“Koloreentzako lekurik ez dagoenean” esaten zuen Keu-k Fignuh Hystreld (Autoekoizpena, 2005) diskako kanta batean. Baina Jesus Mari Agirretxea Keu-ren (edo UEK, Etsaiak-eko gitarra jotzailea) lanean zerbait badago, koloreak dira.
2000. urtean kaleratu zuen bere aurreneko lana (UEK, Hotsak). Rocka oinarrian zuen diska instrumentala osatu zuen, ukitu jazy eta zertzelada flamenkoekin. Ganbaratik (2003, Hotsak) lanean, berriz, base programatuak, hip-hopa eta progresioak nahastu zituen. Eta Fignu Hystrelden ondoren, power hirukote bortitza eta dotorea osatu zuen iaz (Heltzear diren egunak, Hotsak), Mikel Arakistain (baxua: Etsaiak eta Fjord) eta Jon Gurrutxaga (bateria: Arima Beltza) lagunekin. Zuzenean hazi egiten dira. Ezkutuan distira egiten duen harribitxia da Keu.
Igor Susaeta
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide