Hauxe aukera aparta, Naturak marraztutako maisu-lan handia ezagutzeko duguna. Eguraldia lagun izatea besterik ez dugu behar izango. Baina hala ez bada ere, ordezko beste ibilbide bat prestatu dugu, Pasai Donibanetik Guadaluperaino Jaizkibel mendiko gailurreria jarraituko lukeena, azkenik Hondarribian amaitzeko.
Animatu eta parte hartu. Merezi du-eta. Irteera Zumarragako Elizatik goizeko 7:00etan izango da. Parte hartu nahi dutenei, izena eman dezaten eskatu nahi diegu, Zumarragako Iparragirre 4 – 2. solairuko (KZGunearen gaineko) Ostadar M. T.-ren egoitzan zein (zuen telefono zenbakia utziz) 943723385 telefonoan.
Irteera ordua:goizeko 7:00etan Zumarragako parrokitik
Ibilaldiaren iraupena: 6 bat ordu