Otamotz.com-en zutabeak hiru dira. "FitBakenpresa aholkularitza teknikoaz arduratzen da eta AndoniBerriotxoa editorea da. Profesionalen presentzia ezinbestekoada egitasmoa aurrera ateratzeko eta finkatzeko. Bestalde,urretxuarren eta zumarragarren partehartzea ezinbestekoa da: beraiekdira, hein handi batean, web orriari edukia emango diotenak".
Andoni Berriotxoa urretxuarrak egingo ditubizilagunen eta web orriaren arteko zubi lanak. Dagoeneko biherriotako elkarte gehienetako ordezkariekin elkartu da, proiektuarennondik norakoak azaldu dizkie eta parte hartzera gonbidatu ditu.Gehienak sortzen duten informazioa Berriotxoari helaraztekoprest agertu dira. Hala, komunitate birtualaren partaide izango dira.
Ez da harritzekoa, beraz, Berriotxoa pozikegotea. "Elkarte gehienek oso ondo erantzun dute. Batzukberehala hasi ziren informazioa bidaltzen, oraindik probatan geundenarren. Bestalde, bizilagun batzuek behin-behineko helbidearen berriizan dute eta orrian sartu dira", azaldu du.
Editorea gogotsu mintzo da bere betebeharraz. "Urretxueta Zumarragako bizilagunei zerbitzua eskaini behar diegu.Horretarako, eurek albiste iruditzen zaien oro bidaltzea eta berrihoriei buruz eztabaidatzea behar dugu. Formatu oro onartzen dugu:testuak, argazkiak, bideoak… Herritarrak izango dira web orriaribizia emango diotenak. Horretarako, ez da informatiko ezagutzahandirik behar: erregistratzearekin nahikoa izango da".
Berriotxoak atariaren edukia apur bat gehiagozehaztu du, bere atalak azalduz. "Herrian antolatzen direnkultur jarduera guztiak aurkitu daitezke, agenda guztiakzentralizatzeaz arduratzen baikara. Gainera, albisteak, multimediaatala, telefono eta merkataritza gida osoa… daude. Horretaz gain,bizilagunei euren bloga sortzeko aukera eskaintzen diegu eta Otamotzatal guztiak kontsultatzeko aukera ematen dugu", laburtu du.
Egitasmo handia denez, gogor lan egin behar izan da."Beste herri batzuetako ereduetan oinarritu gara. Edukiaridagokionez, gure erreferentzia Azpeitiko Uztarria izan da.Bestalde, Elgoibarren elkartekoek eta guk programa bera erabiltzendugu", dio Berriotxoak.
Bukatzeko, herritarrak web orrian sartzera animatu nahiditu. "Oso erakargarria da eta baita Euskal Herria mailanherritarren partaidetzari garrantzia gehien ematen dioenetako bat.Urretxuarrak eta zumarragarrak Otamotz.com atarian sartzeraeta parte hartzera animatu nahi ditut, oso dinamikoa baita: eguneroberrikuntzak aurkitu daitezke", amaitu du.