Norteko trenbidea garaiko Madrilgo gobernuaren egitasmoestrategiko garrantzitsua izan zen. "XIX. mendean Espainianahiko atzeratuta zegoen eta gobernu batzuk Espainiako ekonomiaEuropakoarekin lotzen saiatu ziren. Horretarako, elementuinteresgarrienetako bat trenbidea zen. Madril eta Frantzia lotu nahizituzten eta hori Kataluniatik eta Irundik egin zuten".
Estatu espainiarreko gobernuak ez ezik, tokian tokiko Diputazioek ereinteres handia zuten. "Gipuzkoako Aldundiak sekulako interesaazaldu zuen. Madrilgo gobernuak eta Diputazioek jarri zuten dirua.Eskaera publikoak egin zituzten. Jende askok eman zuen dirua, baitaapaizek ere. Zumarragan ere, adibidez, jende askok jarri zuen dirua.Gipuzkoan oso azkar lortu zen behar zen kopurua".
Beste kontu bat, trenbidea nondik pasa zen. Gasteizetik Altsasurajoan behar zuen eta bertatik Donostiara. Errazena eta merkeenaAltsasutik Beasainera zuzenean joatea zen, baina ez zen hala egin."Gipuzkoan barrena sartzeko interes handia zegoen, Debabailarako enpresak ere trenaz baliatu zitezen. Aldundiak oso argizuen hori. Hala, Zegama, Legazpi eta Urretxu-Zumarragatik pasatzeaerabaki zen. Trenbidea luzeagoa izango zenez, bigarrengo diru eskaeraegin zen. Dirua berehala lortu zen eta Altsasutik Ordiziarako zatiaoso azkar egin zen".
Desjabetzek hainbat istilu sortu zituzten, noski. Urretxu etaZumarragan erreka desbideratu egin behar izan zen eta horrek ereberea ekarri zuen. "Ordura arte, ibaia beti izan zen muga.Kontua, mugituz gero, muga non ezarri zen. Hala, ibaia mugitu aurrekomuga mantentzea erabaki zen. Dena den, azkenean, errekak aginduzuen… Toki batzuetan Zumarraga atera zen irabazten eta bestebatzuetan Urretxu. Dena den, ordutik, zumarragarrak lapurrak garaurretxuar batzuen ustez. Izan ere, Zumarragak herri erdian, Zelaikoameandroan, lur pila irabazi zuen. Secundino Esnaola kalearen zatihandi bat Urretxun zegoen duela 200 urte".
Pradak dioenez, Zelaikoan bizi zen familia izan zen euren etxea etalursaila Zumarragara pasatzea eskatu zuena. "Nahiz eta lehengomuga errespetatzea erabaki zen, Zumarragako erdigunea Urretxukoabaino askoz ere gertuago zutenez, oraindik Labeaga kalea egin gabezegoen, Zelaikoa etxean bizi zirenek Zumarragara pasatzea erabakizuten. Udalak euren esku utzi zuen hori lortzea eta Diputazioakbaiezkoa eman zuen. Urretxu aurka azaldu zen eta kontua epaitegietarairitsi zen. 20 urte ondoren, gaia Madrilgo gorteetan aztertu zuteneta haiei logikoena lursail hura Zumarragara pasatzea irudituzitzaien".
Istiluak istilu, 1864ko abuztuaren 15ean Norteko trenak lehen bidaiaegin zuen. "Obra, Sociedad General de CréditoInmobiliario delakoak egin zuen. RENFE 1941ean sortu zen eta, orduraarte, gobernua arduratu zen trenbideaz". Izan ere, garraiobidehonek garrantzia handia du herrialde guztietan. "Garai hartan,trenbide gabe, herrialde batek ez zuen garatzerik. Bagoiak elkarrilotuz, ordura arte baino askoz ere merkantzia gehiago eraman zitekeenbidaia bakoitzean".
Urretxu-Zumarragak ere, trenbidearen eraginez dute egungo izaera."Industri iraultza ekarri zuen. Trenbidea egin aurretik Gipuzkoabarrualdeko bi herrixka ziren: ez zegoen merkataritzarik, eztaindustriarik ere, abeltzaintza eta nekazaritza bakarrik. Eitzakoerrepidea zegoen, XVIII. mendean egina, baina ez zion garapenikekarri herriari".
Enpresak trenbidea egin ondoren ireki ziren. "Hamar urte bainogutxiagora Artiz sortu zen. Non? Trenbidearen ondoan. Hurrengoa Rojoy Zaldua izan zen. Non? Trenbidearen ondoan".
Orbegozo ere, trenbideari esker etorri zen Zarautzetik Zumarragara."Euren produktuak esportatu nahi zituzten eta Udalari lur zatibat eskatu zioten, enpresa ekartzearen truke. TrenbideakUrretxu-Zumarragari aurreko izaera kendu eta berria eman dio:etorkinena. Herria lehen baino aberatsagoa edo hobea den? Ez dakit,ezberdina bai, ordea. Trenbiderik gabe, mendian galdutako bi herriizaten jarraituko zuten. Amezketa modukoak".
Geltokia zuten herri guztiak aldatu ziren. "Lehen, BeasainOrdizia baino txikiagoa zen, Irun Hondarribia baino txikiagoa,Andoain ez zen egun bezain handia… Ez diot herri hauek hobera egindutenik, trenbidearen eraginez aldatu egin direla baizik".
Handik gutxira, Aldundiak Zumarraga eta Bilbo Durangotik lotu beharrazeudela ikusi zuen. "Norteko trenbidea egin eta 15-20 urtera bigeltoki zeuden jada. Bigarren trenbidea ere jendeak ordaindu zuen.Urolako trena, berriz, XX. mendeko 20ko hamarkadan egin zen etaAldundiak ordaindu zuen oso-osorik".
Jose Antonio Soria: “Zumarragan egun 15 lagun gara etagarai batean 30 bat ginen”
Gizon askok lan egin dute Zumarragako geltokian eta Nortekotrenbidean XIX. mende erdialdetik: trenbidea egiten dela, mantenulanetan, makinistak, txartelak saltzen… Egun, 15 bat lagun aritzendira inguru honetan. Beteranoena, Jose Antonio Soria dugu.1971n etorri zen Andaluziatik, baina oraindik ez du azentua galdu.Makina bat istorio ditu kontatzeko.
Zenbat denbora daramazu trenbidean lanean?
38, horietatik 35 Zumarragan. 18 urterekin, soldadutzan nengoela,sartu nintzen RENFEn. Handik hiru urtera lizentziatu eta destinoaeman zidaten. Madrilen lanean nengoela Zumarragako bat ezagutu nueneta hona etortzeko esan zidan. Futbola gustukoa nuen eta hemen Urolasortu berri zela eta jendea behar zutela esan zidan. Lehen partidaBeran jokatu nuen: Aldamarekin, Orbegozoren semearekin… Ez nueninor ezagutzen eta beldurtuta joan nintzen. Itzuleran, afaria egingenuen eta hor galdu nuen lotsa. Hiruzpalau urte eman nituen Urolaneta beste horrenbeste Ilintxan. Izan ere, Legazpira ezkondu nintzen.
Beti sail berean lan egin al duzu?
Bai, elektrizitate kontuan, katenariaren mantenuan. Kontratuasinatzeko orduan urduri jarri nintzen eta katenarian lan egiteahautatu nuen. Andaluzian ez zegoen hemen bezainbesteko katenariarik,baina azkar ikasi nuen… Malagara itzultzeko aukera izan dut, bainahemen ezkondu nintzenez…
Zer aurkitu zenuen etorri zinenean?
Euria ari zuen eta jendea aterkia kolkotik ikusteak, seko harrituninduen. Beso motzetan etorri nintzen ni… Beldurtuta etorrinintzen, hemen jendeak arrautzak txorizoarekin gosaltzen zituelaeta… Kiloko txuletak jatera ere ohitu nintzen! Navarro jatetxeanbisigua jaten genuen hutsaren truke! Jauregi kaleko pentsio bateanegon nintzen hasieran. Gero Bravo ondoko batean. 12 ordu lan egitengenuen eta janaria lanera ekartzen genuen: goizeko 8etan sartzenginen eta iluntzeko 8etan atera. Urretxuko pentsioko nagusiak gizenakeskatzen zituen harategian eta hura jartzen zigun bazkaltzeko.Zakurrek ere ez zuten hura jaten! Tomate frijitua botatzen genion…Tunel barnean jandakoak gara. Tuneletan zuloak eginda daudebazkaltzeko. Beti egunez lan egiten genuen, zirkulazio txikiabaitzegoen. Egun, berriz, mantenu lan guztia gauez egiten da. Pentsa,hemen neguan lan egitea zer den… Brinkolako tunelean sekulako izotzpuskak kentzen genituen, matxura ugari izaten zen.
Izugarri hobetuko zen guztia…
Orain, dena askoz ere modernoagoa da. Lehen, treneko ateak eskuz itxibehar ziren. Orain, Mirandatik zuzentzen da guztia: trenbidea moztunahi badugu, bertara deitu eta kito. Lehen, banderina, txilibitua,orratzak eskuz aldatu beharra, buzo urdina, istripu gehiago… Lankontuan, ordea, okerrago gaude: geroz eta langile gutxiago daude,dena azpikontraten esku utzi da… Dena den, asteburuetan RENFEkooksoilik lan egiten dugu: telefonoa uneoro gainean eraman beharra dut.Perretxiko bila joatea gustatzen zait eta beti telefonoak joko oteduen beldurrez izaten naiz. Orain matxura gutxiago daude, baina lehentelebistan telefonoa entzute hutsak urduri jartzen ninduen.
Segurtasuna ere handiagoa izango da.
Ia ezinezkoa da istripua egotea eta, baldin badago, egiten duenakordaintzen du. Izan ere, oso kontrolatuak gaude. Makinistak bakarrikjoaten dira, baina minutuoro pedala zapaldu behar dute, bestela trenagelditu egiten da.
Zertaz arduratzen zara zehazki?
Otzaurtetik Ormaiztegirainoko kableez. Ohikoena, katenaria haustea,zuhaitz bat erortzea, tren bat bidetik irtetea… da. Bolada kontuaizaten da. Brinkolako tunelean lehergailuak jarri zituztenean, joanbeharra izan nuen. Sartzera gindoazenean, beste lehergailu batlehertu zen. Handik hiru egunetara korrontea ematera joan ginen,beldurrak jota. Tolosan azidoa zeraman tren bat bidetik irten zenekoaere oroitzen dut. Bapore makinak ere ezagutu nituen. Hauetako batpasa ondoren Brinkolako tunela oinez zeharkatu nuen eta aurpegiabeltz-beltz eginda irten nintzen.
Ez da lan samurra izango zuena…
Gu beti azkenak gara. Besteek trenbidea garbitu ondoren hasten dagure lana. Gure trenbide zatian 20 tunel daude eta horrek lanazailtzen du. Brinkolakoak 2.995 metro ditu. Zumarragakoa, berriz,estua da. Trena pasatzen denean, ozta-ozta kabitzen gara bazterrean.
Garai batean are eta gogorragoa izango zen, oraindik…
Beno… posteak purpurinarekin margotzen ematen genuen egun guztia.Orain denak galbanizatuak dira. Euskaldun gutxik lan egiten zutenhemen. Nik bi ezagutu ditut: Azurmendi, Urretxuko arrain-saltzaileenanaia, eta Goldeneko Ormazabal. Euskal Herrian lan asko zegoen etajendeak ez zuen estatuarentzat lan egin nahi. Orain jende gutxisartzen da. Geroz eta lan gutxiago dago. Ordizian tornuak jarri behardituzte eta ez da interbentorerik behar izango. Zumarragan 15 lagungaude egun eta garai batean 30 bat ginen. Leihatilakoek dute langehien eta eurak dira gutxien kobratzen dutenak.
Trenak gero eta hobeak izango dira.
Altaria famatua jarri dute eta alde ederra… Orain, Malagatik9.30ean irteten naiz, Madrilera 13.00etan heltzen naiz, 14.00etanAltaria hartzen dut eta 18.45ean Zumarragako geltokian naiz. Lehen 14ordu behar nituen! Bartzelonara joateko, berriz, oso gaizki dago.Gaueko espresoak, sei bat lagunekin gela berean sartu beharra…Gainera, treneko eserlekurik okerrenak RENFEko langileei ematendizkigutela esango nuke. Beherapena dugulako izango da…Aldirikoetan, berriz, bidaia doanekoa dugu.
Trenbideari kariñoa hartzen al zaio?
Legazpiko lankide batek, oporretan zela, trenbidean zuloa ikusi etaemaztea eraman zuen berarekin hura kentzera. Oraindik bizi da etaeguna trenbide ondoan ematen du. Zer edo zer gaizki doala ikustenbadu, deitu egiten digu. Hori bai RENFE maitatzea! Egia esan, nik eretrenbidea maite dut. Bovadilla, nire jaioterria, Miranda antzekoherria da: trenbideak garrantzia handia du bertan.
Javier Sanchez: “Diskoteketara joan beharreangeltokietara joaten nintzen”
Trenen munduak zaletuasko ditu. Hauetako bat Javier Sanchez dugu. Donostiar honektxikitatik ditu gustuko. Hala 10 urterekin, gurasoek ematen ziotendirua trenean bidaiatzeko erabiltzen zuen. Oso argi zuen RENFErentzatlan egin nahi zuela eta 2000. urtea geroztik Zumarragako geltokianlan egiten du. Bertan miniaturazko tren bilduma aparta du.
Nolatan tren munduarekiko halako zaletasuna?
Ategorrietan jaio nintzen. Geltoki aurrean bizi nintzen eta eskolarajoateko pasonibela pasatu beharra nuen. Trenbide giroa zegoen. Munduhorrek bereganatu egin ninduen. Familian ez dut trenbidean lan eginduen inor.
Nola garatu zenuen zure zaletasuna?
Geltokitik geltokira joaten nintzen: gurasoek emandako lehen sosekinIrunera joaten nintzen. 50-60 pezeta ematen zizkidaten eta txartelakbost duro balio zuen. Joan-etorriko txartela eta pipa paketeaerosteko besterik ez nuen.
Zer egiten zenuen, bakarrik, trenean?
Lehen makinisten ondoan joateko eta beraiekin hitz egiteko aukerazegoen. Beraien laguna egin nintzen. Bestalde, tren zaharrak ikustea,trafikoa, maniobrak, giroa… atsegin nituen. Etxean txunditutazeuden, baina gustura ikusten nindutenez, ez zitzaien gaizkiiruditzen: diskoteketara joan beharrean, geltokietara joaten nintzen.
Zumarragako geltokia ere bisitatu al zenuen?
Bai. Igande batean etorri nintzela oroitzen dut, duela 30 bat urte.Urolako trenean ibiltzeko aprobetxatu nuen.
Adinean aurrera egin ahala, bidaia luzeagoak egingo zenituen.
Mirandara, Iruñara… joaten nintzen egun pasa. Langileekinhitz egiten nuen eta beraien giroan murgiltzen nintzen. Garai hartantrenbideko lana gogorra zen eta zoratuta nengoela esaten zidaten.Lagunek RENFEkoa deitzen zidaten.
Bereziki atsegin duzun geltokirik?
Zamorakoa, esaterako, harribitxia da. Dena den, mugimendua dutenguztiak atsegin ditut. Benetako giroa trenbide asko dituztengeltokietan izaten da.
Oso argi izango zenuen zertan lan egin nahi zenuen…
Toki askotan lan egin behar izan nuen RENFEn sartu aurretik: tabernabatean, farmazia batean… Oso argi nuen trenbidean lan egin nahinuela eta deialdira aurkeztu nintzen. Ez nago gustuko dudan sailean,baina dagoeneko eroso nago eta ez dut aldatzeko asmorik. Aukeran,makinista izatea gustatuko litzaidake.
Zenbat denbora daramazu lanean?
RENFEn 26 urterekin sartu nintzen, 1990ean. Brigadan hasi nintzeneta, deialdi baten ostean, elektrifikazio sailera pasatu nintzen.Tentu handiz lan egin behar da argindarrarekin. 2000. urtean heldunintzen Zumarragara eta hemen bizi naiz. Botatzen ez bagaituzte,jubilatu bitartean hemen lan egingo dut.
Zer moduzko giroa bizi da Zumarragako geltokian?
Ona. Pozik nago. Izan ere, geltoki garrantzitsua da, ez gaude lanfaltan eta ez gara aspertzen. Trenbidea berritzen ari gara eta gauezlan egiten dugu: piezak eta kableak aldatzen.
Trenbideak etorkizun oparoa duela uste al duzu?
Abiadura handiko trenak errepidean eragin txikia izango duela entzundut. Bidaiarientzako soilik bada, ez nau harritzen. Suitzan,Alemanian… trenek kamioiak eramaten dituzte. Kamioilariak eretrenean joaten dira eta geltokira fresko-fresko heltzen dira. Trenean1.200 kilometro egiten dituzte eta, ondoren, kamioian 300 bat.
Europako beste herrialde batzuetan zuen garraiobidea gehiagobultzatzen dela uste duzu, beraz.
Pentsatzeko beste era bat dute eta diru gehiago ematen diote.Espainian, azken 20 urteotan asko hobetu den arren, trenbideaatzeratua dago. Bestalde, trenbide asko itxi dira. Garai batean,beste toki batzuetan ez bezala, ez zen ezer egin garraio hauindartzeko.
Beste herrialdeetako errealitatea gertutik ezagutzen al duzu?
Frantzian bakarrik izan naiz, baina aldizkari asko irakurtzen dut.Beste toki batzuetan, trena hemen autoa bezain preziatua da.Alemania, Austria eta Suitza ezagutu nahi nituzke. Herrialde haietansekulako indarra du.
Jendeak garraiobide hau behar bezainbeste preziatzen duela usteal duzu?
Erabiltzen dutenak oso gustura daude. Izan ere, badakite puntualheltzen dela. Arazoren bat gerta daiteke, baina hori garraiobideguztiekin gertatzen da.
Azaldu al dezakezu zergatik den trenbidea hain garrantzitsuazuretzat?
Deigarria iruditzen zait. Gipuzkoan trenbidearen lagunen elkarteadago eta kidea naiz, noski. Adin guztietako bazkideak ditu etaasteazkenero elkartzen gara Donostian. Gaiarekin zerikusia duen orozmintzatzen gara.
Gainera, miniaturazko trenen bilduma eta maketa bikainak dituzuZumarragako geltokian.
40 lokomotora eta 400 bagoi ditut. Maketak 100 metro trenbide bainogehiago du, bi solairutan. Behekoak trenak gordetzeko etamaniobratzeko balio du eta goikoak zirkulaziorako. Lan eta diru askokostatzen ari zait.
Ba al da bereziki atsegin duzun trenik?
Merkantzia trenak, batez ere. Dena den, Talgoa, espresak… erebaditut. Azkenaldian, modelo asko egiten dituzte eta ildo batjarraitu behar da: ez dago guztiak erosterik. Scalextric-aren modukoada, baina trenekin.
Txaro Uharte: “29 urte daramatzat astelehenetikostiralera, egunero, trenean Donostiara joaten”
Herrian RENFEko aldiriko zerbitzua ezagutzen duen norbait bada,hori Txaro Uharte da. Donostiarra jaiotzez, Urretxura ezkonduzen. Hiriburuan lan egiten zuen eta jarraitzea erabaki zuen. 29 urtedaramatza astelehenetik ostiralera, egunero, trenean Donostiarajoaten. Primeran ezagutzen ditu trenak izandako aldaketak.
Nolatan hasi zinen trena erabiltzen?
Ezkondu eta Urretxura etorri nintzen bizitzera, baina Savin enpresakolana ez uztea erabaki nuen. Arratsaldez lan egitea eskatu nuen:14.00etatik 22.00ak aldera. Hala, etxera izugarri berandu heltzennintzen. 14.00etan lanera heltzeko, 12.05eko trena hartu beharranuen. Orain, berriz, 12.47etako trena hartuta, 13.50ean Donostiannaiz. Lehen baino askoz ere tren gehiago daude.
Abentura handia zen, orduan, Donostiara joatea.
Tren gehienak geltoki guztietan gelditzen zaizkit. Gainera, oso urtetxarrak tokatu zaizkit: atentatuak, barrikadak, bonba-mehatxuak…Bestalde, euria egiten zuenean luiziak izaten ziren, katenariasarritan erortzen zen… Askotan eta askotan, hiru ordu behar zirenbidaia egiteko.
Bi seme-alaba hezi dituzu. Ez duzu meritu makala…
Lanorduen murrizketa eskatu nuen eta iaz arte, egunean sei ordu lanegin dut. Amatasunagatik nuen eskubidearen epea pasatu zenean,enpresari sei orduko lanegunarekin jarraitzea proposatu nion etaonartu egin zuen.
Nolakoak ziren garai bateko trenak?
Atea nahi zenean irekitzea zegoen. Traste zaharrak ziren eta askotangelditzen ziren ez aurrera ez atzera, kea zeriela. Bestalde, egun,aldiriko tren guztiek Brinkola-Irun bidea egiten dute; baina, lehen,asko, Mirandatik etortzen ziren. Hala, atzerapena askoz ere handiagoazen.
Gauzak hala, egungo aldiriko zerbitzua zoragarria iruditukozaizu.
Noizean behin arazoren bat izaten da, baina, normalean, oso puntualakdira. Bestalde, txartel-zulatzaileak lehen baino askoz ereatseginagoak dira eta, arazoren bat badago, horren berri ematen dute.
Zer hobetuko zenuke?
Zuzeneko gehiago jarriko nituzke. Bestalde, udan ordutegia aldatuegiten dute eta zuzenekoak kentzen dituzte. Ikasleek oporrakdituztelako kentzen dituztela suposatzen dut, baina jende askohondartzara joaten dela kontuan izan behar da. Eguraldi ona egitenduenetan, artaldea dirudigu: amak haurrekin eta karrotxoekin, gazteaksurf taulekin… batzuek besteen gainean. Bestalde, aire egokituahotz jartzen dute eta Zumarragako geltokiko pasabidea urez betetzenda euria egiten duen bakoitzean.
Bestelakoan, trena garraiobide ona dela uste al duzu?
Bai: erosoa eta merkea da. Asteburuetan garestia omen da, bainahileko bonoak 60 euro besterik ez du balio. Pertsona urduria naiz etatrenean ematen ditudan bi orduak eguneko lasaienak dira niretzat.Urte hauetan guztietan denetik egin dut: asko irakurri dut,gurutzegramak egin ditut, gakorratza egiten ikasi nuen…
Lagunak ere egingo zenituen.
Azkenaldian bakarrik nabil, baina taldetxo asko izan ditut.Zumarragako ospitalea egin aurretik, esaterako, erizainekin joatennintzen. Egun Donostian bizi den Mantecon itsuarekin makina bat aldizetorri naiz Donostiatik. 89 urteko Ordiziako emakume batek ostegunerotrena hartzen du semea ikustera joateko eta, dagoeneko, lagun minakgara. 15 urte daramatza ostegunero trena hartzen.
Asko aldatu al da trena erabiltzen duen jende mota eta kopurua?
Ez. Goizean, trena ikaslez eta langilez gainezka joaten da. Niklangileekin egin dut harremana batez ere, noski.
Trena autoa baino gustukoago duzu?
Gidatzeko baimena dut, baina oso gutxitan gidatu dut autoa. Geroz etabeldur handiagoa ematen dit. N1 errepidea, gainera, beldurgarria da.Autoan bidaiatuz denbora irabaziko nuke, baina lasaitasuna eta diruagaldu.