Sinadurekin gaur hasi eta apirilaren 19rako amaitu nahi dute, datorren ostegunerako alegia. 2003ko udal hauteskundeetan ezker abertzalea Urretxun Herribide herri-plataformarekin aurkeztu zen eta Zumarragan Pagotxeta herri-plataformaren izenean.
Behar dituzten sinadurak
Lortu beharreko sinadura kopurua herriaren tamainaren araberakoa izango da: 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenetan, 50; 10.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan, 100 eta 10.000 eta 50.000 bitarte dituztenetan, 500.
Bestalde, Udal eta Foru Hauteskundeetan plataforma horiek aurkeztu ahal izateko, 30.000 sinadura bildu beharko dituzte Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan. Sinadura bilketa apirilaren 21ean amaituko da.
Non eta noiz sinatu
- Urretxun
- Urretxuko Udaleko idazkaritzan
- Goizez: Astelehenetik ostiralera goizeko 8:00etatik 14:00etara
- Arratsaldez: Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.
- Zumarragan
- Zumarragako Udaleko idazkaritzan
- Astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:30etik 19:00etara
- Larunbatetan 11:00etatik 13:00etara
- Zumarragako notaritzan: Lan-egunetan, notaritzako orduetan sinatu ahal izango da.
Herrietako hautes-elkarteentzat ez ezik, Gipuzkoako Abertzale Sozialistentzat sinadura emateko aukera ere egongo da, hau foru hauteskundeetan aurkez dadin.
Loturak:
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide