Giro ezin hobea izan zen atzo Fox tabernan. Shivers taldea ikustera jende ugari bildu zen eta bai musikariek eskainitako abestiek baita ikuskizun honetarako tabernak izan zuen eraldaketak, asko lagundu zuen jendea gustura egon zedin.
Kontzertua gaueko 10:30ak pasatxo hasi zen eta gure artean ezagunak diren musikariak Natalie Imbruglia abeslari australiarraren "Torn" abestiarekin hasi zuten saioa. Hurrengo abestia Donnie Darko filmari esker famatu egin den Gary Jules-en "Mad World" abestia eskaini ziguten. Ondoren etorri ziren famatuak diren hainbat abestiren bertsio akustikoak. Tartean egon ziren Incubus talde estatubatuarren "Mexico" abestia, Green Day-en "Wake Me Up When September Ends", Ben Harper-en abesti pare bat eta amaitzeko Sheryl Crow artista kanadarraren "Save and sound".
Taula gainean zeudenak kontzertua amaitutzat zegoela uste zutenean, ikusleak gehiago eskatu eta herriko Middle Finger eta Spezial Guest-en abestien bertsioak eskaini zituzten.
Amaitzean jendea gustura egon zela nabari zen, txalo ugari jaso baitzituzten herriko bi artistek.