Zer izan nahi zenuen umetan?
Misiolaria Afrikan edo futbolaria. 7-8 urterekin galdera asko egiten nituen, ingurukoak kazetaria izango nintzela esaten hasi ziren eta ordutik hori dut buruan.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lasaitzeko, mendira joatea. Bestelakoan, lagunekin egotea eta kontzertuetara joatea.
Bizitzeko toki bat?
Zarauzko San Pelaio auzoa.
Gustuko bertsolariak?
Joxe Agirre eta Unai Iturriaga.
Norekin arituko zinateke gustura ofizioka?
Maialen Lujanbiorekin eta Gorka Ojangurenekin.
Gustuko idazleak?
Milan Kundera eta Jose Luis Otamendi.
Gustuko musikaria?
Oso zaila zait hautatzea. Tom Waits eta Anari.
Kafe Antzokia ala Tabacalera?
Oraingoz Gaztelekua.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilegorriak ere bai.
Egindako azken oparia?
Pijama bat.
Eta jasotakoa?
Oinarrizko argazkigintza liburua.
Data bat?
Uztailaren 2a.
Neska eta mutil izen bana?
Izenetan pentsatzeak gogaitu egiten nau. Bi esatearren, Janire eta Xanti.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Lanbidea dela eta, egunkari dezente irakurtzen ditut. Etxera Berria iristen da.
Gustuko telebista saioa?
Futbola ez den edozein kirol saio eta Radio 3eko kontzertuak.
Bereziki gorroto duzuna?
Ez dut programarik gorroto. Telebista gutxi ikusten dut, baina edozein kaka ikusteko gai naiz.
Liburu bat?
Joseba Sarrionaindiaren Ni ez naiz hemengoa eta Julio Cortazarren Rayuela.
Abesti bat?
Ezin dut erantzun. Bi disko aipatuko ditut: Dut taldearen At eta Will Oldham-en I see a darkness.
Filma bat?
Taxi driver.
Soinu bat?
Lantokitik ateratzen naizenean ateak ateratzen duena.
Usain bat?
Ardo onarena.
Janari bat?
Arroza, kubatar erara.
Ura ala…
Ardoa eta Huts tabernako garagardoa.