Elikagai probiotikoek (jogurta, esne gatzatua) osasungarriak diren mikroorganismo biziak eskaintzen dizkigute. Beraien helburua hesteetara iristea da, non mikroorganismo patogenoetatik babestu, hesteetako mugimendua hobetu eta bertako inmunitate sistema garatzen duen flora garrantzitsua dugun.
probiotikoen helburua berezko ditugun mikroorganismoei laguntzea da.
Izan ere, zenbait egoeratan (elikadura desegokia, antibiotikoak) kaltetu daitezke. Laguntzera doazen mikroorganismo hauentzat ez da erraza indartsu iristea, bidean hainbat eraso jasaten baitituzte eta gehienak inaktibaturik heltzen baitira. Sektore honen inguruko industriek azken hau ez digute aipatzen. Lactobacillus bifidus-ak (Bio) direla, Lactobacillus casei-ak direla… Heste floran eta inmunitate sisteman eragin onuragarriak izan ditzaketela frogatu den arren, egun ez da aurkitu miragarria den mikroorganismo hori. Hortaz, osasuntsu egoteko elikagai hauek hartzea ezinbestekoa den ideia aldatu eta zenbait egoeraren aurrean onuragarriak izan daitezkeela jakin behar dugu.
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide