Larrosa koloreko bizitza
omen zen etorkizuna,
ta hautsez betetako etxea
orain bihurtu zaiguna.
Erosketak egin behar dira
lanez beterik eguna,
ez nekien existitzen zenik
arropa argi ta iluna.
Ez nuen oso ondo pentsatu
alde egiteko aukera,
zeinek esango ote zidan nei
joateko neure etxera?
Ondo edo gaizki egin nuen
hauxe da dudan galdera,
dena den pozik gerturatzen naiz
gurasona bazkaltzera.
Jorge Andueza, Pitu