
Nahikojende gutxi bildu zen eta familia giroan egin zuten bertsotan.Lehenik, 8ko handian ofizioka aritu ziren denak, gero gaia emandataldeko batek 2 bertso bota zituen, 8ko txikian eta koplatan erekantatu zuten eta azkenik, taldeka puntuka osatu zituzten bertsoak.Zumaiarren taldean Maialen Belarde, Maddi Gaillastegi eta JosuManzisidor etorri ziren kantura. Oso fresko aritu ziren hirurak etaZumaia toki onean utzi zuten. Gure herrietako bertsolaritzarenordezkari Gorka Azkarate, Antton Fernandez eta Manex Mantxola izanziren.
Hauek ere ale ederrak bota zituzten nor garen erakutsiz.Bukaerako agurrak kantatu bitartean, irabazlea erabaki zutenentzuleek, talde baten edo bestearen aldeko botoa emanez. Zumaiak 13eta Zumarraga-Urretxuk 10 boto jaso zituen, hortxe-hortxe ibiliginen, beraz.
Kostaldeko debutaren ostean, etxean jokatuko daerrebantxa eta nahiz eta noiz izango den oraindik ez jakinherritarrok gogotik animatu beharko ditugu. Atzokoa, Gipuzkoakotxapelketa prestatzeko jolas gisan hartu zuen zenbaitek. Horregatik,Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Amaia Agirre eta gainerakoakdardarka omen daude, izan ere sorpresaren bat eman bailezake nork edonork.
Baina,zer da GR-12 bertso-bidea? Hau da bertsozaleenweb orrian antolatzaileek diotena
Berrikuntzaugari dakartza abiatzear dagoen GR-12 bertso-bideak: ibilbidealuzatu, eta hamabi herritako bertsolari eta bertsozaleak bilduko dituaurtengoan, eta martxoan hasi eta uztailean bukatuko da. Plaza gutxiegiten dituzten bertsolariei aukera ematea eta herrietakobertso-eskoletara jende berria gerturatzea ditu helburu egitasmoak.
Duelalau urte jarri zuten martxan proiektua Hernani, Oiartzun, Lasarte etaOrioko bertso-eskolek. Duela bi urte Orereta gehitu zitzaionhasierako laukoteari, iaz Zarautzek, Lesakak eta Mallabik GR-8razabaldu zuten proiektua, eta aurten, lau talde berrirekin, GR-12bertso-bidea osatu dugu. Azpeitia, Goierri, Urretxu-Zumarraga etaZumaia dira lau talde berri horiek. Beraz, Gipuzkoan, Bizkaian etaNafarroan arituko gara norgehiagoka, lagun arteko zirikan,bertso-kantari.
Kilometroa,ordea, ez da GR-12 proiektuaren handitasuna neurtzeko parametroegokiena. Udaberri-uda bitarteko egutegia osatua dute dagoenekohamabi herrietako bertso-eskolek. Martxotik uztailera bitartean,asteburuz asteburu eta herriz herri izango da txapelketako jaialdirenbat.
Hirufase izango ditu txapelketak:
- Lehenengo fasean, hamabi herriak hirunaka banatuta, lau multzotan arituko dira:
AMultzoa: Zumaia, Orio eta Zumarraga-Urretxu
BMultzoa: Goierri, Oiartzun eta Orereta
DMultzoa: Mallabia, Lasarte eta Azpeitia
EMultzoa: Zarautz, Lesaka eta Hernani
Multzobakoitzean, herri bakoitza beste bi herriekin arituko da,joan-etorriko saioetan. Saio horiek jokatu ostean, multzo bakoitzeanpuntu gehien lortu dituen taldeak aurrera jarraituko du (puntuazioalortzeko, aurten ere entzuleak izango dira epaile saio bakoitzean).
- Bigarren fasean, finalerdiak jokatuko dira. Lau taldeak binaka jarri, eta bikote bakoitzak saio bakarra jokatuko du. Hortik aterako dira bi talde finalistak.
- Finala: aurreko fasetik sailkatutako bi taldeek jokatuko dute, uztailaren 20an, Zarautzen, Zarauzko bertso-astearen barruan.
Beraz,guztira 27 saio jokatuko dira. Saio guztietan, etxeko taldearenardura izango da saioa antolatzea, eta hark aukeratuko dituemanaldiaren formatua, lekua eta ordua. Tabernan egin ohi dira saiogehienak, baina bestelako formatuei ere irekia dago GR-12a, hots,librean egiten diren saioei, drama -itxurakoei…
Jario,kantaera eta eskarmentu ezberdineko bertsolariak elkartzen dituGR-12ak. Jende aurrean aritzeko aukera askorik ez duen jendeariplazak ematea da helburua, baita pixkanaka-pixkanaka herritarrakbertso-eskolara gerturatzea ere. Hilero izango duzue GR-12ak emanduenaren berri. Emaitzak www.bertsozale.comatarian zintzilikatzeaz gain, hamabi herrietako tabernarenbatean txapelketa berezi honen inguruko informazioa aurkitu ahalizango duzue. Martxoaren 23an, ostirala, jokatu zuten lehenengo saioaZarautzek eta Hernanik Zarauzko Eguzki tabernan, iluntzeko 20:00etan.
Hamabiherrietako bertso-eskolak