Nola ikusten duzu elkartea?
Proiektu eta asmo askorekin, egia esan. Azkenaldianaurrekontua asko igo zaigu, ia 100.000 eurokoa da eta borondatezmantentzen den elkarte batentzat asko da hori. Proiektueibideragarritasuna eta iraunkortasuna eman nahi badiegu, gakoabaliabideak jartzea da eta, ahal bada, horretara dedikatuko direnpertsonak ere bai. Hala ere, ditugun lanei eta asmoei erantzutekojende gehiago behar dugu: lan-talde desberdinak ongi osatu eta lanakbanatu. Aurten mintegi bat antolatu nahi dugu elkartearen etorkizunazgogoeta egiteko eta parte hartzea handitzeko formulak bilatzeko.Eguneroko egitasmoetatik aparteko gauza da, baina asko zaindubeharrekoa. Ezinbestekoa.
Zein da Zintzo-Mintzoren ekarpena?
Gure helburu nagusiak euskarazko erabilera esparruaksortu eta herriotako euskaldunak autoantolatzeko baliabideak jartzeada. Horrez gain, Udalek martxan jarritako Normalizazio Planariekarpenak egitea ere bada. Hedabideen arloan, aisialdian,kulturgintzan eta hizkuntza-sentsibiliazioan ditugu jarrita gure eginxedeak. Euskaraz zein hutsune dauden ikusi eta autoantolaketa bidezhoriek betetzea eta gure esku ez badaude bete daitezela aldarrikatzeadira gure asmoak.
Zer diozu egitasmo zehatzez?
Hedabideen atalean Otamotz aldizkaria, atari digitalaeta Goierriko Hitzabultzatu ditugu eta eskualdeko telebista ere hor dugu helburutzat.Aisialdian, gaztetxoek euskaraz ongi pasatzeko lekua izan zezatengazte lokala jarri genuen martxan eta sekulako arrakasta du orain.Bertso eskolari dagokionez, une honetan handikeriarik gabeesan dezakegu Euskal Herrian puntakoa dela. Kulturgintzan, festetakoekintzez aparte, beste hainbat elkarte eta pertsonekin KafeAntzokia sortzeko proiektuarekin gabiltza buru belarri.Euskaldunberriak euskaraz hitz egiteko Mintzalaguna proiektuaere hor dago. Baita Liburu lanketa egitasmoa. Eta horrez gain,gure hizkuntza-eskubideak ere aldarrikatu eta horretarakosentsibilizazio-lana jorratu.
Zeintzuk dira 2007rako erronkak?
Hiru erronka nagusi jarriko nituzke nik. Batetik,martxan ditugun proiektuak gehiago sendotu: Otamotz berria,Goierriko Hitza, Gazte Lokala etaBertso Eskola. Bestetik, proiektu berriak martxan jarrieta horri ekin: Otamotz.com atari digitala, Kafe Antzokia etaaisialdi-eskaintza berri bat. Eta azkenik, elkarteannorabidea eta parte hartzea sustatzeko mintegi batenantolaketa. Labur-labur horiek lirateke, nahiz eta gehiago badauden.
Eta aurreragoko?
Euskara elkarte bat bada, hori euskara normalizaturik ezdagoelako da, beraz albiste onena elkarterik ez egotea litzateke.Baina luzerako egongo garela iruditzen zait. Askok ia dena egindadagoela uste badute ere, ez da horrela. Mezu katastrofistak ez ditutatsegin, baina ezta optimistegiak ere.
Zer esango zenieke herritarrei orokorrean eta gazteeikonkretuki elkartera hurbildu daitezen?
Nire ustez euskararen aldeko estrategia eta komunikaziobideak errotik aldatu behar ditugu jendea erakartzeko. Egineuskararen alde leloak ez du ezertarako balio. Are gehiago: gazteeieta ez hain gazteei atzera botatzen die. Gustuko dituzten gauzakeuskaraz bideratzeko aukera eman behar da. Jendeak agian ez du askoezagutzen zer egiten dugun, autokritika ere egin behar da. Agian ezdugu gure irudia gehiegi proiektatu. Lan asko egiten dugu eta ez daikusten. Ez gara oso marketing zaleak, prentsaurreko gutxi ematenditugu eta hemen edozer gauzagatik antolatzen dira…
Dena ez da autokritika izango…
Elkarte asko eta gizarte mugimenduak orokorrean horreladabiltza, ez da gure arazoa soilik. Bestetik, jendearen aldetikdelegazionismoa dagoela iruditzen zait. Euskara teknikariak eta gerozeta egitura hobeak ditugu eta jendeak dena egina dagoela uste du. Ezda hala. Era berean, esan behar dugu gauza puntualak eta ekintzazehatzak egiteko jende asko etortzen dela: Otamotzekkolaboratzaile mordo bat ditu orain, aisialdi-monitoreak… Inguruanjende asko dabil eta 350 bazkide ez da gutxi. Euskara ElkarteenTopagunean gabiltza eta ez gara elkarte txikiena, eztagutxiagorik ere.
Nola ikusten duzu euskararen egoera Urretxu etaZumarragan?
Betikoa, botila erdi beterik edo erdi hutsik ikustenduzun da kontua. Nik ez dut beti berdin ikusten, egia esan.Azkenaldian nahiko aurreratu dugula esan beharra daukat. Nire ustezbadago egitura minimo bat, plan orokor bat badago… Oinarri batjarri da, orain arte ez zegoena, eta oso ondo dago hori. Baina, horibai, udalei euskararen normalizazioa Euskara batzordean edo euskarazinegotzian ez delegatzeko eskatu nahi diet. Sail eta zinegotziguztiek urteko planean euskararen gaia presente eduki beharko lukete,genero berdintasunak edo ingurumen kontuak denok lotzen gaituenbezalaxe. Funtsezkoa da. Nire ustez Euskara batzordeetan garbiikusten dute hori, askotan komentatu diegu eta. Horrez gain, edozeinzinegotzik legediaren oinarrizkoak ezagutzen dituen bezala,Euskararen legeak zer dioen ezagutu beharko luke. Bertan erakundepublikoek bi hizkuntza ofizialetan zerbitzua bermatzeko betebeharradutela dio. Hori betetzen al da? Ezetz esango nuke eta euskaldunonhizkuntza-eskubideak ez dira errespetatzen.
Eta erabilerari buruz, zer diozu?
Egiten den lana ez da islatzen eta euskararen erabileraez da igotzen, gazteen erabilera moteltzen ari da… Planak,egitasmoak-eta behar dira, baina jendeak zergatik ez du erabiltzen?Batetik erabilera-esparruak ez dituelako eta bestetik ez zaiolakomotibagarria. Ba hori ere egin behar dugu, proiektu erakargarriak etairekiak sortu euskaraz, gozamenarekin, dibertsioarekin, ondopasatzearekin… lotuta egongo direnak. Eta euskara betikoklitxeetatik ere askatzen joan, dena ez da txistua eta triki-poteoa.Gogoeta horretatik dator Kafe Antzokiaren ideia.
Zer diozu udalek eta Zintzo-Mintzok sinatu dutenhitzarmen berriaz?
Hitzarmenaren bidez elkarteak finantziazioa jasotzen du:urtean hainbat lan egiteagatik, hainbat diru. Aurten bi Udalek 47.000euro inguru emango digute. Horrek guri egonkortasuna ematen digu, ezbaitugu dirulaguntzen menpe egon beharrik eta oso ondo baloratzendugu. Hitzarmenaren jarraipena ere egiten dugu urtean zehar,jarraipen-batzordearen bidez. Nik uste Udalek ere ondo baloratzendutela. Guk herriari ekarpen bat egiten diogu eta horren aitortza da.Argi izan gainera diru laguntza publikorik gabe hainbat proiektu ezdirela bideragarriak inoiz izango. Autofinantziazioa bilatu behardugula? Ados, horrek autonomia handiagoa emango baitigu, baina dirulaguntzak ere badagozkigu, gure lanaren aitortza dira.