Goizeko 9:30ean hasita eta ordu horretako isiltasuna hautsiz, haur eta gaztetxo multzoak ikusten ziren aurrera eta atzera, gora eta behera euren txartelak hartu eta bozkatzeko prest, hauteskundeak bailiren. Ikasturtean zehar irakurritako liburuen artean egin dute aukeraketa.
Askorentzat lehen aldia zen eta urduritasuna eta poza ondo asko islatzen zen beraien aurpegietan.