Askotan zailtasunak ditugu ordenagailuan artxibo, lan edo argazki bat aurkitzeko. Horregatik, sistema eragile guztiek ematen dute ordenagailuan dagoen edozer aurkitzeko aukera. Windows sistema erabiliena denez, honen bilatzailea ikusiko dugu.
“Inicio” edo
“hasi”botoia sakatu eta irekiko zaigun koadroan “
buscar” edo “
bilatu” aukera sakatu.
Irekiko zaigun koadroan, bilaketa burutzeko zehaztasunak ezarri ahal izango ditugu, baina ohikoena
“todos los archivos y carpetas”edo
“fitxategi edo karpeta guztiak” aukeratzea da, bilaketa orokorra aurrera eramateko. Ondoren, bilatu nahi dugun artxiboaren izena edo izenaren zati bat idatzi, eta “
buscar” edo “
bilatu” botoia sakatu. Zerrenda bat agertuko zaigu, ordenagailuan izen hori duten artxibo guztiekin, eta tartean guk aurkitu nahi duguna egongo da.
Alex Areizaga