Amelio Mendijur txirrindulari urretxuarra zenaren omenezko XXVI. txirrindularitza proba larunbat honetan hilak 31 arratsaldeko 15:45ean hasiko da. Ordu eta laurden inguru iraungo du gutxi gora behera lasterketak, arduradunen ustez, eta Eitzako mendatea igo beharko dute txirrindulariek. Urtero bezala txirrindularitza proba hau Labeaga kalean hasi eta bukatuko da Goierri elkarteak duen lokalaren parean. Halere, antolatzaileak arduratuta zeuden errepidean egon zitekeen elurrarengatik eta Labeaga kaleko hoditeria berria sartzeko hasi diren obrengatik. Txirrindularitza ataleko arduradunak diotenez beldur ziren lasterketa egingo zen edo ez. Azkenean ospatu ahal izango da baina podiuma urtero ez bezala etxe orratzaren ondoan dagoen terraza berrian ipiniko dute, orain arte Goierri K.E. elkarteak duen lokalaren azpian jarri da.
Apirilaren 9an ordea, Euskal Herriko txirrindularitza lasterketa pasako da gure bi herrietatik eta Goierri K.E. , Urretxuko Udalak eta Euskal Herriko Itzuliaren ordezkariek gaur sinatuko dute akordioa. Akordio honetan bai kirol elkarteak baita udalak ere 50.000 euroko diru-laguntza emango diete Euskal Herriko Itzuliaren ordezkariei antolakuntzarako. Kirol elkarteak jakinarazi duenez laster hasiko dira itzuli honetan bolondres lan egin nahi dutenen arteko bilera. Astearterako daude deituak, apirilaren 3an hain zuzen ere, eta bilera Kirol elkarteak Labeaga kalean duen lokalean ospatuko da, arratsaldeko 20:00etan. Bertan petoak eman eta laguntzaileei zein lekutan kokatu behar diren esango zaie.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.