Elikagai bat aberastua dela esaten dugu nutriente baten edo gehiagoren kantitatea normalean edukiko lukeena baino handiagoa denean, beti ere aldaketa hau era artifizialean eman bada. Produktu hauen igoera nabarmena izan da. Kaltzioan aberastutako esnea, burdina eta bitaminetan aberatsak diren zerealak…
Osagarri gisa zenbait egoeratan erabiltzea egokia izan liteke (adineko pertsonetan, haurdun dauden emakumeetan), beti ere elikadura osasuntsua eta orekatua lortzeko bada. Aberastutakoen aldekoek, egungo produktuak negutegietan hazi eta kamaretan heltzen direnez, mineral eta bitaminetan urriagoak direla argudiatzen dute. Kontrakoek, aberaste honen ondorioz nutrienteen metabolismoan erreakzio eta desoreka ezberdinak ikusi direla ziurtatzen dute. Laburbilduz, elikadura egoki bat eramatea oreka kontua da. Bizitzako une bakoitzak bere beharrak ditu, ona izan daiteke zenbait momentutan gehigarriak hartzea. Dena den, ez dezagun aberastutako esnearekin, gailetekin eta margarinarekin gosaldu. Oligoelementu gehiegikeria gabezia bezain arriskutsua da.
Izaro Soraluze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide