Zer izan nahi zenuen umetan?
Misiolaria edo kimikaria. Munduan zehar gaixo zeudenentzako sendagaiak sortu nahi nituen.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Musika entzutea eta irakurtzea. Astero ordu pare bat ematen dut bakarrik egongelan musika entzuten, lasaitu egiten nau.
Bizitzeko toki bat?
Hemen bizitzea gustuko dut, baina klima eta jendea tropikalagoak izatea gustatuko litzaidake. Komunikatzea kostatzen zaigu.
Egia al da zakurrek postariak gorroto dituztela?
Hala da. Oñatin eta Legazpin aritu naiz gutunak banatzen eta bietan arazoak izan ditut zakurrekin.
Maitasun gutunak ala bankuko fakturak?
Egun bankuko eta epaitegietako gutunak banatzen ditugu gehien. Aukeran, maitasunezkoak banatzea nahiago!
Gustuko aktoreak?
Humphrey Bogart eta Rita Hayworth. Honek liluratu egin ninduen Gilda filmean. Ez zen aktore ona, baina 16 urterekin ikusi nuen…
Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilehoriak gustatu zaizkit beti, baina azkenaldian ekialdeko emakumeak oso erakargarriak iruditzen zaizkit. Edertasun barea dute.
Egindako azken oparia?
Bi MP3 ilobentzat.
Eta jasotakoa?
Jertse bat.
Data bat?
Gertakizunak oso ondo gogoratzen ditut, baina ez datak. Franco hil zen egunean lehenengoz zigarroa erre nuela oroitzen dut.
Neska eta mutil izen bana?
Sonia eta Ander.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Astegunetan Noticias de Gipuzkoa irakurtzen dut eta igandeetan, amaren etxean, DV. Bestalde, El País gustuko dut.
Gustuko telebista saioa?
House eta Anatomía de Grey telesailak. A! Camera Café ere asko atsegin dut. Gainera, irratia entzuteko ohitura dut.
Bereziki gorroto duzuna?
Salsa Rosa eta antzekoak. Telezaborra gorroto dut.
Liburu bat?
La conjura de los necios, El decamerón eta El señor de los anillos, adibidez, asko gustatu zitzaizkidan.
Abesti bat?
2.500 disko inguru ditut, denetik, baina azkenaldian Latin-jazz delakoa entzuten dut gehienbat.
Filma bat?
El halcón maltés, 2001: Odisea en el espacio eta Easy rider.
Soinu bat?
Haizearena, hostoak eta belar altua mugitzen dituenean.
Usain bat?
Maitasunarena, alboan lotan duzun horrena.
Janari bat?
Mundu guztikoa atsegin dut, denetik jaten dut, erraiak izan ezik.
Ura ala…
Normalean ura, baina lagunarteko afarietan ardo ona atsegin dut.