Azken urteotan bezala, eta badira ia hiru urte, Zumarragako Boreal talde folklorikoak Apirileko feria antolatu du. Antolatzaileak feria hori Renferen trintxeran ospatuko dute, beraiek hasiera-hasieratik proposatu zuten bezala. Toki ona omen dela diote antolatzaileak. Azken urteotan sendotuz doan feria dugu hau eta antolatzaileak gustura agertu dira beste urteetako esperientziarekin. Urretxu eta Zumarragatik ezik beste toki askotatik gerturatzen omen da jendea gure herrira, festa hau ikusteko asmoz. Bi egunetako jai bat izango da oraingoan ere, halere lehengo urtean ez bezala Boreal taldearen ikuskizuna zertxobait aurreratu dute, joandako urtean berandutu egin baitzitzaien ekitaldia. Hori larunbatari dagokionez, igandean ordea
Andoain, Beasain, Irun, Ermua eta Lasarteko dantza taldeak eta Gasteizko Seneca etxekoak izango dira Zumarragan. Hemendik aurrera Boreal taldekoak izango dira beste herrietara joango direnak, han ospatzen diren beste ferietara. Legazpiko festetan eta Zumarragako Gure Txokon ere izango omen dira. Atseden gutxi izango dutela dio Juani Paniaguak, antolatzaileetako batek, halere, gustura egiten duten gauza bat dela argit utzi du.
Informazio gehiago izan nahi ezkero egin klick hemen: Urretxu-Zumarragako agenda
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide