Datorren otsailaren 11n, igandea, Ostadar Mendi Taldeak Urola Bailarari ematen ari zaion 4. etapa burutuko du bailarako erdialdeko mugetan, Zumarragatik abiatuta Bidaina gaina bitarteko ibilaldian. Etapa honetan, Transhumantzia bide zaharrak lotuz, Gipuzkoa alde batetik bestera zeharkatzen duen GR-34 ibilbide luzetik ibiliko gara. Ibilaldian ere, Goierriko ermita ezagun batzuk bisitatuko ditugu, hala nola Antio, Kizkitza zein San Gregorio ermitak., Mandubiko estazio megalitikoko trikuharri eta tumulu zaharrak ikusteko aukera izango dugu, Mari Jainkosa bizi omen den Murumendiko tontor mitikotik ibiliko gara eta azkenik, Gipuzkoa erdialdeko lur-sail zabaletatik igaroz,
gurutzez hornitutako Ernio tontorpeko Bidania gainera iritsiko gara.
Oraingoan, ohi ez bezala, oinez abiatuko gara Zumarragako Elizatik goizeko 7:45etan. itzulera autobusez egingo dugu.
Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein
(zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide