Gerra garaian Euskal Herritik bidalitako haurretakobat zara.
3.000 inguru izan ginen, baina 100 bat besterik ez garageratzen. Bost urte nituen bidali nindutenean, bi anaia-arrebekinbatera. Aitak Santanderrera eraman gintuela oroitzen dut.Itsasontzian zapata bat galdu nuela ere bai.
Nola hartu zintuzteten?
San Petersburgora eraman gintuzten, garai hartanLeningrado, eta handik Moskura bidali ninduten. Anaia-arrebengandikbananduta bizi nintzen. Oso ondo hartu gintuzten eta onena ematenziguten. Aktore, zientifiko, esploratzaile… onenengana eramatengintuzten. Hori guztia Bigarren Mundu Gerrarekin bukatu zen. Duelagutxi umetan euskaraz nekiela jakin dut eta orduan ulertu dutzergatik sofritu nuen horrenbeste Sobietar Batasunean egon nintzenlehen urteetan: ez nuen neure burua ulertarazterik. Hori dela eta,oso lotsatia nintzen. Haurren etxea kartzela izan zen niretzat,haurrak oso krudelak baitira ahulezia erakusten dutenekin.
Nork ematen zizkizuen eskolak?
Hezitzaileak espainiarrak ziren. Kolonia espainiarramodukoa zen gure bizitokia. Espainiako historia kontatzen ziguten,Espainiako dantzak irakatsi… Euskal Herriaz deus ere ez, ezbaitzegoen hezitzaile euskaldunik. Dena gazteleraz egiten genuen,errusiera haurrentzako etxetik irten ondoren hobetu genuen.
Zuen pribilejioak Bigarren Mundu Gerra heltzearekinbukatu zirela esan duzu. Nola bizi izan zenuen guda?
Alemaniarrek ziztu bizian egin zuten aurrera eta Moskuraberehala heldu ziren. Bonbardaketak hasi ziren eta handik ateragintuzten. Gernika hondamendia izan zen, baina Sobietar Batasuneanbizi izan zutena askoz ere latzagoa izan zen. Merkantziaitsasontzietan, Volga ibaian barrena, Stalingradora eraman gintuzten:gerra guztietan toki estrategikoa izan den tokira. Bidaiak hilabeteiraun zuen eta bonbardaketak etengabeak izan ziren. Stalingrado sutanzela atera gintuzten bertatik eta Siberiara eraman gintuzten. Bidean,bonbardaketa gehiago. Noizean behin ibaian garbitzeko gelditzenginen. Tuntuna nintzen: gainontzekoak ur azpian ezkutatzen zirenhegazkinak guri tiro egiten hasten zirenean, baina nik buruan baldeajarri eta ibai ertzetik korrika egiten nuen. Anaia izan zen uretarabota ninduena. Gogorra izan zen, baina gazteak ginen eta une onak erepasatu genituen.
Zer egin zenuen gerra bukatu ostean?
Haur errepublikarren kontua modaz pasatu zen eta lanegitera bidali gintuzten. Hainbat ikastaro eskaini zizkiguten:doitzaile eta ehule lanak irakatsi zizkiguten, telefonia eta irratiaikasi nuen… Egokitutako ukuilu batean 50 haur bizi ginen eta hirutxandatan egiten genuen lan. Lagun batek eta biok ikasten jarraitzeaerabaki genuen eta lanetik irten ondoren eskolara joaten ginen.Anaia-arrebak unibertsitatean zeuden eta guk ere hara joan nahigenuen. Zaila zen, jateko lan egin beharra baikenuen.
Unibertsitatera heltzea lortu zenuen.
Historia eta filologia ikasi nituen. Ikasketak doanziren, baina gero gobernuak egokiago ikusten zuen tokira joan beharzen. Stalingradora bidali ninduten, museo batera. Krushev zenlehendakari eta Stalinek fusilatutako eta erbesteratutakoen zerrendaargitaratu egin zuen. Stalinek jende asko desertura, Siberiara,Pamirrera… bidali zuen. Berogailurik gabe, urik gabe, ezer gabe…bizi ziren bertan eta euren bila joan beharra zegoen. Jeneralenemazteek, gobernuko buruzagien alabek… ezagupenik izan ez arren,lanik erosoenak zituzten. Niri desterratuak topatzea eta laguntzeatokatu zitzaidan. Bidaiak oso gogorrak ziren, gurdian, gameluan…joaten nintzen; baina oso lan interesgarria izan zen. Pamirreko kortabatean aurkitu nuen bat, bertan bizi zen. Sekulako atsekabeasentitzen nuen halako zer edo zer ikusten nuen bakoitzean:zientifikoak, komite zentraleko kide ohiak, artistak… gizartearengaina eta lorea ziren! Baliotsuenak! Torturatuak eta muturrerainoumiliatuak izan ondoren ere, euren ideologiari eutsi zioten. Beraienaurrean belaunikatzeko gogoa ematen zidan. Euren inguruko informazioakomite zentralaren artxibo sekretuetan eta iraultzaren museoanlortzen nuen. Oso nekagarria zen egia lortzea. Stalinenganakokultuari buelta emateko saiakera izan zen. Hamar urte eman nituen:1958tik 1968ra.
Zer egin zenuen ondoren?
Bakura bidali ninduten, Azerbaijanera. Kubatarrekpetrolioa aurkitu zuten eta kubatar asko Bakura joan ziren,petrolioaren hiriburura, ikastera. Itzultzaile lanak egiten nitueneta errusiera irakasten nien. 1990 arte bizi izan nintzen Bakun.
Bi anaia-arrebekin bidali zintuztela esan duzu. Zergertatu zen beraiekin?
Nagusiagoak ziren. Ahizpa goseak jota hil zen BigarrenMundu Gerran eta anaiak medikuntza ikasi zuen. Moskun bizi da.
Zer datorkio burura bere gurasoengandik hain urrunbizi den neska bati?
1948an jaso nuen lehenengoz nire gurasoen gutun bat.Aitak hango Gurutze Gorriari bidali zion eta honek AlderdiKomunistaren komite zentralari, Dolores Ibarruriri, helarazi zion.Elkarri idazteari ekin genion. Aita kartzelan zegoen beti. Hemen biziizan ziren anaia-arrebek kontatu didatenez, Franco Donostiaraetortzen zen bakoitzean, manta hartu eta inortxok ezer esan gabekartzelara joaten zen. Bazekien bere bila etorriko zirela…Komunista zen eta Errepublikaren arma komisaria izan zen Zumarragan.Bere ideiak zituen eta garesti ordaindu zuen, baina are garestiagoguk.
Aita bizirik atera izana harritzekoa da.
Esteban Orbegozoren konfiantzako gizona zen etalantegiko prozesua primeran ezagutzen zuen. Kartzelara eramaten zutenbakoitzean, lana eramaten zioten Orbegozoren partetik. Horregatik ezzuten fusilatu. Eibarkoa zen, armagintza eskolan ikasi zuen.Zumarragara etorri zen lanera eta bertan nire ama zena ezagutu zuen.Federico Lizarralde etaJosefa Beldarrain zuten izena.
Heldua zinela, beraiekin egoteko paradarik izan alzenuen?
Sobietar Batasunetik etortzea oso zaila zen, baina nireegoera ekonomikoa ona zen eta sei bat aldiz etorri nintzen.Lehenengoetan, nire gurasoak bizirik zeuden. Gerra garaian kanporabidalitako haur asko 1957an itzuli ziren behin-betiko, bainaEspainiako gobernuak gutun bat bidali zidan eta bertan nireanaia-arrebei eta niri itzultzea debekatzen zitzaigun. Gordeta dut,amak ezin baitzuen sinetsi. 1968an etorri nintzen lehenengoz.
Deskriba al daiteke gurasoak ikustean sentitu zenuenemozioa?
Zaharragoa zen emakume bat nirekin etorri zen eta, helduzenean, lurra musukatzen hasi zen negarrez. Zer zen hura! Lurraeskutan hartu eta aurpegira botatzen zuen, berea zela adierazi nahikobalu bezala. Niri dagokidanez, berehala ezagutu nituen gurasoak.Antza handia genuen. Aita aparte zegoen, lotsatia baitzen. Ez zuenezer kontatzen. Jakin mina nuela esaten nion, Espainiako AlderdiKomunistaren historia goitik behera ezagutzen nuela, baina historiapertsonek egiten dutela eta hitz egin behar zuela. Hemendik Eibarreraeraman ninduen, bere garaian ezkutatu zuten baserrietara. Jendeakasko maite zuen eta gizon osoa zela esan zidaten. Antonio Pradakaitaren aurkako jazarpenaren arrazoiak bilatu zituen eta armakomisarioa izan zela aurkitu zuen. Amak, aitak ihes egin zuenetakobatean, falangistak bere bila etorri eta ezkontzako argazkiametrailatu zutela esan zidan.
Ezkondu eta bi seme izan zenituen. Zergatik itzulizinen behin-betiko?
1989an azerbaijandarren eta armeniarren arteko gatazkahasi zen. XX. mende hasieran Turkiatik ihes egin zuten armeniarrekmuga pasa zuten eta Azerbaijango eskualderik aberatsenera sartuziren. Sobietar Batasunak gelditzen utzi zien, baina denborarekinbertako nagusiak sentitu ziren. Armeniarrak pikaroak dira etaazerbaijandarrak, berriz, abegitsuak eta astakiloak. Armenia pobreada eta Azerbaijango zatia gozokia da. Gatazka armeniarrek hasi zuteneta azerbaijandarrak hil ala bizi defendatu ziren: Bakun,azerbaijandarrez hitz egiten ez zuena, armeniartzat hartzen zen.Euren hizkuntzan espresatzeko gai nintzen, baina atxilotu eginninduten. Bizilagun bat atera zen nire alde. Espainiako enbaxadakhorren berri izan zuen eta handik atera ninduen, nire semegazteenarekin. Fidelek ere kubatarrak handik atera zituen. Izan ere,bidegabekerien biktimen alde egiteko joera zuten eta arrisku larrianzeuden.
Nolakoa izan zen itzulera?
Ez zen erraza izan. Moskura eraman gintuzten, bainahoteletan ez zituzten Kaukasotik zetozenak nahi: guztiakterroristatzat gintuzten. Bi aste eman genituen eserlekuetan loegiten. Hori guztia bizi ostean, Barajasera heltzea eta zorabiatzeadena bat izan zen. Angela Rodicio kazetaria nire zain zegoenelkarrizketa egiteko, baina ez zidan lagundu. Dokumentuak, dirua etabitxiak lapurtu zizkidaten. Sekulako ezintasuna sentitu nuen: ez nueninor ezagutzen, ez nekien nora jo… ez nintzen inor. Senarra etaseme nagusia 1992an etorri ziren.
Urretxu-Zumarragan harrera hobea izango zenuen…
Harrera oso beroa eta abegitsua egin zidaten. Ez duthori eskertzeko hitzik.
Zer alde nabaritu zenituen Sobietar BatasunetikEuskal Herrira?
Ekonomikoki, jendea hemen hobeto dago. Hango egoera osotxarra zen garai hartan: ustelkeria toki guztietara heltzen zen etahori salatzen saiatzen zena kar-tzelara eramaten zuten. Dena den,1974 arte gutxi gora behera, sobietarren sistema hau baino askoz erehobea zen. Legeak hiritarrak babesten zituen. Gero, ustelkeriaizugarri hazi zen. Alderdiko jendeak esklabuak zituen Asia zentralekobere lantegietan lanean, esaterako.
Zeintzuk ziren hango abantailak?
Langilea esplotatuta zegoen eta ekoizten zuenaren %14soilik jasotzen zuen. Estatu Batuetan %50 jasotzen zuen. Ia denagobernuarentzat zen, baina askatasun handiagoz bizi ginen: jendearenartean giro hobea zegoen; umilagoak ginen; denbora hobeto pasatzengenuen; kulturan, hezkuntzan eta osasunean asko inbertitzen zen…Azkeneko horiek doan ziren. Inor ez zen gosez hiltzen eta ez zegoeneskalerik. Mundu guztiak zuen bizitzeko toki bat. Dena denontzategiten genuen eta guztiok geunden ekonomikoki ahul samar.Kontsumismorik ez zegoen, ez baitzegoen zerekin kontsumitu.Inbidiarik ere ez zegoen. Artea gustuko dut eta astero antzerkira etamuseoetara joaten nintzen. Liburutegiak bikainak ziren, zoologikoak,planetarioak… gizakiak garapenerako behar duen guztia genuen.
Zer moduz moldatu zara hemen?
Sobietar Batasunean eman nituen azken urteak txarrakizan zirenez, hemen lasaiago bizi naiz. Semeak ondo moldatu dira,baina senarrak ez zuen lortu. Jubilatuta nengoen jada etorrinintzenean. Itzulpen lan batzuk egin ditut, hango haurrak adoptatudituzten familiak lagundu ditut…
XX. mendeko gertaera garrantzitsuenak bertatikbertara bizi izan dituzu.
Bigarren Mundu Gerrak Sobietar Batasuna suntsitu zuen.30 milioi herritar hil ziren, dena txikitu zuten… Zerotik hasibehar izan zen. Juduen sarraskiaz hitz egiten dutenean, sutan jartzennaiz. Juduak munduko populazioaren zati txiki bat dira! GudanSobietar Batasuneko 110 nazionalitatetako lagunek parte hartu zueneta guztiek pairatu zituzten hilketak eta kontzentrazio esparruak.Argi… nire lagun guztiak juduak ziren, e! Arrazoia ematen didate,baina Alemanian bizi dira eta sekulako pentsioak dituzte. Saltzendakite. Guztiok kendu digutena itzultzeko eskatzen badugu, norkordainduko du?
…
Estatubatuarrek Bigarren Mundu Gerraz hitz egitendutenean, barre egiten dut. Nik guda hura bizi izan nuen… Kontatzendutena ipuina da, fikzioa. Estatu Batuak gerran sartu zenerako,Sobietar Batasuneko mugak zabalik zeuden. Nola faltsifikatu daitekehala historia? Gerra sobietarrek irabazi zuten.