Eva Ammann: “Sistemapenala errepresiboa da, baina giza edukia eman behar zaio eta gazteakpertsonak bezala tratatu”
Adin gabekoentzako zentroak Eusko Jaurlaritzaren eskudaude, baina hauen kudeaketa azpikontraten esku egoten da. ETAkIbaiondon lehergailua jarri zuenez, ez zen enpresarik aurkeztubertako kudeaketaz arduratzeko lehiaketara. Hori dela eta,Jaurlaritza eta espainiar estatuko gizarteratze institutua akordiobatera heldu ziren. Hala, funtzionarioekin oposizioa egiteko aukeraizango zen.
Ibaiondon lan egiteko bere burua aurkeztuzuenetako bat Eva Ammann da, bertako hezkuntza arduraduna.Ammann kataluniarra da, baina euskaldun batekin ezkondu zeneta aspalditik bertan bizi da. Helduen kartzeletan lan egin duZumarragara etorri aurretik. "Jaurlaritzak ez zekin ondo zerzetorkion. Izan ere, gainontzeko zentroak azpikontraten esku daudeeta Eusko Jaurlaritzako funtzionarioek ez dute hona etorri nahi,gazteekin lan egitea oso gogorra baita. Heldu gehienak aukeratu dutenbidearen ondorioz heldu dira kartzelara, baina bizitzak ekarri dituhona gazteak. Batzuen gurasoak kartzelan ezagutu nituen".
Ammann-ekin batera, beste hiru arduradun daude:zuzendaria, administratzailea eta administraria. "Gutako batzukadministrazio zentralak utzitako funtzionarioak gara eta besteakEusko Jaurlaritzakoak. Gainontzeko langileak ez dira funtzionarioak.Asko herrikoak dira, baina kanpotik datozenei kosta egiten zaieluzaroan gelditzea. Izan ere, etxebizitzak oso garestiak dira etahemen goran ez dugu kafetegi bat ere, adiskidantza giroa sortzenlagunduko duen toki bat. Lan baldintza onak ditugu, baina osogogorra da".
Langileen %80 emakumezkoa da. "Hezitzaileak osogazteak dira, baina primeran moldatzen dira eta mutikoen errespetuairabazi dute. Hasieran arazoak izan zituzten, iraindu egiten zituzteneta zigortu egin behar izan genituen. Kontuan izan behar da mutikoindartsuak ditugula. Batzuek 20 urtetik gora dituzte, nahiz etadelitua 18 urte baino gutxiagorekin egin zuten. Zaindariek itxurahutsarekin nahikoa dute errespetua lortzeko, baina neskek besteerreminta batzuk garatu dituzte. Edozein tokitan lan egiteko prestdaude dagoeneko".
Bost eraikinetan, taldetan banatuta, bizi direngazteekin lan egiten dute. "Hezkuntza moduluetan banatuak daude.Bata bederatzi lagunekoa da, hiru zazpi lagunekoak dira eta txikienabostekoa. Bakoitzean koordinatzaile bat eta hamar hezitzaile daude.Gainera, gizarte langileak eta psikologoa daude eta eguneroko medikuzerbitzua. Sekulako muntaia da eta aurrekontu oso handia du".
Egun ia talde guztiak beteta daude. Bertan daudenenerdia arabiarrak dira eta asteburuan herriko mutiko batzuk ere joatendira zigorra betetzera. "Barnetegi baten modukoa da. Taldebakoitzak bere etxea du eta hor logelak, sukaldea, egongela, patioa,komuna… dituzte. Bideo-kontsola eta Canal + izan zituzten, bainagainontzeko gazteek baino gehiago izatea ez zitzaigun normalairuditzen. Telebista eta DVDa dituzte. Familien moduan bazkaltzendute: guztiak elkarrekin esertzen dira eta hezitzaileek aitaren etaamaren tokia hartzen dute. Gazteak nahastuta daude, jarrera txarradutenek besteengandik ikas dezaten", azaldu du.
Gehienak lapurretak egiteagatik, borroketan partehartzeagatik edota Aldundiaren pisuetatik ihes egiteagatik daudeIbaiondon. Etxekoak jo dituztenak ere geroz eta gehiago dira.Batek bakarrik du hilketa bat bere gain. Batez-beste lauzpabosthilabete ematen dituzte bertan, baina azken horrek sei urtetakozigorra du. "Behin baino gehiagotan harrapatu dituztenez,barruan sartzen dituzte. Hona etorri aurretik zainpeko askatasuneanizan dira, gizarte lanak egin dituzte… hamaika tokitatik pasatudira. Hona lehenengoz heltzean beldurtu egiten dira, Ertzaintzaklagunduta etortzen baitira eta hesiak ikusten baitituzte. Hemen zeraurkituko duten azaltzen diet eta arropa garbia ematen zaie: txandalaeta kamiseta. Biharamunean, dutxatik pasatu ondoren, errekonozimenduaegiten zaie. Lehen astean egokitzapena egiten dute eta hezitzaileekinematen dute denborarik handiena".
Gazteek hainbat lan izaten dituzte egunero. "Txandakaharrikoa egin behar dute edota komunak garbitu. Eskolan duten jarreraere puntuatzen da. Bakoitzak beharrezkoa duena ikasten du: gaztelera,irakurtzen eta idazten, DBH… Tailerrak ere badituzte: arotz,lorazain, igeltsero, margolari, elektrikari eta informatikari lanakdituzte. Gimnasia ere egiten dute. Gainera, bakoitzari bere beharrenaraberako plangintza eta helburuak ezartzen zaizkio: bere osasunazarduratzea, denetik jatea… Ostiralean koordinatzailearekinelkartzen dira eta astean zehar egindako lanaren errepasoa egitendute".
Zumarragakoa da, Eusko Jaurlaritzaren zentroen artean,zorrotzena. "Hemen bakarrik daude hesiak. Jarrera ona puntuatuegiten da eta, puntu kopuru zehatz bat lortuz gero, irteeretan partehartzen hasten dira. Beranduago, zentro irekiagoetara joaten dira.Haietatik, pisuetara".
Ammann-ek dioenez, guztiek gauza bat dutekomunean: droga kontsumoa. "Arazo psikiatrikoekin etortzen diraasko, denetarik hartzen baitute: pastilak, kokaina, kola, alkohola,ketamina… Gauza bat dute ona: asteburuetan bakarrik kontsumitzendute eta ez dute mendekotasunik. Hona heldu eta hamabost eguneragazteak hobeto egoten dira. Astelehenero psikologo kliniko batetortzen da eta aurki droga kontsumo arduratsuari buruzko tailerraeskaini behar diegu".
Horretaz gain, Gazte Asanbladakoekin elkarlanean hasidira. "Gaztetxekoak bisitan izan ziren eta aurki batukada,tinbal, txalaparta eta skate ikastaroak eman behar dituzte. Batzuketa besteak oso ezberdinak dira, hemengoek ez dute gizarte gaietaninteresik, baina badituzte gauzak komunean: kirola, adibidez. Lagunakizatera hel daitezkeela uste dut. Herrian integratzeko lehen ekimenada. Zumarragako parrokiako Iñakirekin ere lanean hasi gara",dio Ammann-ek.
Ibaiondoko eta herriko gazteen arteko topaketamamitsua izan zen. "Gureak pijoak dira herrikoen aldean etaazken hauekin ez zutela ezer jakin nahi esan zuten! Almodovarrekpelikula egiteko modukoa izan zen. Fruituak eman ditzake, hemengogazteek asteburuetan ez baitute eskolarik eta asko aspertzen baitira.Gainera, asko etorkinak dira eta ez dute inor hemen".
Ibaiondo herrian ez dagoela ondo ikusia uste dueta irudi hori aldatu beharra dagoela. "Garrantzitsua daherritarrak hona gerturatzea. Udalarekin harremanetan jarri garagazteek gizarte lanak egin ditzaten eta herritarrentzako festaren bategiteko asmoa ere badugu, ate irekien egun modukoa. Bestalde, dendasolidarioarekin elkarlanean aritu gara. Dena den, herritarrekIbaiondo begi txarrez ikusten dutela uste dut. Gurehezitzaileek ere errepresiboa dela diote. Sistema penala halakoa da,baina giza edukia eman behar zaio eta gazteak pertsonak bezalatratatu".
Herritarrei beldurrik ez izateko eskatzen die. "Kontuapur batekin besterik ez da ibili behar. Ez diegu metxerorikedukitzen uzten, adibidez. Separazio gelak ere baditugu, bada-ezpadaere, gazteren bat oso oldarkor jartzen denerako. Kaletik drogeneraginpean etorri direnetan erabili izan ditugu, batik bat.Lasaigarriak ez dizkiegu ematen, egoera guztiontzat arriskutsua ezbada. Dena den, halakoetan ere nahiago dugu psikiatrikora eraman".
Ammann-ek gaztetxoekin lan egitea helduekinaritzea baino gogorragoa dela dio. "Ez diet beldurrik, bainaeurek bizitakoa oso larria da. Ez dute gizakian sinesten, mesfidantzahandia dute. Haurren modukoak dira. Behin mutiko bat zeharo oldartuzitzaidan eta galtzerdiekin elkar jotzen hasi ginen barrukoaateratzeko. Halako batean negarrez hasi zen eta neska lagunaktelefonoz deitu ziolako haserretu zela aitortu zidan. Ordura artelortutako guztia galtzeko zorian izan zen horregatik!".
Gizarteratzea oso zaila dela onartzen du. "Irtenbezain pronto, lehengora itzultzen dira. Izan ere, euren familiak osoegoera kaxkarrean bizi dira. Hezkuntza lan handia eginda ere, osozaila da horri buelta ematea. Atzerritarrak, berriz, hemendikAldundiaren pisuetara joan beharko lirateke. Askotan tokirik ezdagoenez, pentsioetara bidaltzen dituzte. Pentsio batean egoteaguretzat oso atsegina ez bada, pentsa hemen familiarik eta lagunik ezduen batentzat! Batzuek guri deitzen digute lagun giroan egoteko.Gabonetan gurera gonbidatu genituen".
Gazte asko behin baino gehiagotan bidaltzen dituzteIbaialdera. "Hemen familiarik ez duten atzerritarrek dena aurkadute: ez dute paperik eta 18 urte betetzen dituztenean Aldundiak berekargu egiteari uzten dio. Gizarteak eta instituzioek eskaintzahandiagoa dute presoentzat adin txikikoentzat baino. Azken hauek askodira".
Irtenbidea ez da erraza, ordea. "Nire ustezzentroetako irakaskuntza premia handiena duten lanbideetarabideratuta egon beharko litzateke. Mutiko hauek mekanika izugarriatsegin dute, adibidez. Udaltzainek txikituta zeuden hiru moto zaharekarri zituzten eta berehala lortu zuten hiruekin ibiliko zen batosatzea. Bestalde, sistema malgua izan behar da: ondo egiten duenarisaritu egin behar zaio, sisteman sinestu dezan".
Kale borrokagatik zigortutako gazte bakarra pasatuda Ibaiondotik, Mikel Arretxe donostiarra.Arretxeren eta gainontzeko gazteen artean sekulako aldeazegoen. "Oso gustura izan nintzen berarekin, hezitzaile batgehiago zen. Erreferentea zen gainontzekoentzat: guri baino kasuhandiagoa egiten zioten. Hemen edukitzeak ez zuen zentzurik etazainpeko askatasuna eskatu nuen berarentzat. Audientzia Nazionalerajoan ginen eta oso gaizki atera zitzaigun. Gauza onak besterik ezinnituen esan berari buruz, baina Madrilgo Los Rosales zentroan sartuzuten. Oso esperientzia tristea izan zen niretzat, justizian sinestenbaitut. Afaria zor diot. Madrilen era batera portatzen zela etaZumarragan beste batera esan zion epaileak eta ea hori zergatikegiten zuen galdetu. Berak Zumarragan pertsona bezala tratatzengenuela erantzun zion. Hori entzun nionean, horren gaizki egiten ezdugun seinale iruditu zitzaidan".
Mikel Arretxe: “Bertakoarauak deseginda dauden familietatik doazenentzat ondo daude, bainaez da guretzako tokia”
Ibaiondotik pasatu diren gazte gehienakkanpotarrak dira, baina euskaldunak ere izan dira. Hauen artean MikelArretxe donostiarra da. Hamasei urte zituela ETAri laguntzealeporatu zioten eta bi urte eman ditu adin gabeen zentroetan:lehenengo Madrilgo Los Rosalesen, gero Zumarragan eta, azkenik,berriro Madrilen. Zumarragan hiru hilabete pasatxo egon zen, iaz.Madrilen baino askoz hobeto tratatu zutela dio, baina hemengoa erekartzela dela gogorazi nahi du.
Noiz izan zinen Zumarragan?
Iazko ekainaren 13an joan eta ia urrira arte izannintzen.
Zer aurkitu zenuen bertan?
Erreformatorioa da. Ibaiondoko arauak desegindadauden familietatik doazenentzat ondo daude, baina ez da guretzakotokia. Euren proiektuak ez du balio niretzat, ezin bainaute berrirohezi. Nik ez nituen hor zeuden gainontzeko mutilen arazoak. Nirekinbesteekin erabiltzen zituzten arau berberak erabili nahi zituzten,baina ezinezkoa zen. Egia esan, lekuz kanpo nengoen.
Bestelakoan, tratua ona al zen?
Pertsona bezala tratatu ninduten, ez Madrilen bezala. Ezzuten kontuan hartu zergatik eraman ninduten bertara, baina Madrilgoarau berak bete behar nituen, tontakeriak: hau ez egin, egiten baduzuzigortu egingo zaitugu… Mehatxuak. Ez da adin gabeen zentroa,espetxea baizik: arauak bete ezean, ziegara.
Arau horiek zentzu gehiago al dute bertan daudengainontzeko gazteen ezaugarriak kontuan hartuz gero?
Bai. Bizitzan zorte txarra izan dute familia kontuan,asko kanpotarrak dira eta ez dute heziketarik jaso. Ez dakite mahaianjartzen, ez ohea egiten, ez hortzak garbitzen, ez dute garbitzekoohiturarik… Bertako arauen premia dute eta, gainera, irakurtzen etalan munduan murgiltzen irakasten diete. Baina nik ez nuen horrenbeharrik eta askotan ni ere gainontzeko gazteei irakasten aritzennintzen.
Zein alde daude Madrilgo zentroaren etaZumarragakoaren artean?
Tratuan sekulako aldea dago. Gainera, Zumarragan bisitagehiago nituen eta bakoitzean denbora gehiago egoteko aukera ere bai.Baita dei gehiago, ordu libre gehiago… Dena den, kontuan izan beharda entzerratuta gaudela, aspertuta, ez dugula alternatiba asko.Madrilekoaren modukoa da, baina suabeagoa.
Nola ematen zenuen eguna?
Egia esan, ez nuen ezer egiten. Ebakuntza izan nuen etaohean etzanda, paseo txikiak ematen, telebista ikusten eta irakurtzeneman nuen denborarik handiena. Asko aspertu nintzen.
Zer nolako harremana izan zenuen bertako langileekin?
Normala, ona. Kalean bezala: batzuekin ez nuen traturiketa beste batzuekin gehiegi. Banekien euren betebeharra niri arauakjartzea zela eta nirea, gustatu edo ez, horiek betetzea. Ez du merezibertako langileekin gaizki eramatea: eurek etxera joaten ziren lotaraeta ni ez.
Eta gainontzeko gazteekin?
Madrilen zegoen jendearen antzekoa zen: gehienakkanpotarrak, ijito asko, lapurretak eta bortxaketak egin dituenjendea… Dena den, harreman ona egin nuen beraiekin. 24 ordu emanbehar genituen elkarrekin eta beharko moldatu. Ezin da 24 ordu isilikegon. Lagunak egin nituen, bai Madrilen eta bai Zumarragan. Gainera,hori ondo dator gure zigorra arinagoa egiteko.
Zer edo zer kontatzen al zizuten euren bizitzariburuz?
Kondenaz ez genuen hitz egiten, jendeak ez du jakin nahibestea zergatik dagoen. Bakoitza bere bizitza aurrera ateratzensaiatzen da eta ez da besteenetan sartzen. Dena den, beraientzakokalea zaila da. Bizitza aurrera atera beharra dute eta baliabidebakarra lapurtzea dute.
Etorkizunik badutela uste al duzu?
Oso etorkizun zaila ikusten diet. Familia askotanaita drogazalea da, ama emagaldua izandakoa, semeei ez diete kasurikegiten… Kaleko umeak dira. Zoritxarrez ez dute lanean hastekoerraztasunik. Ez dut Ibaiondo bezalako espetxeek dutenproiektuan sinesten. Izan ere, bertan irakasten diren balioek ez dutekanpoan balio. Barruan oso ondo ikusten dute beren burua eta denekbetetzen dituzte, baina benetako errealitatea kanpoan dago eta osoezberdina da. Kalean zer egin behar duten eta zer ez irakatsi beharzaie, ez barruan zer egin behar duten. Kanpoko errealitatea ikusarazibehar zaie, ateratzen direnean prest egon daitezen. Bertan irakastenzaizkien gauza batzuk ondo etorriko zaizkie, baina egitasmoak,orokorrean, hutsaren hurrengoa balio du. Mehatxupean gauzak egiterabehartzen da, baina horrek ez du kalerako balio. Gazteek autonomoizaten jakin behar dute. Euren kabuz erabaki behar dute ez zaieladrogatzea komeni, adibidez.
Cesar Manzanos:“Zumarragakoa estatuan dauden gainontzekoak baino bigunagoa da,baina sarearen parte da”
Atxilotuen, presoen eta euren senitartekoenduintasunaren alde lan egiten duen Salhaketa taldea Ibaiondomoduko zentroen aurka dago. Cesar Manzanosbozeramalearekin hitz egiten izan gara eta euren ikuspuntua azaldudu.
Salhaketa 18 urtetik beherako gazteak halako zentroetanedukitzearen kontra dago guztiz. "Helduekin erabiltzen denlogika bera erabiltzen da zigorrari eta zigorraren betetzearidagokionez. Hezkuntza irizpideei diziplina irizpideei bainogarrantzia handiagoa ematen zaiela esaten da, baina zainketa etakontentzioa nagusitzen dira. Helduentzako erabiltzen den justizia etaexekuzio bera erabiltzen dira mutikoekin eta hori oso larria da",dio Manzanosek.
Presoen eskubideen alde lan egiten duen elkarteakIbaiondo moduko zentro gehienen kudeaketa esku pribatuetandagoela ere salatzen du. "Estatua Gobernuz Kanpoko Erakundeenitxura hartzen duten enpresak finantzatzen ari da. Zentro hauekadministrazioak kudeatu beharko lituzke, enpresa pribatuenhelburu bakarra aberastea baita eta oso erregimen gogorra ezartzenbaitute. Toki batzuetan tortura ematen da: mutikoak lotzen dira,ziegetan ixten zaie…".
Zumarragako errealitatea ez da hori, noski."Zumarragakoa estatuan dauden gainontzekoak baino bigunagoa dadiziplina erregimenari eta baldintzei dagokienez, baina estatumailako sarearen parte da. Gazte batek arazo asko sortuko balitu,segurtasun handiagoko zentro batera bidaliko lukete, Madrilera edoMurtziara".
Manzanosek kartzeletan eta Ibaiondomodukoetan logika bera nagusitzen dela dio. "Bertan daudenenegoera ez da hobetzen gizarteratzearen arabera, zentroko erregimeneraadaptatzearen arabera baizik. Preso onak pisuetara joaten dira etazentroak kudeatzen dituztenek agindutako modura portatzen ez direneizigorra gogortzen diete".
Gaizki iruditzen zaie zentroetako hezkuntzaren oinarriasariak eta zigorrak izatea. "Kontua ez da gaztea Ibaiondobezalako toki batean egotea edo pisu batean egotea, horietan zertratu jasotzen duen baizik. Eskubideak bermatu behar zaizkio. Internoona bada irteerak edo pisu batera joatea eskaintzen zaio, gaizkiportatzen bada, ordea, zigorrak. Toki horietan diziplinanoinarritutako hezkuntza egiten da, ez liberatzailea. Azken hau tokiireki batean egin beharko litzateke eta norberaren borondatez.Ibaiondon, ordea, behartuta daude".
Kale borrokagatik epaituak izan diren gazteak EuskalHerritik kanpo egotea ere gaizki iruditzen zaio. "EuskoJaurlaritzak zentroen gaineko eskuduntza duela dio, bainagarrantzitsuena inkulpatuak bertan egotea da. Dispertsioa dela eta,gehientsuenak hemendik kanpo daude eta baldintza txarretan:jurisdikzio berezi batek prozesatuak dira eta isolamendu erregimenaezartzen zaie".
Gai honen inguruan negozio handia dagoela ere salatunahi du. "Ibaiondon dauden gazte gehienek ez dutegizartearen segurtasuna arriskuan jartzen duen deliturik egin.Gizarte esparru marjinatuetatik datoz eta, berriro ere, pobrezia etainmigrazioa kriminalizatzera jotzen da. Horri esker, negozio handibat sortu da eta bere babesean zaintzaileak, hezitzaileak… bizidira".
Salhaketak nahiagoko luke gazteekin beste neurri batzukhartzea eta ez zentroetan sartzea. "Horretarako, epaileek osoargi eduki behar dute zer motibaziok eraman duen gaztea delituaegitera. Hezkuntza eta diru gabezia izango balitu, horren araberaerabaki beharko lukete zer neurri hartu eta ez kartzelaratu".
Euren ustez, alternatibak lantzea posible da."Baliabiderik ez dagoela esaten dute, baina Zumarragako kartzelaeraikitzea asko kostatu da eta mantentzea ere oso garestia da. Diruhori guztia beste era batera inberti zitekeen. Salhaketakook zigorrenexekuziorako eredu alternatiboa landu dugu, baina horri kasu eginbeharrean Zubietan eta Langraizen kartzela erraldoiak egiteaz hitzegiten ari dira".
Zumarragakoa azken alternatiba izan beharko litzatekeeladio. "Internamendua erabili aurretik, ahalik eta mekanismogehien erabili beharko lirateke. Horretarako, inbertitu beharra dago.Ez naiz prebentzioaz soilik ari. Gazte horiek gizartearentzakoonuragarriak diren lanak egin beharko lituzkete, baina horretanaritzen den enpresarik ez dagoela esaten dute. Sortu egin beharkodira! Gizarte politikaren arloan lan egin behar da", dioManzanosek.
Halakorik egin ezean, gazteek kartzelan bukatuko duteladio. "Zentroetan beraien egoeran dauden beste batzuekinelkartzen dira eta kalera irteten direnean lehengora itzultzen dira.Komeni zaiena, ordea, beste dinamika batean daudenekin egotea da.Hala, atzerritarrentzako harrera-etxeen aurka ere bagaude. Zergatikez bidali eurak hartzeko prest dauden familietara? Pedagogiaz etapsikologiaz apur bat dakien edonor gurekin bat dator".