Lehia estua izango da, zalantzarik gabe. Guretzatfaborito nagusia Arbulu da, orain arte argazki guztietan agertzekoerakutsi duen abilidade harrigarriagatik. Berdin du zein ekitaldimota izan. Antton beti hantxe izango da, argazkiaren edo planoarenerdi-erdian. Baina inork ez dezala pentsa Pellok gauzak erraz jarrikodizkionik, haren dandy posea erakargarriagoa delako kamerenbegietara. Gainera, egoerak ez du sekula menpean hartzen (bereaurpegiera serioak behintzat hori adierazten du), eta horrek emaitzaederrak eman ditzake markagailua defendatu behar denean.
Litekeena da balantza obratan dauden metro karratuekdesorekatzea. Edo metro borobilek, herrion arteko harremanaerrotonden diametroaren arabera neurtzen duenik badagoela aintzathartzen badugu. Jubilatuen gozamenerako, txoko ugari hankaz goradaude (Zumarragako Zero Guneak -Zelai Aristik- artikulu oso baterakoemango luke), eta ziur hurrengo egunetan inaugurazioak-eta ugariagotuegingo direla. Horrek ere Arbuluren alde egin dezake. Gu biokGoldeneko pistaren erdian bezain armoniatsu mugitzen da halakoetanZumarragako alkatea, eta badakigu haren keinu barregarriek hamaikaalbiste zipriztinduko dituztela. Halakoxea baita gure alkatea,urretxuar batek bota zigun moduan, “gurea bezain alkatea -eufemismobat erabiltzearren-, baina graziosoagoa”. Eta hori, irribarreakhain garesti saltzen diren garaiotan, abantaila da.