Ostebi taldeak, gainontzeko askok bezala, hainbatgorabehera izan ditu azken urteotan. Juanlu AranburuPatxi Saezekin jotzen hasi zen, Mikel AlustizaLajarekin eta taldeak geldialdi handi samarra izan zuen. Dena den,urtean lauzpabost emanaldi ematen jarraitu zuten.
Iñigo Peñagarikanok dioenez,arrakasta handiz gainera. "Planak funtzionatzen zuen, bainagogorra zen: askotan, arratsaldeko 5etan hasi eta goizeko 5etanbukatzen genuen. Basati samarra zen eta ez zigun gure jardunazgozatzen uzten. Lehen orduan oso gustura aritzen ginen, bainahirugarrenetik aurrera…".
Herri txikitan jotzen zuten, batez ere. "Urrestillan,Elgoibarren, Eskoriatzan, Aizarnazabalen, Orion… Tabernaz taberna,bazkalostetan, herri bazkarietan… jotzen genuen. Kalean aritzenginenez, ia garrasika, eta eztarria izorratuta, porru eginda,itzultzen ginen etxera eta askotan hurrengo asteburuan jotzekogogorik gabe. Ondo pasatzen genuen, baina gehiegizkoa zen",azaldu du.
Hori dela eta, aldaketaren bat egitea erabaki zuten:anplifikadoreak erabiltzea. "Festetako emanaldi ibiltariak diraonenak, egun horietan jendea parte hartzeko prest egoten baita. Bainahorretarako megafonia eramangarria behar da. Ordenadore bafleekinhasi ginen eta horrek asko hobetu zuen gure jarduna. Gero,Elektrotunaren modura aritu ginen, motxila batekin. Dirua gastatzenari ginen eta, hala ere, ez zen nahikoa. Iaz, adibidez, Antzuolan jogenuen, jendartean, zarata handiarekin, eta Patxi Saezen ahots politaez zegoen gozatzerik. Teknikoki motz gelditzen ginen oraindik",aitortzen du Peñagarikanok.
Gauzak hala, taldeko kide batzuk Udako Unibertsitatekosormenari buruzko ikastaro batera joan ziren. "Oso interesgarriaizan zen. Ez ginen musika taldea hobetzeko asmoarekin joan bertara,baina han esandakoak gure lanerako oso baliagarriak zirela konturatuginen. Kulturak teknologiari esker mantentzen zirela eta teknologiakgauzak erakargarri egiteko balio zuela esan zuten, esaterako. Kulturjarduerei negozio egitura eman behar zitzaiela ere esan zuten,etengabe dirua gastatzea suizidioa zela", oroitzen du IñigoPeñagarikanok.
Hori guztia kontuan hartuta, benetako saltoa emateaerabaki zuten. "Tresna hobeak erosi ditugu eta formazio lana ereegin dugu. Inbertsio handia egin dugunez, mailegua eskatu behar izandugu. Hori dela eta, egun katxeta dugu. Zer pauso eman genuen?Anplifikadoreak eramateko karroa prestatu genuen".
Hori lortzeak sekulako lana eman die. "Horrelakozer edo zer egitea erabaki eta berehala dendetara joan ginengaldezka, baina ez zegoen nahi genuena. Ez genuen megafoniaeramangarririk topatu. Kablerik gabeko 12 kanaleko sistema nahigenuen, baina ez zegoen. Baionara joan ginen, Interneten begiratu etaikasi genuen… Lan tekniko sakona egin dugu. Niretzat oso politaizan da. Gero eta argiago dago Internet oso baliagarria dela.Informazioa hor dago, doan eta edonoren esku. Demokrazia ber bi da",dio.
Iruñean eskatu zuten materiala. "Dendakoatxundituta gelditu zen gure eskaerarekin. Inauterietarako zaldigainean eramateko bi kanaleko ekipoa eskatu ziotela esan ziguten,baina lehen aldia omen zen karroan eramateko moduko 12 kanalekoaeskatzen ziotena. Bere hornitzaileak motz gelditzen ziren etaInternetez bilatu genituen".
Ekipoa lortu zutenean, karroaren bila hasi ziren. "Karronormalek balio ez zutenez, planoak egin genituen eta Aretxabaletakotailer batean egin ziguten. Oso pozik gaude. Iraultza txikia izan daeta erabiltzen ikasten ari gara", dio IñigoPeñagarikanok.
Barkillo saltzaileen pare, Peñagarikanobera da karroa bultzatzearen arduraduna. "Inauterietan Hernaninjo genuen eta ni zertaz mozorrotuta nengoen galdetzen zion jendeakbatak besteari. Ekipoa ez da batere estetikoa, baina ez da horihelburua. Dena den, erakargarriago jartzeko asmoa dugu. Robot egineta taldeko kide gisa aurkeztu nahi genuke", dio.
Orain, ordea, egindako inbertsioa berreskuratzeko garaiada. "Web orria prestatu dugu eta kultur etxe guztietarainformazioa bidali dugu. Bidali eta berehala lau eskaera jasogenituen, inauterietan jotzeko. Orain berriro bidaliko duguinformazioa, uda begira".
Aurrerago, karroa robot bihurtzeaz gain, Peñagarikanorierrepertorioa zer edo zer berritzea gustatuko litzaioke. "Betikoerrepertorioa (Benito, Laboa…) geldo samarra da zenbait egoeratan.Itoiz, Hertzainak, Kortatu… bezalako taldeak sartu beharra dugu.Baina erabiltzen ditugun instrumentuek eta dugun mailak mugatu egitengaituzte. Moldaketak egiten hastea gustatuko litzaidake, adibidez.Horretan ari gara, baina oso poliki. Azken helburua sorkuntza izangoda. Oso urruti dugu, baina baikorra naiz. Uztailetik hona gauza askoegin ditugu".
Egun bost kidek osatzen dute taldea: Iñigoeta Mikel Peñagarikano anaiek, JuanluAranburuk, Ibon Garmendiak eta Pako Aristirenbitartez hasi zen Urrestillako Amaia Aranagak. "Patxi Saez, PakoAristi eta Mikel Alustiza bere aldetik joan ziren,baina urtero elkartzen gara hainbat tokitan jotzeko", dioPeñagarikanok.
Taldearen izena Pako Aristik asmatu zuen. "Aiangeundela, gaitak egiten dituen katalan bat etorri zen Pakoren taldeaezagutu nahi zuela esanez. Pues yo soy Pako Aristi y este es mi grupoBenta Zaharreko mutiko alaiak, que es el nombre de un prostíbulo,esan zion. Horrekin gelditu ginen. Izenari ez diogu sekula garrantziahandirik eman, nahiz eta baduen. Orain, adibidez, batzuek izenmotzagoa jarri beharko genukeela esan digute".
Lehen Ostebi eta orain Benta Zaharreko mutikoalaiak taldearen arrakastak sekretu txiki bat du: kantu afarianbezala, liburu txiki bat eskaintzen diete entzuleei. "Tontakeriada, baina oso garrantzitsua. Deitzen digutenean, zenbait jendek partehartzea nahi duten galdetzen diegu harro samar. Izan ere, zenbat etaliburu gehiago eraman, orduan eta lagun gehiagok parte hartzen dute.Enpresa moduan pentsatzea komeni dela eta, azalik gabeko 3.000liburuxka ditugu inprimatuta. Azala pertsonalizatu egiten dugu:antolatzailearen izena, herria eta eguna jartzeko aukera ematen dugu.Liburuan 100 kanta daude eta batzuetan behin baino gehiagotan jotzenditugu, beste batzuetan ez ditugu guztiak jotzen…", azaldu duIñigo Peñagarikanok. Bere esanetan,jendeak abesteko gogo handia du. "Harrigarria da. Euskal Herrianohitura handia dago, baina azkenaldian mututua egon da".
Dena den, ez dute herrietako festetan edo tabernaztaberna bakarrik jotzen. Hilaren 14an Antzuolako haurrekin karaokemodukoa egin zuten eta ezkontzetan ere jotzen dute, elizan. Urretxueta Zumarragan ez dute emanaldirik aurreikusi. "Astunak otegaren sentsazioa dugu batzuetan. Santa Isabeletan jotzen dugu, KantuAfaria hor dago, Euskal Jai egunean ere zer edo zer egiten dugu…nahikoa dela uste dut. Gure emanaldirik onenak kalean ematenditugunak dira. Horrela ibili garen toki guztietan berriro deitudigute. Gure kalitate instrumentala ez da oso ona, baina eseritakokontzertuak entzuteko aukera handia dago. Jendearen parte hartzealandu dugu eta jendeak oso gustura hartzen du. Oriotarrentzatsekulakoa izan zen Benitoren kantak kalean abestea", oroitzendu.
Udalen aldetik ere harrera ona izan dute. "Gurekatxeta ez da batere garestia beraientzat eta liburuxka ere oso merkeateratzen zaie: 100 partaide, 100 euro. Gehiago jotzen ez badugu,denbora faltagatik da".