Behin zerbitzarira konektatuta, guk nahi dugun elementua bilatzeari ekingo diogu,
Buscar pestañan sakatuz. Hemen bilaketarako ezaugarriak zehaztuko ditugu: bilatu nahi dugun artxiboaren izena eta baita izaera ere (audioak, bideoak edo izen hori duten artxibo guztiak bilatu nahi ditugun).
Ondoren aukeratu beheko zerrendan deskargatu nahi duzun artxiboa. Jaisten jarri ditugun elementuak
Trafico izeneko pestañan aurki ditzakegu. Deskargaren nondik norakoak hemen ikusiko ditugu, (kolorezko barra berdez dagoenean deskarga burutu den seinale). Azkenik, jaitsi ditugun artxiboak aurkitzeko:
Mi PC – C: -Archivos de programa – Emule – Incoming karpetara joan. Karpeta honetan gordetzen duguna
emulen konektatuta dauden pertsonekin konpartituko dugu, hau da, hemen dugun guztia edonork deskarga dezake
Emulera konektatuta gaudenean. Halakorik ez badugu nahi, deskargaturiko artxiboak beste karpeta batera mugitu eta kito.
Alex Areizaga