Egun gutxian, ubelduak ezabatu egin ziren nireazaletik, oroimenetik ez, ordea. Erietxera zuzendu nintzen gure haurtxoa ongizegoela ziurtatzeko. Hilabete baten buruan seme txiki bat izango genuen, mutikotxiki polit bat. Ordurako sehaska lortu nuen, amak artilezko pare bat jertseegin zituen beretzat, arropa erdi erosita geneukan eta lagunek umea heztekoaholku andana eman zidaten. Dena prest zegoen nire aldetik, arrosa kolorekoetorkizuna imajinatzen niharduen, sekula etorriko ez zen hori. Eta etorrikobazen margo arrosa ubel kolore ilunak zikinduko zuenaren jakitun nintzen.
Hurrengo goizean taberna garbitzera joannintzen nagusiak jai eman nahi izan arren. Ohi bezala garbi- garbi utzi nuen dena.Taberna garbitzearen lan txikia huskeria bazen ere ez zetorkigun gaizki.Senarra, aldiz, bazkalorduan kopetilun itzuli zen etxera, lanean ezer onikgertatu ez balitzaio moduan. Janariaren inguruko purrustada baldarrak etaerantzun txarrak eman zizkidan, eztabaidan aritu ginen, baina zorionez,tira-bira ez zen ahotik eskuetara heldu. Gauean, berriz, masaileko bat izan zenprotagonista. Ezin nuen ulertu gure bizitzako unerik ederrena, haurrarenjaiotza, zergatik hondatzen zuen era honetan. Honela igaro ziren hiru aste,pare bat masaileko eta mila eztabaida, irribarrerik ez.
Astearte goiz batez gertatu beharrekoa gertatuzen, urak egin nituen etxeko sukaldean. Bizilagunari laguntza eskatu eta harkeraman ninduen eritetxera. Erditzea primeran joan zen, baina orduan ere bera ezzegoen nire alboan; zergatik? Gure maitasuna kolokan jarri nuen une bakarraizan zen hura. Arratsaldean ahizpa eta ama bisitan nituen dagoeneko, opari batedo beste eskuetan eta irribarrea aurpegian. Gustura hartu nituen nire gelan, maiteninduten seinale zen. Senarra, ordea, hortik zehar zebilen oraindik; zergatik?Iluntzean etorri zen azkenean, eta azken hilabeteetako lehen irribarre marraztuzitzaion aurpegian. Une batez kolokan jarritako amodio hutsal hori sendobihurtu zela iruditu zitzaidan.
– Zer izen jarriko diogu?-galdetu nionapal.
– Ez dakit, nahi duzuna baina nik Iñigojarriko nioke.-erantzun zidan berak ere apal. Beste norbait zirudien.
– Ados, gustuko baduzu hala izango da,Iñigo.- zerbait sentitu nuen semearen izena lehen aldiz ahoskatzean.
Lau egunetan etxean ginen eta hurrengo goizeanjai hartu zuen senarrak. Iñigorekin parkean paseoan ibili ginen, behingoagatikfamilia bat ginen, ametsa zen. Eguna loriatan pasa eta elkarrekin lokartuginen, senar emazte arrunt oro bezalaxe. Goizean esnatzerako senarra ez zegoenohean, lanera joana zen eta iluntzera arte ez zen itzuliko lan kontuak zirelaeta. Amarenera joan nintzen bazkaltzera, ahizpa eta koinatua ere azaldu ziren.Momentu goxoa pasa genuen haurra goretsiz, errealitatea simulatuz eta geroaarrosaz margotuz.
Iluntzean amaitu zen ametsa; bera etxera helduzenean. Jenio bizia zekarren, ezer onik ez. Nik animatu nahian zein ongi pasanuen azaldu nion, baina horrek gehiago haserrerazi zuen. Lau hitz esan zizkidan:
– Zu lasai, ni, aldiz beti lanean!
– Nolabait atera behar dugu bizimodua,maitea.-erantzun nion goxo.
– Isil zaitez! Has zaitez zu ere lantaxuzkoago bat egiten.- berriz ere bortizki zuzendu zitzaidan.
– Ez da horretarako une onena, haurramunduratu berri dut.
– Ni naiz hemen izerdia ateratzen duena, nibakarrik. Eta ez alderantzizkorik esan!-lehengo senar bera zen berriro.
– Biok egiten dugu ahalegina,badakizu.-iradoki nion ahotsa apur bat sendotuz.
– Alderantzizkorik ez esateko agindudizut!- orduan hasi zen guztia.
Masaileko bat eman zidan eta Iñigori besotikheldu zion. Bortizki mugitzen zion beso txikia kristorenak eta bi esaten zituen artean. Min egiten ari zitzaion. Unehartan, bereganako gorrotoa sentitu nuen lehenengoz. Ni ubeltzea ,tira, bainanola uki zezakeen haurra?! Guztiarekin bukatu behar nuen. Ohean sartu nintzenberari bizkarra emanez eta esna mantendu nintzen bera lo seko zegoela ziurtatuarte. Ordu bata inguruan maletan zer edo zer sartu eta etxetik alde egin nuensemearekin.Ahizparenera joan nintzen eta ni han agertzeak gehiegi ez zuelaharritu iruditu zitzaidan. Hark zioenez noizbait pasa behar zuen. Goxo hartuninduten eta jatekoa eskaini zidaten baina nik lo egitean pentsatzen nuen,hurrengo eguna ezberdina izango zelakoan.
Hurrengo goizean salaketa jarri nuen eta askokostata ere azkenean epaiketan sententzia nire aldekoa izan zen; senarrakezingo zuen nigandik 200 m baino gertuago egon.
Egun horietako batean gogoetan aritu nintzeneta begiak zabaltzea asko kosta zitzaidala ohartu nintzen. Nola utzi nion nirekinnahi zuena egiten? Semeak dena ulertarazi zidan amodio hura maitasuna ez zelasinestea gogorra egin bazitzaidan ere. Ez nekien bihotzak ubelduek baino minhandiagoa eman zezaketenik. Jainkoari eskerrak, aurreko egunekoa ez zen bestejipoi bat gehiago izan, azken jipoia izan zen.Ongi egin nuen azken puntuajartzearekin, maitasuna ezin zen ubelduz eta malkoz elikatu. Salaketaz bat,dibortzioa sinatu nuen eta semeari izena aldatu nion. Txikikeria bat badirudiere, ez nuen bere oroitzapen txikienik ere nahi, eta gutxiago nire semeak berakhautaturiko izena izatea. Hasier izena jarri nion, bere jaiotza bizitza batenhasiera ez ezik 2 bizitzaren hasiera zelako. Izan ere, nik ordura artebizitakoa ezin da bizitza denik esan. Egia esan, oraindik beldurrez bizi naiz.Eta dena hainbeste maite izan dudan horren erruz.Orain Hasierrentzat bizi naiz,bera da nire ilusioa. Apur bat hazten denean bera sortzen lagundu zidan gizonbat badela esango diot. Ezingo nioke aita bat duenik esan. Eta berak noizbait“aita” deitzen badio malko bat amilduko da nire masailetan behera, begirunerikmerezi ez duen malkoa.