Harresi beraren jarraipena ikusten det etxeko leihotik; Zumarragako plazara daraman zubia harresi horren gainean; Urola erreka hazita, bart egindako euriarengatik…
Esan bezela, ezjakina naizelako nere kezkak.
Gustatu egingo litzaidake ordea, jakitea, zer izan zan hain gaizki egin zana – gaizki egin bazan behintzat -. Zeinen ardura dan.
Jakitea gustatuko litzaidakeen bezela, Urretxuk bizi izan duen sustorik haundiena, polikiroldegiaren sapaia erori zanean, tragedia izugarria izan zitekeen hura gertatu zanean, zerk huts egin zuen orduan ere. Argitu al zan? Zerk huts egin zuen orduan? Norbaitek baleki, eskertuko nioke esatea