Bihar aurkeztuko du Ttanttaka taldeak "Emakumeak izarapean" antzezlana
"Sexuaz mintzatzeko" lana omen da egileen ustez. Lurdes Bañuelos eta Mireia Gabilondoren lanak
«Emakumeek ohean dituzten irrika, fantasia, frustrazio, sekretu eta desirak ditu mintzagai». Antzerki hau ikustera joaten direnak bi goierritar aurkituko dituzte taula gainean: Sara Cozar ordiziarra eta Aitziber Garmendia zaldibiarra. Beste antzezleak Beatriz Martinez, Teresa Calo, Pilar Rodriguez eta Asier Hernandez dira. Antzezlan honen egile eta zuzendari den Mireia Gabilondok dioenez «Bost emakumezkoek adin eta gizarte maila bana ordezkatzen dute; gizonezkoak, aldiz, hainbat paper jokatuko ditu»
Aitziber Garmendia | Sara Cozar |
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide