Urolak entrenatzaile aldaketa izan du
Azkenaldiko emaitzek mailaz jaisteko arriskua handitu dutenean, Urola futbol taldeko Goren mailako taldeak entrenatzaile aldaketa izan du. Gaurtik aurrera Iñaki Aranzadi arduratuko da taldeaz, Jose Nuñez Kako laguntzaile duela.
Biek esperientzia luzea dute futbolean eta Urolan. Hamar partida gelditzen dira denboraldia bukatzeko, eta sei irabazi beharko lituzkete mailari eusteko. Kakoren esanetan horretarako taldea badago eta helburua lortu daiteke
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide