Barru-barruraino sartzen da
Zein? (Bizkaia, Sopuerta) taldearen musika. Beharbada, lantzen dituzten doinuak arrotzak direlako. Bai, behintzat, gure inguruan. Bi disko besterik ez dituzte kaleratu, baina zer nolakoak biak: Seiehun eta bi (2002, Metak) eta Photograma (2004, Metak).
Sekulakoak! Ama Say-ren errautsetatik jaio zirenez, normala perlak sortzea. Sentimenduak modu gordinean igortzen dituzte. Horretarako ezin aproposagoak dira, nola euren letrak hala kantetako atmosferak. Ñabardurek soinua ederresten dute, baina efektuak apenas daude. Zuzenak dira. Eta erritmoekin jolas egitea gogoko dutenez, rock, punk, garage, blues, pop eta noisearekin margotutako pinturak osatu dituzte. Izerdiaren, kearen, garagardoaren, gauaren edota sexuaren usaina darie abestiei eta hitzei. Gordintasuna.
Igor Susaeta