen eta ez zen konturatu. Oso ondo moldatzendira elkarrekin. Niri, berriz, dagoeneko ez zait txinatarra denik iruditzen.Oso erraza izan da dena. Haurren heziketari dagokionez, ez dut inongo alderiknabaritu bi nagusien eta Mariarenartean".
Haurdunaldia eta erditzea zein adopzioa osoaberasgarriak direla dio. "Adopzioa ez da erditzea, baina hori ere osogauza berezia da. Eman ziguten une berean haurrak heldu egin ninduen eta ezzuen beste inorekin joan nahi. Oraindik Txinan geundela, gauean jaiki etahaurra begiratzera joaten nintzenean, ezberdina da, baina hau ere gurea dapentsatzen nuen. Guk berari lagundu diogu, baina berak guri eskaini digunaaskoz ere gehiago da".
Hala, MariJose Fernándezek aurrera egitea gomendatzen die haurren bat adoptatzeapentsatu duten guztiei. "Hemengo haur bat adoptatzea ia ezinezkoa da. Guk,adibidez, dagoeneko bi seme-alaba izanda, ezin genuen. Harreran hartzeaeskaintzen dute, baina oso gogorra izango da gero bere jatorrizko gurasoeiitzultzea. Munduan haur asko daude guraso premian. Ez dago garestia dela esaterik.Jendeak eskatzen ditu maileguak, bada, autoak erosteko? Nire lagun batzuekhaurra adoptatzeko eskatu zuten. Guri milioi eta erdi pezeta inguru kostatuzitzaigun, baina egun merkexeago dela uste dut".
Garai hartan ez zen horren arrunta haurrakadoptatzea. "Maria TxinatikEuskal Herrira etorri zen lehenengoa izan zen eta ETBkoek deitu zigutenelkarrizketa bat egiteko. Haurrak oso txikiak ziren eta kontua normaltasunhandiagoz ikustea nahi genuen. Egun kanpoko askoz ere haur gehiago adoptatzendira", dio.
Mariak aspalditik du bere istorioaren berri. "Psikologoek haurrei denaazaldu behar zaiela diote. Hasieran jendeak txinatarra dela gogoraztea ezzitzaion gustatzen, baina dagoeneko berdin zaio. Oraingoz ez du Txinara joatekogogorik, baina txineraz ikasten ari da. Dena den, ez du bere jatorrizkogurasoak ezagutzeko aukerarik. Izan ere, autobus geltoki batean utzi zuten.Zortea izan zuen, hala ere, beste haur batzuk zelaietan uzten baitituzte etahil egiten baitira. Txina guretzat herrialde berezia da. Oso ondo hartugintuzten eta adopzioen gaia serio jorratzen dute. Ez dago mafiarik, legea osozorrotza baita. Pentsa, Tianamen plazan poltsa ahaztuta utzi nuen eta ez zueninork eraman!".
Azkenaldian zenbait gauza aldatu dira."Adinari dagokionez, duela gutxira arte 36 urtetik gorako guztiek adoptatuzitzaketen Txinako haurrak. Orain, berriz, 50 urte baino gutxiago izan behardira". Mari Josek eta beresenarrak ez dute beste haur bat ekartzeko asmorik. "Gustatuko litzaidakeeta noizbait pentsatu izan dut, baina berandu samar da dagoeneko berriro halakoprozesu bati aurre egiteko".