Zenbat kiniela egin ditzaket?
-
Pertsona edo erabiltzaile bakoitzak kiniela bakarra egin dezake.
-
Izen, abizen eta jaiotegun bereko beste erabiltzailerik ezingo da sortu. Euskal Herriko Itzulia hasi eta berehala kiniela guztiak errepasatu egingo dira. Datuak sartzerakoan norbaiti irregulartasunak egiten jardun duela antzematen baldin bazaio, talde guztiak ezabatuko zaizkio.
-
Erabiltzailearen datuak faltsuak badira sarietatik baztertua izango da. Eta hala, sailkapenean horren ondoren izan den parte-hartzaileak irabaziko du saria.
Dortsalak: txirrindulari-zerrenda
-
Gure txirrindulari-zerrenda osatu dugu.
-
Dortsalek ez dute zerikusirik txirrindulariek Euskal Herriko Itzulia 2007an eramango dutenarekin.
-
Txirrindulari horietako batzuk ez dira Euskal Herriko Itzulian izango. Informazio hori eduki ahala zuenganatzen saiatuko gara.
-
Izena emateko epea iritsi eta gero ez da txirrindulariak aldatzeko aukerarik izango. Norbaitek bere taldean Euskal Herriko Itzulian parte hartzen ez duen txirrindularirik sartzen badu, txirrindulari gutxiagorekin parte hartu beharrean izango da.
-
Txirrindulariak hainbat multzotan banatu ditugu.
-
Multzo bakoitzetik aldez aurretik adierazitako txirrindulari-kopurua aukeratu behar da.
Puntuazio sistema
-
Probaren amaieran puntuak banatuko zaizkie txirrindulariei (ikus puntuazio-taula).
-
Erabiltzaile bakoitza bere txirrindularien arabera puntuak metatuz joango da.
Berdinketak
-
Berdinketa ematen denean, kiniela lehenago egin duena izango da garaile.
-
Epea bukatu aurretik kiniela nahi adina aldiz aldatzeko aukera izango da.
-
Kinielaren data (eguna eta ordua) azken aldaketak adieraziko du.
Emaitza ofizialak
-
Emaitza ofizialtzat Euskal Herriko Itzuliak bere web orrian ematen dituen sailkapenak erabiliko dira.
-
Sailkapen horietan oinarrituko dira gure sailkapenak.
-
Sariak eta Sailkapenak ez dira ofizial izango Euskal Herriko Itzulia amaitu eta Tropela Elkarteak dena errepasatu arte.
-
Euskal Herriko Itzulia amaitutakoan sailkapen guztiak definitibotzat hartzen direnean, 5 eguneko epea igaro ondoren sailkapenak ezin izango dira aldatu.
-
Erreklamazioak egiteko: erreklamazioak@tropela.net
-
Edozein arrazoi berezirengatik (doping kasuak…) antolatzaileek txirrindulariren bat sailkapenetik kanpo utzi eta gero inolako egoera berezirik ez bada gertatzen, txirrindulari horrek ordu arte lortutako puntuak mantendu egingo ditu.
-
Halere, Tropela Elkarteak kasu oso berezi edo nabarmenetan txirrindulariari puntuak kentzeko aukera du, eta, jakina, horrek lehiaketako sailkapenetan aldaketak ekarriko ditu.
Arau berriak
-
Tropela Elkarteak, edozein arau aldatzeko edo gehitzeko eskubidea izango du hori egitea beharrezkoa dela uste badu.
-
Euskal Herriko Itzulia hasi ondoren aurreikusi gabeko gertaera bereziren bat gertatuz gero, Tropela Elkarteak araudia aldatzeko ahalmena du.
Pribatutasun Legea
-
15/99 Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organikoan (LOPD) adierazten denaren arabera, datu pertsonalei trataera egokia emateko konpromisoa hartzen du Tropela Elkarteak. Hortaz, web gune honen bidez jasotako datuak ez dira beste ezertarako erabiliko, ezta beste entitate batzuekin trukatuko ere. Erabiltzaileak une oro zuzenketa, ezeztapen eta oposizio eskubidea betetzeko aukera izango du. Batzen dituen datu pertsonalak aldatzeko eta lapurtzeko, eta baimenik gabe horiez baliatzeko aukerarik inork izan ez dezan, behar diren neurri egokiak hartuko ditu Tropela elkarteak.