Gertuenen izan dugun bake prozesu saiakerarierreparatuz gero, 98koaz ari natzaizue, hark izan zuen bukaera etahonek daraman bilakaera alderatu baino ez dugu egin behar. Garaihartako prozesua bukatu zenean, ETA-k pertsona baten hilketaren bidezeman zion amaiera su-etenari, eta jarraian, su-etena posible eginzuen adostasun politikoa publiko egin eta bukaera EA eta EAJ-renbizkarrean utzi zuen. Oraingoan argi da atentatua indar froga zela.Zoritxarrez bi hildako eragin zituen, baina gure herriarenaitzakiarekin hildakoek sortzen diguten atsekabea gaindituz gero,garbi dago ETA-k ez ziola prozesuari amaiera eman nahi. Bigarrenelementua ETA-ren komunikatua izan zen. 98an erruak etaerantzukizunak banatzeari ekin bazion, oraingoan, ez du prozesuarihasiera eman zion akordio politikoaren berri eman. Izan ere,akordio politikoaren berri eman izan balu, PSOE alderdia egoera osolatz batean utziko zuen. Prozesua bizi jarraitzen duelako eta akordiopolitikoa PSOE-rekin adostu nahi delako mantendu ditu politikokibizirik PSOE eta Zapatero. Hirugarren eta azken elementu baikorraEspainiako gobernuaren jarrera izan da. Prozesua amaitutzat jotzen duen gobernu batek modu bortitz baten bidez ematen dioamaiera: publikoki amaiera ziurtatuz eta praktikoki ezkerabertzalearen aurkako eraso judizial edo polizial bortitz batiekinez. Horrelakorik gertatu ez izanari itxura ona hartzen diot nik.
Halere, prozesua bizirik badago ere, abantailak etaarriskuak nabaritzen dira. Arriskua: bake militarra eta polizialaeraiki behar duten bi alde nagusiek (PSOE eta ETA) bake prozesuarenaldeko apustua egiteari utzi diezaiokete. Arrazoiak arrazoi,prozesuan sinestu nahi bada, bi aldeek epe motzeko nolabaiteko onuraknabaritu behar dituzte. Gobernukoek edo ETA-koek prozesuaunilateralki amaitutzat jo dezakete bestela. Logika honetan ulertzendira gaur egun gertatzen diren hainbat fenomenoren larritasuna: DeJuanaren egoera, kale borroka, Batasunaren ilegalizazioa, eta abar.Prozesuak pixkanaka baina beti aurrera egin behar du.
Honekin lotuta, hauteskunde egutegia kontrako elementuadugu. Izan ere, PSOE-k mugimenduak egutegi elektoralaren baitanegingo ditu. Zaila ikusten dut maiatzeko hauteskundeak baino lehenarrisku handirik hartzea. Are eta gehiago, hauteskundeetan emaitzaonak ateraz gero, ez al dute Espainiako hauteskundeetan gehiengoabsolutoa lortu nahiko inolako urratsik eman baino lehen? Tentaziohorretan jausten badira arrisku latzean egongo gara. Batek nahi duenbeta agian besteak ezin baitio eman.
Abantailak, ordea, badaude. Lehendabizikoa alde guztienpartetik dagoen inplikazioa. Eusko Jaurlaritza, Ahotsak, Milakabilakaeta nazioarteko bake eragileen inplikazioa elkarrizketa politikoarenaldeko uholde sozialak dira. Denak lagungarriak. Inplikazio sozialakalderdien ardura maximizatu egiten du, eta ez dut uste prozesuarenporrotaren erantzule izan nahi duen indar politikorik dagoenik.Borondate politikoaz gain beharra ere badago kasu honetan. Gureherriak bakea behar duela esatea topikoa da, baina kasu honetan PSOEalderdia bakearen beharrean dago, PP-ren aldean, euskal gatazkarekinamaitu duen alderdia izan nahi baitu.
Elementu asko geratzen dira komentatzeke. Dena dela,argi gehiago ikusten dut beltzuneak baino. Ea behingoagatik herri haunormalizatzea lortzen dugun. Merezi dugu eta.
Martin Aranburu
Politologoa